2006/04/03

ZORIONAK, ASER!!!



Atzo bete zituen 31 urte Aserrek!
Zorionak, bada!!!

Ea noiz ospatzen dugun!!!

[Horrekin lotuta: atzo Aserren urteak, datorren igandean Mixirenak. Eta aspaldi elkarrekin egon gabe gaudenez, zer diozue datorren larunbatean, apirilaren 8an, afaria egiteari buruz? Poteo txikia eta bokata-jana izan daiteke, edota beste zerbait (oso garestia ez baldin bada!)].

Besarkada bana.

PKN

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni prest. Xuabe-xuabe igandian semifinalak dazkau-ta,

ZORIONAK ASER!!!!
ETA LAIXTE.... ZORIONAK KATTA!!!

Anónimo dijo...

Igandean semifinalak? Dedio... horrek esan nahi dik atzo irabazi egin zenutela eta sailkatu egin zinetela! Zorionak zuei ere!!!
Noiz dira Kattarenak?

Anónimo dijo...

Eskerrikasko danoi, eta afariarena perfekto. Alazne ta biok hortaz aritu giñan eta larunbata ondo iruditu zitzaigun? Sozietatean afal genezake, ni lapiko artian sartzeko prest..., gainea batzuk finalerditarako dopin beharra izango ue, Zorionak Asti. Zorionetaz ai gaitukela Kattan urtek 7an, neri jarri diaken argazkia baina txukunagoa jartzia hobe dek Gari,...AITU AL DEK!!! JEJEJEJ..

Anónimo dijo...

zorionak Aser!
ni ere prest larunbateko afarirako. ostiralian ere afaria daukat asi ke sozidadean lasai-lasai bada hobe...

amaia

Anónimo dijo...

Aser: ez duk Kattari batere meritua kentzeagatik (ederra zeukak-eta), baina ez dek batere zaila izango hirea baino argazki hobea jartzea berari!
Afaria, orduan, soziedadean, eta laxai-laxai...
Primeran!
Izan ere, igande goizea ere Azken Portuko "parkea" eraikitzen jarraitzeko asmoa dugu.
Baina horren berri emango dizuegu aste honek aurrera egin ahala...
Bitartean, ondo segi!!!

Anónimo dijo...

Ba nire apuntatzen naiz sozietateko plan horreta!!!!Ta finalerdia oso goiz bada parranda pixkat luzatu ta hondartzara animatzera!!!!Ze ordutan da finalerdia?? Eta Aserrek dopinaren asuntua aipatu duenez:animatzaileek ere dopin pixkat beharko degu...

Anónimo dijo...

Finalerdiak amaitzean, dopinarekin ala dopin gabe, Azken Portukoi esku bat botatzera aitzurrarekin, alfer horiek!!!

Anónimo dijo...

Lo inda-re jun leike plaierota, ezta Alazne?

Zorionak danoi! Primerako plana iruditzen zait.

Beste kontu bat: atzo ezin izan nuen Piuran idatzi, nire html-a edo holako zerbait ez omen zuen ezagutzen. Joño!

Anónimo dijo...

Nik igandean auskalo zer egingo dudan, baina larunbatean afaria egitearena primerako plana iruditzen zait. Ni prest bai jan edanerako eta ondorengo parrandarako eta baita sukaldean aritzeko ere!!

Anónimo dijo...

Ez dakizue ondo ze pena ematen didan afarira ezin joanak. Aspaldian horrelako plan baten zain nengoen eta asteburu honetan juxtu ezin det. Bittor Galiziara dijoa preso bat bisitatzera eta gaua ere bertan pasako duela eta... umearekin geratu behar dut.
Zuek aprobetxatu eta ondo-ondo pasa.
Portzierto: itzuli naiz; aitortu behar dut badirela pare bat aste blogera sartzen hasi nintzenetik eta isilik nengoela, espia baten modura.

Anónimo dijo...

Ez dakizue ondo ze pena ematen didan afarira ezin joanak. Aspaldian horrelako plan baten zain nengoen eta asteburu honetan juxtu ezin det. Bittor Galiziara dijoa preso bat bisitatzera eta gaua ere bertan pasako duela eta... umearekin geratu behar dut.
Zuek aprobetxatu eta ondo-ondo pasa.
Portzierto: itzuli naiz; aitortu behar dut badirela pare bat aste blogera sartzen hasi nintzenetik eta isilik nengoela, espia baten modura.

Anónimo dijo...

Badaezpada ere bi aldiz sakatu diot botoiari. Hala ere Aser zoriontzea ahaztu zait: Zorionak Aser eta segi horrelaxe!

Anónimo dijo...

Miren: besarkada bat Bitorrentzat, eta ea bidaia ona izaten duen. Ondorio zuzena: sakabanaketak eragotziko du Miren larunbatean gure artean izatea (nik aurreko igandean Palenciaraino —tira, okerrenean, ez dago hain urrun ere— joan behar izan nuen).
Ondo segi!

Anónimo dijo...

Epa koadrila:
Ni poteora ez naiz apuntatzen baina afarira bai. Ala ere ez egon nire zai afaltzeko. Normalean Igor 20:30rako lo dago baina nunca se sabe.
Muxus.
Nerea.

Anónimo dijo...

Por zierto,
Aser zorionak eta 31 muxu Gartxi familiaren partez.

Anónimo dijo...

nerea: "gartxi familia" ala "gartxi-uria" familia???

Anónimo dijo...

Zoritxarrez, nik ere agenda beterik daukat. Badakizue, horrelako egunetan... larunbatean bazkaria dut eta igandean ere bai (bi familiekin kunplitu behar). Eta larunbat gaua aspalditik erreserbatua daukat. Hurrengo batean izan beharko. Ondo pasa zuek eta gaizki portatu!