2006/10/27

Ainhoa eta Eros haurdun!

Iñakik denoi bidali digun mezua:
"Benjaminak guraso?????
Ba, badirudi baietz. Kuadrilako gaztetxoek umetxo bat espero dutela. Dena oso ondo doa eta kriston ilusioakin. Ea dena ondo ateratzen den, eta kanajoa sano, natural eta gerreroa ateratzen zaigun.

Ondo izan.

Mutilak, orain arte neskek bakarrik ekarri zuten umea, guk ere jarraipena eman beharko diogu hasiera honi, ez????

Iñaki."

2006/10/16

KUADRILLA EGUNEAN ZER????

Aupa Kuadrilla !

ze animotan aurkitzen gara larunbaterako? bazkaria hartuko al degu nonbaiten ? nor animatuko litzateke????

ZORIONAK NAGORE !!


amaia

2006/10/09

Astelehena, ezta?

Pendejos y pendejas: kriston astelehena, ezta?
Nik behintzat, e-gun-do-ko-a!!!





Uffffff...

Animo denei!

Gari

[Jendea argazkiak bidaltzen ari zaigu, blogerako. Primeran! Hemen doa Iñakik bidalitakoa].

2006/10/05

Alazneri amona hil zaio

Gaur eskelatan begiratu eta beste berri txar bat idatzi beharrean aurkitu gea. 87 urterekin zendu da Mª Luisa Alfaro, Alaznen amona, 87 urte zituela.
Elizkizunak 6.30tan izango dira, frantzizkanotan, nahi edo ahal duenarentzat.
BESARKADA BAT.



Bestalde, Mixi bihar etxera bueltatuko dela ere jakin dugu. Atzo kalenturarekin omen zegoen. Odol frogak egin eta ezerren okerrik ezbada, laster dugu berriz Zarautzen.
AUPA MIXI.

2006/10/03

Itziarrek eta Xabierrek umea galdu dute

Lantzean behin gure blog-ak berri txarrak ere zabaldu behar ditu.
Iñigitoren deia jaso dugu; Itziarrek umea galdu duela esanez. Donostiako "Materno"an dago, norbaitek azaldu nahi balu, eta pare bat egunean etxean izango dela esan digu. Atzotik asko errekuperatu da eta animoz nahiko ondo ikusi omen du Iñigok.
Besarkada eta muxu potolo bat familiari eta eutsi goiai!

2006/10/02

Manteren despedidako zenbait argazki

Kostata, baina azkenean hemen doazkizue duela bi asteko despedidako zenbait argazki...

















2006/09/21

Andele, andele! Arriba, arriba!

Ostiralerako plana proposatzen du Alaznek: festa mexikarra! Andele! Joan den asteburuan sobratutakoak aprobetxatzeko eta Alazneren urtebetzea ospatzeko Jabi eta Alazneren etxean elkartuko gara. Arriba, arriba!

Bide batez, argazkiak ikus ditzakegu. Nik Euskal Jai egunekoak eramango ditut, eta beste parranda-egunen batekoak. Zuek ere animatu, eta ekarri dituzuen argazkiak.

Nagore

2006/09/18

Ilargiraino eta buelta

Larunbat goizeko 09:00etan etxetik atera, eta atzo arratsaldeko 19:00etan buelta. Bi egun munduaren arrastorik gabe. Bi egun out. Bi egun zuekin. Bi egun, aspaldiko partez, ia guztiekin. Bai, badakit jende asko falta zela. Bazkaltzen ari ginela aipatu genuen Mixi bakarrik falta zela, baina nik Eider ere gogoan nuen, eta beste norbaitek Asier izango zuen gogoan, eta besteren batek Eba, eta norbaitek Iñigo, eta besteak Ainhoa, edo Oskar, Nagore, Bittor, Eneritz, edo akaso hemen idatzi ezin den norbait, ez dakit, baina kontua da azkar pasatu zitzaizkigula orduak, eta aspaldian bezain samur sentitu nuela jendea, eta orain batekin eta gero bestearekin aipatutakoa oroitzen dudala: pasatu daitezkeela hilabeteak, urteak edo dena delakoak bata bestearen arrastorik izan gabe, edota munduaren beste puntan egonda, edota auskalo zer, baina benetan norbait behar dugunean badakigula hor izango dugula edonor, edozertarako, eta handia dela hori.
Goizaldeko 05:00ak aldera taberna batean Pirritx eta Porrotxen Maite Zaitut abestia jarri zuten, eta erotu beharrean abestu eta egin nuen dantza. Baina Asti bakarrik zegoen orduan, eta Astirekin aritu nintzen saltoka abesti horrek iraun zuen bitartean. Eta bai, badakit gau osoan bati eta besteari “Asti onena da!” esanez jardun nuela, baina larunbat gauean sentsazio bereziarekin dantzatu nuen Maite Zaitut hori. Ez dakit zergatik, benetan, baina Maite Zaitut orokorrago bat zen, gustura, ia denak hurbil sentitzearena, hor gaudela jakitearena, eta hori konpartitzeko aukera dugula ikustearena.
Samurtasuna ez dugula galdu, alegia.
Handia da ez dakit zenbat denboran ikusi ez duzun norbaitekin solasean hasi, zerbait esan, eta hark zure blog bateko poema zahar baten esaldia aipatzea. Horrelakoak ez dira inoiz ahazten. Ez dut inoiz ahaztuko, Nagore. Ez dakit, baina Oiartzungo kilometroek, garai bateko koadrilen egunek, elkarrekin kanpin denda baten barruan emandako gauek, Erostarberen despedidak, Getariako parrandak eta beste hainbat momentuk utzitako arrasto bera utzi du asteburu honek nire barruan, baina plus batekin. Hilabeteak edota urteak zirela akaso batekin edota bestearekin hitz egin gabe luze, edo serio. Eta larunbat honetan bat harrapatu nuen, eta gero beste bat, eta hurrengoan bestea, eta beste bat… denak ez, noski, baina bai zenbait, eta denak gozada bat zaretela sentitu nuen. Gehiago ala gutxiago, baina badugula oraindik elkarrenganako zerbait. Maitasuna. Bai, maitasuna, lotsarik gabe.
Eskimalek elurra izendatzeko ehun izen inguru dituzte, eta guk guztiei elurra esaten diegu, bereizi gabe, haize ezberdinei haizea esaten diegun bezala. Guretzat lizarrak, pagoak, haritzak eta gainerakoak zuhaitzak dira, eta kurloiak, enarak, txantxagorriak eta gainerakoak, txoriak. Gero eta pobreagoak gara hizkuntza aldetik, eta maitasunari ere beste konnotazio bat hartzen diogulako akaso, edota zerbaitek lotsatzen gaituelako hitz horren aurrean, edo auskalo zergatik, baina sentimendu zehatz batzuei izen jakin batzuk ematerakoan erreparoak ditugu. Baina bi segundo pentsatzen jarri, eta argi daukat: maite zaituztet, ilargiraino eta buelta!
Larunbateko hainbat momentu eta argazki gogoratu, eta irribarre egiten dut. Oporraldi eder batetik bueltatzean bezala. Astelehena gogorra izan arren, lana gainezka eduki arren, maite dituzunei eskaintzeko ia denborarik ere izan ez arren, “berriro ere, noizbait iritsiko da gure eguna” pentsatu ohi dugu horrelakoetan, askotan egun horiek igarotzen ari garela edota igaro berri ditugula ohartu gabe. Zoriontasuna, azkenean, orduka lan egiten duen behargina da, eta asteburu honetan gure artean ibili da lanean, ez daukat dudarik, segur aski ondoan genuenean ohartu ez ginen arren.
Maite dut Javi gure artean irribarrez ikustea, kart-etako txapeldun gisa podiumaren gorenera igo eta domina eta txanpain botila jasotzerakoan. Maite dut Astiren autoan sartu eta bidaia kosmikoa hastea, musika lagun, leihoaren kanpoaldeakoa beste mundu bat balitz bezala. Maite dut urtean behin bada ere Mante gure artean dugula sentitzea. Maite ditut Nagorerekin hitz egindakoak, Amaiaren samurtasuna, Aser eta Kattari esandako guztiak, Alazneren sekretuak, Olatxoren irribarrea, eta hemen kabituko ez liratekeen beste asko eta asko. Orrialdeak beharko genituzke, denok, besteengan maite ditugun kontu guztiak idazteko. Ez daukat dudarik.
Orain, ordea, ez daukat denborarik.
Egia da.
Baina maite zaituztedala esan nahi nizuen gaur, ez dakit zergatik.
Pirata Etxeraino eta buelta.
Ilargiraino eta buelta.

Onenak zarete.

Muxuak denontzat.

Gari

2006/09/13

Gaur, BERRIA egunkarian



Aupa Nagore!
Eta animo denboraldi berriarekin!

Besarkada bat.

Gari

2006/09/06

EUSKAL JAITAN ZER?????


Hamaiketakoa eta bazkaria Kurpilen komentatu zen, baina Olasek bakarrik deitu nau zer egin behar degun galdezka. Beraz, ea lehenbailehen jendea harremanetan jartzen den,... Nere aldetik ez dago arazorik janariaz arduratzeko, baina zenbat izango garen jakitea gustatuko litzaiake.

Hamaiketakoa: Olas, Asti, Cristian (lagun frantzesa, duela urte batzu gurekin ospatu zuen urtezahar eguna), ni...

Bazkaria: Olas, Cristian, ni...

Ea telefonoak astintzen ditugun eta koadrila majo bat elkartzen garen. Haurrak ere onartzen dira...

2006/07/26

Atzo, BERRIA egunkarian

Komentariorik gabe, ezta?

2006/07/14

Udako ostiral gau bat

Egunon denoi!

Badakit batzuk kanpoan dabiltzala, eta beste askok uda garaian ez dutela bloga irakurtzeko aukerarik, baina, tira, ordenadore aurrean zaudetenenontzat: uztailaren 14a da gaur, ostirala, uda, eta hemendik kilometro batzuetara Pobre de Mí abestuko badute ere, hemen, Vista Alegreko jaiak ditugu, ‘Aupa Etxebeste!’ emango dute Munoan, eta eguraldi ederra egiten du.

Alegia: animatuko al gara gaur bokata batzuk jan eta buelta bat ematera hor nonbait???

Gari

2006/07/12

Larunbat gaueko sanferminak

Hona hemen larunbateko zenbait argazki.


[11:00etan Azken Portun geratu eta eguerdirako iritsi ginen Iruñera. Bero ederra egiten zuen!]


[Alazne azkenean ez zen animatu, baina gogoan izan genuen!]


[Gaua iritsi ahala, parrandarako gogoa ere areagotzen joan zitzaigun]


[Korearrek egundoko koheteak dituztela-eta, aurtengo Azken Portuko jaietarako txupinazoak erosteko negoziatzen]


[Kaldereria kalean, sua, bengalak, eta parrandarako giro ederra!]


[Xiana eta Asti. Viva Galiza ceibe!]


[Goizaldeko 06:20 aldera, zalantza: entzierroa iritsi arte eutsi, edota etxera joan eta entzierroa telebistan ikusi...]


[Azkenean, furgonara lotara joan zirenak esnatu genituen, Luxek eta Ainhoak Berriozarren utzi zitugen etxera eramanarazteko]


[Eta hozkailua hustuz, sofan ikusi genuen entzierroa, eta handik ohera, beste urteetan baino apur bat txintxoago].

GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/07/11

SAN FERMIN TXIKI




Kaixo San Fermineroak
Zer moduz pasa duzue? Oraindik erresakarekin edo? San Fermin gaua goxatu ez dugunok jakin nahi dugu zer moduz ibili zareten.
Honako mezu hau koadrilako piura txikientzat da. Itziar Eizaguirreren ahizpa Iruñan bizi dela eta atzo bertan izan ginen San Fermin-etako beste ikuspegi bat ezagutzen. Merezi du. Erraldioak oso oso dotoreak, hori da dantza egitea. Eta buruhaundiak? benetan inpresionatzen zuten. San Fermineri (argazkian ikusi dezakezue) lore batzuk emateko aukera ere bazegoen, baina kola izugarrizkoa zenez paso egin genuen. Oso giro polita zegoen. Beno, aukeran bero gehiegi. Baina tira alkoholik gabeko zerbeza pare bat eta kitto.
Muxu bat denentzat.

2006/06/28

San Fermin, San Fermin, San Fermin...


Sanpelaioetako erresaka pasatu gabe (atzo gauean oraindik txosnetan koadrilako zenbait lagun geratzen ziren, oraindik ere gazteak garela erakutsi nahian), dagoeneko hurrengo parranda handiaren proposamena mahai gainean jarriko dugu.

Izan ere, astebete besterik ez da geratzen sanferminak hasteko, eta aurreko urteetako esperientzia ikusita, eta aurten ere koadrilako batek baino gehiagok dagoeneko larunbatean Iruñera joateko asmoa agertu duela ikusita, honakoa da proposamena:

—UZTAILAK 8, LARUNBATA, 15:30ak aldera geratu eta Iruñera, sanferminetara. Ohi bezala, igande arratsaldean itzuliko ginateke.

Dena esan dago, ezta?
GORA SAN FERMIN!!!

PKN

2006/06/23

Koadrilako lehen politikoa

Gaurko egunkariak zabaldu eta... ieeeeup... hori da ezustekoa hartuko zuena akaso batek baino gehiagok.
Zarauzko Aralarrek jendaurreko lehen agerraldia egin duela, eta tartean, Aser.



Eta PIURAren hasierako urrezko arauek PIURAn politikaz eta arraunaz ezin zela hitz egin esaten bazuten ere,
koadrilakoren bat tartean baldin bada salbuespenak egin izan ditugunez, oraingoan ere,
lerro hauek erabili nahi ditut Aser eta konpainiaren ekimenari ongietorria emateko.

Izan ere, Aser, ezberdintasun guztien gainetik, animoak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiat hemendik.
Estimatzekoa duk atzo erakutsi zenuten ausardia, ohiko politikoek, ohi bezala [atzo Donostian, esaterako] benetako arazoekiko paso egiten jarraitzen duten bitartean.
Suerterik onena opa dizuet.
Ustelkeriak jandako herri honetan beti baita albiste ona haize fresko bolada berri bat.

Gari

2006/06/19

Pelaio, Pelaio...



Kostako zaigu larunbatean Aserrek prestatutako arkumea baino ezer ederragorik prestatzen, baina aurten iazko titulua behintzat defenditu egin beharko dugula komentatu zuen jendeak larunbatean.
Aser eta Alazne, berriz, baltsa karrerarako ere prest agertu ziren, baina ez da denbora askorik izango aste honetan horretan hasteko.
Paella Lehiaketarena eta ondorengo bazkariarena, berriz, errazagoa da.
Luzatu gabe, bada, berriro ere galderak:
· Zenbat izan gaitezke?
· Sua eta bonbonak lortzeko nola ibiliko gara?
· Blusak garbituta al dituzue?
· Beste proposamenik ba al da?

Eta eutsi astelehenari, datorren astekoa ez da samurragoa izango eta!

PKN

2006/06/07

EKAINAREN 17an izango da Mantek eta Eneritzek antolatutako afaria

Atzo, azkenean, koadrilako dozena bat lagun elkartu ginen Xoxoa tabernan, Mante eta Eneritzen deialdiari erantzunez,
eta finkatu genuen afaria egiteko eguna: EKAINAREN 17a, larunbata, sanpelaioen aurreko asteburua.
Soziedaderen batean egingo dugu afaria, eta aurrerago zehaztuko dugu hitzordua.

PKN

2006/06/06

UDAKO EGUTEGIA, denon artean osatzeko

Aupa!

Gaur kafe-bilera polita dugu Azken Portun, eta badirudi, aurreko mezuak izan dituen erantzunak ikusita, koadrilako hainbat lagun bilduko garela. Primeran! Bertan zehaztuko dugu Mantek eta Eneritzek egin nahi duten afaria noiz izango den. Dena dela, eguraldi ederra dugu dagoeneko, sargori egiten du, uda gainean da, eta batekin eta bestearekin hitz eginez, eta batez ere aurreko astean Getarian hasita bota genuen parrandaren antzeko gehiago gozatu nahian, UDAKO EGUTEGIA lehenbailehen egitea beharrezkoa iruditu zait, hartara denok jakin dezagun zer dagoen, noiz, eta koadrilako lagunekin noiz izan dezakegun aukera solasean aritzeko, afaltzeko, biltzeko edo parranda egiteko.
Niri, boteprontoan, hauek behintzat okurritzen zaizkit.
Baina guztion artean moldatu, hitz egin eta zehaztu beharko ditugu.
Gero, jakina, plan batzuetara batzuk bakarrik animatuko dira, eta agian beste batzuek plan berriak proposatuko dituzte. Hori da egutegi honen helburua. Hemenik egun batzuetara, gutxi gorabehera, udako egutegia osatuta izatea, elkarrekin noiz, non eta nola egoteko aukera dugun aldez aurretik jakin dezagun, beti ere inprobisazioa gauza ederra dela oso kontuan izanda.

Muxuak denoi.

Gari



EKAINA:
· 17: Koadrilako afaria, Mantek eta Eneritzek antolatuta.
· 23: San Joan bezpera.
· 24: Sanjoanak.
· 25: San Pelaio bezpera: paella lehiaketa, baltsa karrera portutik hondartzara…
· 26, 27: sanpelaioak

UZTAILA:
· 7, 8, 9: sanferminak
·

ABUZTUA:
· 10, 11, 12: Azken Portuko jaiak.


IRAILA:
· 9: Euskal Jai eguna.
· 23: Manteren despedida (???)

URRIA:
· 7: Eneritz eta Manteren ezkontza.
· 21: Koadrilen Eguna.


Hauez gain, honako hauek ere geratzen zaizkigu:

—Arrantza Eguna.
—Udan egin beharreko afariren bat edo beste…

2006/06/05

Bihar, asteartea, kafea afari-fetxa jartzeko

Jakingo duzuenez pasa den ostiralean Mantek antolatu nahi zuen afaria bertan behera joan zen jendearen agenda arazoak zirela-ta. Hori dela eta Asteartean kafetxo bat hartzeko geratzea okurritu zitzaion "zumaiarra"ri, 21.30tan Xoxoa tabernan. Zenbat eta jende gehiago egon fetxa hobea aukeratuko dugula bota zigun. Beraz, badakizue, ahal duzuenak.........
BIHAR, ASTEARTEA, 21.30TAN XOXOA TABERNAN.