
Ieeeeeeup!
Maiatza pasatu zitzaigun, eta ekainean egin beharko dugu maiatzeko afaria.
Hiru antolatzaileon agendak begiratu, eta azkenean fetxa datorren larunbatean jartzea erabaki dugu, ekainaren 13an.
Hitzordua: 20:00etan Salegin, eta gero gerokoak.
Eskertuko genuke zenbat etorriko zareten ahalik eta lasterren zehaztea, azken unera arte zain egon gabe.
Laster arte!
Itziar, Asti eta gaRi*
11 comentarios:
Ni apuntatzen naiz
Miren
ni ere
Ni´re bai...menua, sopatomate eo gazpatxo, pizza, volovana ta alkatxofak?....ona!
Atzo Joxeanekin hitzein nun. Aspaldiko plan bat omen du Santanderren astebukaera hontako ta ezezkua bota dit. Halare, bazpaane hango jendiakin konfirmatzia falta zaio ta iual oaindik azalduko da...
Eva eta nerekin ere kontatu
Ze enbidi, ze enbidi ta ze enbidi!!!!! Nerekin ez kontau!!
Ni ere bai. Alkatxofak dia ala serbilletak bilduta?
Joxean ta Nagorek baiezkua.
aupa!
antolatzaileetako batek azkenean ezin izango du larunbat honetako afarira agertu.
horren harira, atzo zalantza egin genuen afaria bertan behera utzi eta uztailaren 4ra atzeratu ala ez, baina behin deialdia eginda, azkenean aurrera segitzea erabaki genuen.
beraz, asti eta biok izango gara sukaldariak.
mixi faltako denez, uztailaren 4a beste afari informalago bat egiteko aitzakitzat geratzen zaigu. beraz, agendan hori ere apuntatu nahi baduzue...
;-)
ale, larunbatera arte!
Zuek bai jakin! Oso ondo. aurrez jakinda, ea uztailekora ere juteik badakaten. Hau da uda-usaya!!!!!!!
Amaia garro ere apuntatzen da afarira. Bihar arte!
Publicar un comentario