2010/09/21

Gariren bidariaren kontuen berri jakin nahi du koadrilak...

Ba hoixe, sinmax, ahal eo nahi dekenian fetxa ta lekua jarri. Batek baino geyok esan ziak hire azken bidaian historiyak aitu nahi ditula.

Nola osti utzi ziyen sartzen?

asti

1 comentario:

gaRi* dijo...

aupa!
gaur lur hartu ezinik nabil, atzo iluntzean iritsi nintzelako etxera, eta gaur lanera buelta.
baina ea bihar denbora apur bat hartzen dudan bidaiaren ingurukoak zuei hemen laburtzeko.
eta gero, noski, fetxa eta lekua jarri eta nahi duenari txapa luzeagoa sartuko, genozidioaren argazkiekin eta lekukotasunarekin, bertatik bertara.
gas kamarak falta dira, baina gainerako guztiak hitlerrek bigarren mundu gerran egin zuenarekiko batere inbidiarik ez du. pa-sa-da bat da egoera. jartoa. oso jartoa. negar gehiegi egin dugu guztiok bosgarren edo seigarren egunetik aurrera, bihotzak krak egin digunean.
kontatuko.

nola utzi ninduten sartzen?
nahikoa erraz.
ateratzeko, kontu gehiago.
nik bi ordu eman nituen aireportuan, israeldarren esku, eta nirekin zetorren lagunak, leirek, hiru ordu. egundokoa da. benetan.

ea bihar lasaiago idazten dudan zerbait hemen. eta afaritxoren bat-edo egingo dugu hauetako batean. badut gogoa.

bitartean, zaindu, eta besarkadak.
haur palestinarrak fosforo zuriarekin hiltzen eta nazioarteko legeria guztia nahi duen lekutik pasatuz segitzen duen bitartean, israeli boikot!!!