2006/07/11

SAN FERMIN TXIKI




Kaixo San Fermineroak
Zer moduz pasa duzue? Oraindik erresakarekin edo? San Fermin gaua goxatu ez dugunok jakin nahi dugu zer moduz ibili zareten.
Honako mezu hau koadrilako piura txikientzat da. Itziar Eizaguirreren ahizpa Iruñan bizi dela eta atzo bertan izan ginen San Fermin-etako beste ikuspegi bat ezagutzen. Merezi du. Erraldioak oso oso dotoreak, hori da dantza egitea. Eta buruhaundiak? benetan inpresionatzen zuten. San Fermineri (argazkian ikusi dezakezue) lore batzuk emateko aukera ere bazegoen, baina kola izugarrizkoa zenez paso egin genuen. Oso giro polita zegoen. Beno, aukeran bero gehiegi. Baina tira alkoholik gabeko zerbeza pare bat eta kitto.
Muxu bat denentzat.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hori, hori! Txiki-txikitatik jarri behar dira haurrak ohitura eta festa onen arrastoan. Ea gure argazkiak jartzen ditugun goizean zehar...