2010/10/25

Datorren igandean, hilaren 31a bazkaria

Non: Orion, Bittorren soziedadean

Zenbat izango garen: makina bat!! Umeak bakarrik kontutan hartuta pila earra. Batzuk jadanik kontua galdu dugu zenbat ume dagoen kuadrilan.

Umerik ez duzutenak etortzekotan bazarete, abixatu Bittor edo Mireni deituta, ahalik eta azkarren. Bittorren mobila: 625706438

Igandera arte!!

Xabi

12 comentarios:

asti dijo...

Mezua neronek jartzeko intentziyua nakan, baina blog-ak etzitxan uzten.

Juteko intentziyua nitxakan, baina mezua irakurrita etzakiyat ba...
;-P

xabi dijo...

je,je...ez haute jango motel!! Anbientia eukiko diu behintzat!

nagore dijo...

Hombre, neri piskat fuertia iruitzen zait umeik ez duenak abixatu in behar duela jartzia. Gainontzekuak ere bai ezta? Olatxoooo...

asti dijo...

Joño. Preokupatzen hasita neon nere asuntua ote zan... :)

Anónimo dijo...

ASTI,
APUNTATUTA ZAUDE. MANTE, GARI, JOXEAN, OLAS...FALTA ZEATENAK ZE?
AINHOAK ETA EROSEK GAUR IZAN BEHAR OMEN DUTE UMIA. HORI ESAN ZIDAN ATZO TIBURREK.

MIREN

asti dijo...

Aupa Miren.
Zure gizonakin gaur goizian hitzein det. Axi eta nere berri eman diyot. Besteenak... arrastoik ez.

asti dijo...

Aupa Miren.
Zure gizonakin gaur goizian hitzein det. Axi eta nere berri eman diyot. Besteenak... arrastoik ez.

xabi dijo...

Nagore, bai arrazoi dun...horrela jarrita interpretazio hori eman daiteke. Nire informazioan arabera, "umedunak" dagoeneko jakinaren gainean ziren eta horregatik mezuaren nondik norakoa!!Barkau!! Hurrengoan "politikoki zuzenago" izango naun!!

Anónimo dijo...

G

Anónimo dijo...

Kaixo denoi !!
Nagore eta ni ere han izango gara.

Joxean

gaRi* dijo...

aupa denoi!

gari al habla:
guk ezingo deu jun.

eta orain txapa sartuko dizuet:

getariako amonaren urtebetetze egunaren ondorengo asteburuan getariako lehengusuak, izeba-osabak eta gainerako fauna guztia elkartu izan gara azken urteotan, amonari urtean behin bada ere poz hori emateko. bilobak ikusi, eta familia nola handitzen den, eta hori guztia. badakizue.
bada, aurten hil da amona, 97 edo 98 urterekin, ez dakit. ni palestinan nengoen bitartean. ez zidaten abisatu, eta ramallahn geundela, iPodean wi-fi batekin Diario Vascon eskelak ikusita enteratu nintzen.
amonari gustatuko zitzaiolakoan, nire anaiak eta lehengururen batek edo bestek urteroko bazkariarekin segitzea erabaki dute, eta denei gonbidapena egitea, urtean behin bada ere getariako familia elkartzeko.
dagoeneko asmatuko zenuten noiz den bazkaria, ezta? urriaren 31n, noski.

familiaz paso egin eta zuenera joatea dabilkit buruan, baina eiderrek dio kresta handiegia ateratzea dela hori.
getaria erdiak esan didan bezala, entierrora ere ez nintzela joan (notejode! horretarako palestinatik bueltatuko nintzen!!!), eta ia-ia obligatorioa dudala familiako bazkarira azaltzea...

enfin. umore onean naukatela, honelako konpromiso atseginekin...

bada, hori. ez dugu azaltzerik izango igandean. hori bai, azkar-azkar ihes egiten eta ahalik eta lasterren zuenera agertzen ahaleginduko gara.

bitartean, muxuak araitz, eider eta hiruron izenean.

gaRi*

[ atzo hatzak kontatzen aritu nintzen, eta bai: koadrilako 18. haurra da lore!!! ]

mixi dijo...

Gu ez gara inzago. Ondo pasa!