
Sanpelaioetako erresaka pasatu gabe (atzo gauean oraindik txosnetan koadrilako zenbait lagun geratzen ziren, oraindik ere gazteak garela erakutsi nahian), dagoeneko hurrengo parranda handiaren proposamena mahai gainean jarriko dugu.
Izan ere, astebete besterik ez da geratzen sanferminak hasteko, eta aurreko urteetako esperientzia ikusita, eta aurten ere koadrilako batek baino gehiagok dagoeneko larunbatean Iruñera joateko asmoa agertu duela ikusita, honakoa da proposamena:
—UZTAILAK 8, LARUNBATA, 15:30ak aldera geratu eta Iruñera, sanferminetara. Ohi bezala, igande arratsaldean itzuliko ginateke.
Dena esan dago, ezta?
GORA SAN FERMIN!!!
PKN
6 comentarios:
Ni hortxe ibiliko nauk...
Dediooo....
Ni ere bai!!!
Ni Zaautza jungo nauk ba. Etzekat sanferminek behar diken gorputz aiña. Danadala Gora San Fermin ta gogoz bizitu dezazuela.
Txupinazoaren egunean, honela dago oraingoz larunbateko espedizioa:
Asti, Katta, Olatxo, Eba eta ni joango gara, fijo.
Egoitz eta Esther ere gurekin etorriko dira.
Eiderrek eta Alaznek zalantzan jarraitzen dute eta,
antza denez, baita Joxeanek ere.
Espedizioa goizean atera eta larunbatean dagoeneko Iruñean bazkaltzea ere ideia ona iruditu zaie zenbaiti. Beraz, kotxe bat behintzat fijo goizean aterako da.
Zehaztuko ditugu gauzak gaur eta bihar.
Eta gogoratu: zuek ere nafarrak zarete!
GORA SAN FERMIN!!!!
GORA SANFERMIN!!!!!
Neretzako gogorregia litzateke jutia. Atzo etorri nitzan Guinessen herrialdetik eta... asteburua beharko dut nere onera etortzeko.
GORA!
Joxean ere ba omen dator. Dena dela, gaur joango da, eta bihar emango omen digu toke bat ea non gabiltzan.
Eider ere badator azkenean.
Bihar, 11:00etan geratu gara, Azken Portuko Xoxoa tabernan.
Publicar un comentario