2010/01/13

esporak: liburuak konpartitzeko bloga


Aupa!

Azken afarian komentatu nizuen batzuei, iPod touch horietako bat daukadanetik liburuak bertan irakurtzen ditudala, formatu elektronikoan. Duela hiru hilabete norbaitek horrelakorik esanez gero, ez nuke sinistu ere egingo, baina, bueno, hala da...

Eta formatu elektronikoan irakurtzen ditudanez orain liburuak, interneten formatu elektronikoko liburuak bilatzen ditut, doan, eta ohartuta nago, garai batean musikan bezala, liburugintzan ere pirateoa hasi dela bidea egiten. Hasi ez, bide luzea eginda du hizkuntza handietan. Euskaraz, ordea, ez dago liburu elektronikoak doan eskuratzeko lekurik. Hutsunea ikusita, lagunekin liburuak konpartitzeko bloga sortu dut:

esporak.blogspot.com

Norbaitek ePub bat erosi duela edota oparitu diotela, ba lagunekin konpartitu dezake, hartara euskarazko liburu elektronikoen doaneko liburutegia osatuz joateko. Pirata denez, pribatua da ezinbestean, eta ez du publikoa izateko inolako asmorik. Beraz, bertatik nahi duzuena jaitsi eta irakurri dezakezue, baina eskertuko dizuet blogaren helbidea ez zabaltzea. Zuentzat eta maite dituzuenentzat, besterik ez.

Gozatu liburuak, eta zerbait konpartitu nahi izanez gero, konpartitu lasai.

On egin!

gaRi*

6 comentarios:

nagore dijo...

Haundia zea Gari! Azkenian tramankulu hoitako bat erosi berko det! Kauen!

asti dijo...

Mertzi.

Halare, nik oaindik nere BB-yai eutsikoyotela ustet...

gaRi* dijo...

nagore [eta gainerakoak]: tramankulu horietakoren bat erosten hasiz gero, ezta okurritu ere liburuak soilik irakurtzeko balio duen katxarro horietako bat erostea. nire ustez, ez du merezi...

telefonoa edo internet eta antzekoak izateaz gain, liburuak irakurtzeko eta beste mila kontutarako balio duen mobil horietakoa da nire ustez merezi duena. aserren iPhona, nire iPod toucha eta antzekoak.

ez naiz saltzailea, baina niri behintzat bizitza goitik behera aldatu dit: egunero bospasei egunkari osorik, nahi adina liburu [gazteleraz, ingelesez...], facebooka beti eskura, agenda, internet eskura, argazkiak, jokoak, podcastak [ingelesa ikasteko eta nahi duzuenerako] eta videopodcastak [baita teknopolis ere!] eta abar oooooso luzea. irratia eta telebista 'a la karta', alegia...

eta behin katxarroa erosita, gainontzeko guztia erabat dohainik!!!
baina, bueno, esandakoa: ez naiz saltzailea.

bueno, antzekoren bat duzuenerako, bloga osatuagoa izango dut! ;-)

ondo segi!

gaRi* dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
asti dijo...

Ui ui ui.
"Sinde" legea + euskararekiko Ebro azpiko maitasuna =
gari pirata (ber bi), kartzela.

Kontu ibili hai txikito.
Ze ingo genikenk mundu hontan bat'e piratik gabe.
Mertzi.

xabi dijo...

Jodeee...horietako katxarroekin ibiliko garela dudik etziok, goizo edo beranduo, baina hala izango dek. Ni tentatzen hasita natxiok....Fuera paperak,diskak eta gainerako tramankuluak....Etxeko apalak hutsik geratuko zaizkiguk!!!
Gari, pirata andate con lus!!!