
Azken urteetako ametsa bete dute hondarribitarrek: Kontxako bandera irabazi dute! Eta Asier pozak zoratzen dago, noski. Estropada ikusgarria izan zen: traineruak saltoka ibili ziren olatu artean, batez ere ohorezko tandan (eguraldiak okerrera egin baitzuen).
Polemikarik ez da falta izan, Kontxako estropadetan ohikoa den moduan. Eta hondarribitarrek ordu bete baino gehiago itxaron behar izan zuten bandera norena zen jakin arte; izan ere, denborarik onena Pedreñak egina zuen (lehenengo tandan), baina Orioko traineruko arraunei jo zieten eta kanporatua izan zen talde kantabriarra.
Pedreñak ez du amore eman eta bandera eskuratzeko ahaleginetan dabiltza epaitegietan, baina ez dirudi ezer lortuko dutenik. Arraunaren alde iluna agerian geratu da: epaileek ez dituzte erabakiak behar den momentuan hartzen, eta gero gerokoak! Azkenean kaltetuenak arraulariak dira.
Dena dela, bandera Hondarribian da, eta festa-bukaera ezin hobea izan zen: merezitako parranda egin zuten arraunlariek eta gertukoek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario