2006/06/07

EKAINAREN 17an izango da Mantek eta Eneritzek antolatutako afaria

Atzo, azkenean, koadrilako dozena bat lagun elkartu ginen Xoxoa tabernan, Mante eta Eneritzen deialdiari erantzunez,
eta finkatu genuen afaria egiteko eguna: EKAINAREN 17a, larunbata, sanpelaioen aurreko asteburua.
Soziedaderen batean egingo dugu afaria, eta aurrerago zehaztuko dugu hitzordua.

PKN

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Ez dakit larunbateko afaria nork "prestatu" beharko duen, eta ezta azkenean non egin behar dugun ere. Dena dela, dagokionak jakin dezan, akaso komeniko da zenbat izango garen ostiralerako-edo jakitea, ezta?
Ni behintzat han izango naiz.
Bestalde, Mixik deitu dit gaur, penatuta, ezingo duela joan esateko. Gogoa ba omen du, baina ezin izango duela, haurdunaldiaren gorabeherak bitarteko.
Egingo dugu topa agertu ezin dutenak gogoratzeko...

Anónimo dijo...

Ni jungo nauk.
Bestalde, gaur Bittoriokin eon nauk; bea ez, baina Miren bai.
Oraingoz 3 y kontando...

Anónimo dijo...

Ni ere han izango naiz. Eta Asier dudakoen zerrendan sartu beharko dugu azkeneko momentura arte; izan ere, igandean estropada dauka eta badakizue... nerbiosss! Nik esango nuke ez dela etorriko, ia seguru.

Portzierto, gaur BERTATIK BERTARA ikusi beharko da, ezta?

Anónimo dijo...

Nerekin ere kontatu; Txabillok ezin izango du.

Anónimo dijo...

Garik esan bezala, bajan nago orain, eta etxezulotik askorik ezin naiz urrundu. Beste batean izan beharko...
Eskuminak "nobioei".

Anónimo dijo...

Ni joango naiz, baina Katta zalantzan, azterketetan baitabil. Portzierto Gari, baltsana pentsatzen eon nauk eta agian egin genezake, interesatzen bazaik toke bat eman.

Anónimo dijo...

axik baietz

Anónimo dijo...

Aser: baltsarena denon artean erabaki beharko diagu, ezta? Niregatik bai, baina ea zer dioen jendeak. Akaso goiz horreetan nahikoa lan izango dugu sua egiteko bonbonak-eta lortzen, paella lehiaketarako...
Zer diozue?
[hi: eta esaiok Kattari gurekin parranda egin eta gero gusturago helduko diela apunteei].

Anónimo dijo...

Ni larunbatean fijo agertuko naizela!!! Jabi ez dakit baina ni fijo baietz!!!Nire ondoan dago Pablo gure blogarekin flipauta eta bera ere etorriko omen da larunbateko afarira!!!!

Anónimo dijo...

Iepa Kuadirlla. Ainhoa eta biok ere joatekoak gera.
Badirudi gehienak goazela. Beraz Mante, trajerik ederrena prestatzen joan hadi.
Etzi arte!!

Anónimo dijo...

Joxean ta Nagore're bai

Anónimo dijo...

Eva ta ni ere bai

Anónimo dijo...

Hori, hori! Dagoneko 16 baiezko ditugu, eta oraindik zalantzan dabilen bat edo beste geratzen zaigu!

Anónimo dijo...

Asier azkenian ez omen da geratuko afaritan. Poteora agertuko da, eta gero, txintxo-txintxo etxera afaltzera.

Bihar arte!

Anónimo dijo...

Egun on,

Agian berandu baina ni ere afaltzeko prest.
Gero arte.