2006/04/11

Otzarreta kopako finalean eta Zubiondo ligakoan

Joxean, Asti eta Xabier Apirilaren 30ean izango diren Playerotako Finaletara iritsi dira. (Barkatu idazteko modua, baina esku batekin ari naiz ta pazientzia iada bukatu zait... alegia motxian idatziko dudala)

Joxeanek eta Xabik jokatuko dituzte beraien finalak zerbait okertzen ezpada behintzat...
Astik, alegia nik, bandatik ikusiko du. Igandeko partiduan mina hartu zuen, ukabila hautsi zuen eta hiru astetarako igeltsua du ezker beso osoan.

Gari eta Kattari: igandean mezua bidali nizuen... Gari, hi telefonoik gabe habil... alegia nahiko lan Topagunera juteko.

Bi egun damazkit ta desesperauta nao. A ze lanak galtzerdi puta bat jazteko... ta botoiak... ta dutxa?...

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Jodeeeee Asti...a ze putada. Honezgero ia 30 urte damazkik plaierotan jokatzen ezer pasa gabe eta orain ukabila hautsi!!

Animo motel!! Beteranoei ere pasatzen zaizkiek eta horrelakoak, izane plaieroak baino kirol arriskutsuagorik gutxi izango da inguru hauetan. Ez surfa, ez eskia ezta "ing"-en bukatzen diren kirol guzti horiek ere.

Pazientzia eta animoak!!!!

Anónimo dijo...

Earra pasa zaizu. Animo pitxirri!
Mimuak beharko dituzu orduan... enfermeraren bat bilatu beharko dizugu.
Muxu!

Anónimo dijo...

Animo. Eskusa polita mimoak jasotzeko. Kontuz ibili, Manteren boda dela eta gure koadrilako solteroen bila omen dabil jendea....
Muxus.

Anónimo dijo...

Animo, eta pentsa okerragoa ere izan zitekeela, ukabilaren ordez aurreko hortzak haustea, adibidez. Hori bai ez dela eskaiolarekin konpontzen.