Zarauzko Aralarrek jendaurreko lehen agerraldia egin duela, eta tartean, Aser.

Eta PIURAren hasierako urrezko arauek PIURAn politikaz eta arraunaz ezin zela hitz egin esaten bazuten ere,
koadrilakoren bat tartean baldin bada salbuespenak egin izan ditugunez, oraingoan ere,
lerro hauek erabili nahi ditut Aser eta konpainiaren ekimenari ongietorria emateko.
Izan ere, Aser, ezberdintasun guztien gainetik, animoak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiat hemendik.
Estimatzekoa duk atzo erakutsi zenuten ausardia, ohiko politikoek, ohi bezala [atzo Donostian, esaterako] benetako arazoekiko paso egiten jarraitzen duten bitartean.
Suerterik onena opa dizuet.
Ustelkeriak jandako herri honetan beti baita albiste ona haize fresko bolada berri bat.
Gari
4 comentarios:
Ta gainea bizarra moztuta, propio-propio... horrela, horrela!
Aupa Aser!
Hori da benetan arazoei aurre egitea. Zoriontzekoa benetan zure ausardia. Nik sinisten dut benetan hitz eginez eta lan eginez gauzak aurrera ateratzen direla.
Animo Aser! Eta pazientzia, beharko duzu eta!
AUPA ASER! UDALETXEAN BEHAR ZAITUGU...........
MUA!
Publicar un comentario