Ai... aixkidiak. Penatuta nago Piurarik jasotzen ez dugulako. Blogarengatik da? Ez dut uste. Egia da hasieran blogaren azkartasunak liluratuta ibili ginela; baina hasierako euforia hura ustu da, eta azkenaldi honetan blogeko berriak geroz eta urriagoak dira.
Gainera iruditzen zait bientzako lekua badela. Bakoitzak bere nortasuna dauka. Hala, badira gauza batzuk egokiagoak direnak Piurarako blogerako baino. Esate baterako, aste honetan Kubako pare bat argazki bidali ditut Piurara, eta bidaiari buruzko komentario txiki bat. Aste honetan ez dugu izan Piurarik, ordea. Pentsatzen dut PKN ohartu ere ez dela egin (normala, martxa guztiz galduta baitaukagu).
Piurarik ez. Pena da.
3 comentarios:
Izenpetzia ahaztu!
Nagore
Aupa Nagore!
Jakina PKN ohartu dela...
Izan ere, aspaldiko partez, mezu bat jaso dugu.
Asteak ziren PKNren helbideek ez zutela PIURArako mezurik jasotzen... Oraingoan, ordea, bat jaso eta PKNk PIURA bidali ere ez...
Dudarik gabe, autokritika eta gogoeta sendoa egin beharko du PKNk, baina baita gainerako guztiek ere.
Bai PIURA eta bai bloga kolokan daude.
Batetik PKNk guardia jaitsi duelako, nabarmen, baina hori erabat eta zuzenki lotuta egon da koadrilako ia-ia guztiek ez dutelako batere parte hartzen.
PIURA aktiboa izatetik PIURA pasiboa izatera igaro gara.
Tira, hitz egingo dugu...
Muxuak,
PKN
Nik uste afarietako ekipoak lehenbailehen egin eta aurrenengo afarian hitz egin beharko dugula honetaz serio demonio.
Publicar un comentario