2005/12/23

Datorren astean nere etxeko "inaugurazioa"

Bakarrik bizi naizela 9 hilabete pasa badira ere, nere etxeko estrainalditxua in beharra dola akordau nitzan lehenguan.
Astebukaera hauek berexi xamarra direla-ta, astebarruan itia pentsatu'et. Nik lana dakat datorren astian "media-martxan", aste hau nahiko gaizki jun baitzait. Halare, atsalde bat aukeratu ber du, ardo ta urdaiazpiko pixkat jateko.
Batzuk zeharo jai eukiko zue. Hala eztakazuenok ordu pare bat ihesteko moua ingo zue... baina eguna jarri ber...

Ixpilla plaza 7B- 4.A........ Noiz?

Asti

2005/12/22

aser "todoterrenoa"

Egiten dituen gauzak lehendik gutxi baziren (lana, irratia, malabarak...) gaur olentzero lanak egitera etorri zaigu eskolara. Kategorizko olentzero, ikustekoa izan da. Hurrengoan akaso pailazo, ekilibrista, mimo edo elektrizista lanetan ikusiko dugu, nork daki. "Todoterreno" bat haiz, Aser.

2005/12/21

Dagoeneko ez da primizia baina... Aser Euskadi Irratian!



Hua zan ezustekua! Gure saioa grabatzen hasi aurretik kafe-makinarako bidea hartu eta nor ikusiko eta, Aser! Plako-plako... eta oso guapo gainera!

Zuek oparitutako kamarak zerbaitetako balio du, alajaina!

2005/12/20

Aser euskadi irratian.... oaintxe!

Zeharo errekuperatu ote zaigu gure Aser?
Hepatitis-a izan al da Patxi Piratak pasa duena?
Arrastoik ez baina Euskadi Irratian hizketan ari da urteroko jolasa aurkeztuz... Mutila plako-plako inda do'la ba al dakizue. Galtza berriak eosten. Gerrikoko zulo berriak deskubritzen...

Aupa Aser!!

Asti.

I love you, my darlings!


Eguneko jardunak bultzaka narama hara eta hona. Eta horrela igaro dira aste bat, bi, hiru, hilabetea... Eta une batez gelditzea lortu dudanean, ingurura begiratu, eta bakarrik nagoela ikusi dut. Nire burua ere ez dut aurkitu.

Urte zaharra amaitzear da eta berria badator, aitzakia bat behar eta hori aukeratu dut une batez zuei idazteko. Baina, onar dezagun, benetako arrazoia faltan botatzen zaituztedala da.

Egunak ziren bloga ireki ere ez nuela egiten (lan eta lan), eta atzo zuen hitzak irakurri nituenean erabat unkituta geratu nintzen. Maite zaituztet! Eta, onar dezagun, maitasunak kontaktu fisikoa ere behar du. Beraz, lehen bailehen jar dezagun hitzordua, mesedez!

Muxu!

Nagore

2005/12/15

adi erretzaileok!

Eztabaida gori-gori dago-eta, galdera batzuk denontzat. Erretzaileon kontrako kruzada badator, zer egin beharko dugu hemendik aurrera soziedadeko afarietan, jatetxe edo tabernetako bazkari edo afarietan erretzeko "desgrazia" dugunok? Kafe ondoko zigarroa komunean erre? Aparteko txoko batean, leprosoak bagina bezala bazterturik egon? Eta galdera gehiago ere badatozkit burura, baina zuek esan.

adi erretzaileok!

Eztabaida gori-gori dago-eta, galdera batzuk denontzat. Erretzaileon kontrako kruzada badator, zer egin beharko dugu hemendik aurrera soziedadeko afarietan, jatetxe edo tabernetako bazkari edo afarietan erretzeko "desgrazia" dugunok? Kafe ondoko zigarroa komunean erre? Aparteko txoko batean, leprosoak bagina bezala bazterturik egon? Eta galdera gehiago ere badatozkit burura, baina zuek esan.

2005/12/14

Isiltasuna

Koadrilako batez gogoratu nintzen atzo, eta toke bat eman behar niola otu zitzaidan, ea bizi den-edo…



Gero, ordea, lagun horretaz gain, aspaldian beste gehienon arrastorik ere ez dudala ohartu nintzen, eta galdera orokorra egitea okurritu zait: BIZI AL GEA EO!!???
Izan ere, PIURArik gabe, badirudi elkar komunikatzeko gaitasunak edo gogoak behera egin duela, eta bloga hemen dugun arren, isilik gaude denak.

Marcos komandanteordeak esaten duen moduan, ordea, isiltasuna ez da dena galduta dagoenaren sintoma, zerbait egosten ari denaren seinale baizik.
Hondarretan aurkitzen ditugun itsas barraskiloak ere hutsik daudela dirudi, baina belarrira hurbilduz eta adi entzunez gero itsasoa entzun daiteke barruan.

Horregatik, hutsik eta isilik dagoen leku honetara etorri naiz gaur, ea oraindik taupadarik entzuten den…

Besarkadak eta muxuak denontzat,

Gari

2005/11/22

Larunbat honetan afaria egiteko proposamena

Aupa denoi!

Denbora da koadrilako afaririk egin ez dugula.
Taldeak ez ditugu egin aspaldian, eta bi hilabetean behin afari baten inguruan biltzeko ohitura ederra galduta dugu.
Hainbat kontu izan da azkenaldian, koadrila handitu zaigu, eta ez dugu aukerarik izan lagunartean lasai solasean aritzeko.
Hurrengo astean, berriz, zubi luze baten hasiera da, gero abendua dator, eta agian zailagoa izango dugu jendea elkartzea.
Beraz, hau da proposamena:
larunbat honetan koadrilako afaria elkarteren batean?
Poteo txikia, afaria, eta gero gerokoak, aspaldiko partez.

Animatzen al zarete?
Gaur oraindik asteartea da.
Ea zer erantzuten duzuen, ea telefonoak astintzen ditugun, eta ostegunerako edo finkatzen dugun baiezkoa ala ezezkoa.

Ale, ondo segi!

PKN

2005/11/15

IGOR jaio da, Nerea eta Gartxiren bigarren haurra



Atzo koadrilako hainbat lagunek segapotoan jasotako mezua:
"Kaixo lagunak. IGOR naiz eta 3.500 gr pisatu du eta 7:26 jaio naiz, gerra emateko prest".

Aste honetan, bada, badugu albiste eta nobedade ederra:

Ongietorri IGOR!
Eta zorionak gurasoei!!!

2005/11/11

Pena, penita, pena

Ai... aixkidiak. Penatuta nago Piurarik jasotzen ez dugulako. Blogarengatik da? Ez dut uste. Egia da hasieran blogaren azkartasunak liluratuta ibili ginela; baina hasierako euforia hura ustu da, eta azkenaldi honetan blogeko berriak geroz eta urriagoak dira.

Gainera iruditzen zait bientzako lekua badela. Bakoitzak bere nortasuna dauka. Hala, badira gauza batzuk egokiagoak direnak Piurarako blogerako baino. Esate baterako, aste honetan Kubako pare bat argazki bidali ditut Piurara, eta bidaiari buruzko komentario txiki bat. Aste honetan ez dugu izan Piurarik, ordea. Pentsatzen dut PKN ohartu ere ez dela egin (normala, martxa guztiz galduta baitaukagu).

Piurarik ez. Pena da.

2005/10/21

Koadrilen Eguna bihar

Aupa denoi!


Denbora, komunikazio eta gogoratzen ditugun baina hemen ezin aipatu diren arazoengatik, aste honetan ezin izan duzue Koadrilaren PIURA jaso.
Dena dela, eta bihar Koadrilen Eguna denez, blogaren bidez bada ere hitzordua finkatu beharra dago.
Hau da plana:
—12:00etan Txiki Politen. Geratu eta poteatu.
—14:30ean bazkaria Kurpilen.
—Bazkalostean poteoa eta gauean, ahal dutenek, parranda.

Oraingoz baiezkoa esan dutenak:
Mixi, Alazne, Aser, Olatxo, Eba, Gari.

Arrazoi ezberdinengatik ezezkoa esan dutenak:
Olax, Asti, Iñaki.

Gainerakoen berririk ez dugu.
Esan zerbait!!!

Besarkadak, PKN

PD: Aser, lehenago geratuko gaituk janaria erosteko???

2005/10/17

larunbatean zer?

Larunbaterako planik ba al dago? Larunbata bertan da eta ez dakit zerbait pentsatua dagoen ala ez. Nik badut ateratzeko asmoa. Zuek?
MIXI

2005/10/03

Itzulera ez da erraza, konpai


Itzuli gara Kuba aldetik.
Hiru asteko oporraldia lanean, eta bi aste Kuban.
Denetik ezagutu dugu tartean. Baita Rita urakan famatua ere.
Kontatzeko gauza asko dugu...
Baina gu bezala baita koadrilako beste askok ere!
Beraz, ea egunen batean elkartzen garen mahaiaren bueltan.
Ea PKNk laster egiten duen afarien egutegia, eta berriro ekiten diogun ohitura onei.

Oraingoz, zenbait kontu:

1. Eider eta biok berriro trasladoa egin beharko dugu. Oraingoan, Itxasmendira.
(Bai, bai... Ondo irakurri duzue: Azken Portu utzi eta Itxasmendira!).
Kontua da Eiderrei Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren baitako alokairuzko etxebizitza bat suertatu zaiola. Horrela, bidaiatik itzuli, gutuna irakurri, eta aibalaostia! Alokairuagatik 295 euro ordainduko lituzke Eiderrek, eta gainerako Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dio etxearen jabeari. Baietz ala ezetz erantzun daiteke. Bi aldiz ezetz erantzunez gero, Etxebidetik baja ematen dizute. Etxea gaur ikusi dugu, Itxasmendin. Indamendi kalea, 14. Egia esan, oso ondo dago. Eta 295 euro hilean, Zarautzen... ba tira... Jabetzan zerbait aurkitu arte, ez dago batere gaizki.

2. Agurtzane haurdun dago.
Larunbatean egon nintzen Agurtzanerekin, eta ezusteko berria: haurdun dago!
Badira hainbat hilabete mutil-laguna duela (ez dakit izenik ere, baina kriston tipoa da. Biak elkarrekin ikusi eta pozteko horietakoa), eta orain haurra izatera animatu dira. Oso-oso gustura zauden biak. Pare bat hilabete daramatza haurdun. Puntazo, e!

Besterik ez oraingoz.

Zuek, zer moduz Nagoreren "despedida"?
Larunbaterako planik bai? Nik, berez, lana daukat... baina parrandaren bat baldin badago... Zuek agindu!

Besarkada bat,

Gari

2005/09/22

Tok, tok... ta Piura (astekaria) zer?



Bi aste mezurik gabe...

PKN.

2005/09/21

RITA habanan



Fiuuuu!!! Ez dek makala urakana! Internetetik jeitsi diaten argazkia zintzilikatzen dizuet. Hemen horrelakorik gertatuz gero onartu beharra dago Marina Txiki leku pribilegiatua izango zela, jeje.. Beno bikote, animo ta urakana amaitzean zuen berri luzatu. Bitartean...

ONDO PASA NIKOLASA!!!!

2005/09/20

Rita urakana gainean dugu (laguntza eskaera)

Aupa guztioi!
Internetek ematen duen aukera baliatuz,Habanatik idazten dizuegu.
Oporrak primeran doazkigu, eta ederki gabiltza Fidelen uharte karibetar honetan.
Dena dela, azken egunetan eguraldi adituek iragarritakoa bete da, eta gainean dugu Rita ekaitz tropikala. Dagoeneko ehun kilometro orduko haizeak ditu, eta gaur arratsaldean iritsi da Kubara. Indarra hartuz doa, eta hurrengo orduotan urakan bihurtuko dela dio telebistak.
Hainbat eta hainbat herri eta milaka lagun ebakuatu dituzte, eta telebistak ageri diren irudiak beldurtzeko modukoak dira.
Nazioarteko kateetan ere ikusi ditugu irudiak eta etxekoak agian kezkatuta egongo direnez, laguntza eskaera da hau.

Ahal duenak, please... dei dezala Gariren etxera, eta esan amatxori ondo gaudela eta lasai egoteko (943 834932).
Amaia, zuk, berriz, ahal baduzu, deitu Nereari, Eiderren ahizpari, eta esan berdina (943 021560), hark mezua Eiderren amari pasatu diezaion.
Dena dela, norbaitek deitzen badu, idatzi hemen komentarioen atalean, besteek jakin dezaten, eta denak batera dei ez dezazuen gure etxeetara. Nahikoa izango da norbaitek deitzea...
Ba horixe guztia Habanatik.
Ahal dugun hobekien babestu eta etxe giroko parranda egingo dugu hemengo lagunekin.
Izan ere, alerta egoeran, lantokiak hustu dituzte, jendeak jai du, biltegiak hustu dituzte, eta etxeetan sartu da jendea, urakanaren zain...

Besarkadak, eta laster arte!
Gora Kuba!!!

Eider eta Gari

2005/09/13

oporretara zoaztenei

Hemen geratzen garenak akordatuko gara zuekin. Hala ere ni aspertuta nengoen hainbeste oporrekin. Lanean askoz ere hobeto, eta hori hemen geratzen garen guztiek esango dizuegu, ez daukagu batere inbidiarik. Nahiago goiz jaiki (eguna ondo aprobetxatzeko), lanean gogor aritu (realizatuta sentitzeko) eta Zarauzko malekoian ibili (hangoa baino askoz ere politagoa!). Hala ere, saiatu ondo pasatzen, eta kontatuko diguzue. Mixi.

Hondarribia gailurrean



Azken urteetako ametsa bete dute hondarribitarrek: Kontxako bandera irabazi dute! Eta Asier pozak zoratzen dago, noski. Estropada ikusgarria izan zen: traineruak saltoka ibili ziren olatu artean, batez ere ohorezko tandan (eguraldiak okerrera egin baitzuen).

Polemikarik ez da falta izan, Kontxako estropadetan ohikoa den moduan. Eta hondarribitarrek ordu bete baino gehiago itxaron behar izan zuten bandera norena zen jakin arte; izan ere, denborarik onena Pedreñak egina zuen (lehenengo tandan), baina Orioko traineruko arraunei jo zieten eta kanporatua izan zen talde kantabriarra.

Pedreñak ez du amore eman eta bandera eskuratzeko ahaleginetan dabiltza epaitegietan, baina ez dirudi ezer lortuko dutenik. Arraunaren alde iluna agerian geratu da: epaileek ez dituzte erabakiak behar den momentuan hartzen, eta gero gerokoak! Azkenean kaltetuenak arraulariak dira.

Dena dela, bandera Hondarribian da, eta festa-bukaera ezin hobea izan zen: merezitako parranda egin zuten arraunlariek eta gertukoek.

2005/09/08

Goiztarrak elkartzeko ordua?


Badakigu bihar 10:30ean dela hamaiketakorako hitzordua, Batzokian,
Hala ere, aspaldian Mantek eta Aserrek Euskal Jai egunean jarritako ohiturari ere eutsi beharko diogu, ezta?
Goizean goiz hasi: gosaldu, txakolin batzuk edan...
Mante mendian izango da aurten...
Baina norbait animatzen al da goizean goiz ateratzen?
09:30ak aldean Txiki Politen edo?