2006/01/02

Urteberri on kuadrilla!

Urtea ondo hasteko lanera etortzea modukorik ez dago: bihar urteko astelehenik gogorrena pasata egongo da! Umorea behintzat ez zaigu falta.

Oker ez banago Amaiak igande honetan bazkaria egitea proposatu zuen. Ez dakit kontu hori nola dagoen, baina guk behintzat ezin dugu ("beste" bataio bat daukagu: Asier aitajauna izango da). Zer moduz larunbatean elkartzen bagara? Gainera Astin etxeko inaugurazioa ere airean geratu da...

Ea 2006an ahalegintxo bat egiten dugun elkarrekin egoteko. Muxu!

Nagore

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Urteberri on!!!

Plaieroak, bataioak, ..., ni agian Belagoara noa. Beno, igandean ez bada ea beste batean elkartzen garen. Ondo pasa Nikolasa

Anónimo dijo...

Urte berri on ! neri ere lana egitea tokatu zait gaur. Igorren "bataioko" bazkaria atzeratzea erabaki dugu, urtarrilaren 14ra, Astik eta Joxeanek plaieroak dituzte, Erostarbe eta Ainhoa kanpora doaz, e.a. eta kontua ahalik eta jende gehiena biltzea denez, ba 14rako daukagu itzordua, bale?
Halere, nagoren hitzei helduz, 7an bil gaitezke inaguraziorako, edo afaritarako edo...kontua elkartzea da, ezta?
urteko aurreneko muxua denontzat
Amaia

Anónimo dijo...

Urte berri on denoi!
Niri berdin zait.
Zuen aginduetara!

Anónimo dijo...

Ñoooooooo. Goorra bai.
Urte berri on!
Ni gaur enteratu naiz aste osua jai dakaula... 2 aste oso nitun ta bate'be geatu naiz.

14an ni bai.

Anónimo dijo...

Nola idazten da hemen?

Anónimo dijo...

Aupa kuadrila!!!
Nerekin kontatu 14ean bazkarirako!!!Kuadrilako bazkari bat!!!!Kriston gogoa dakat!!!Ta larunbat honetan elkartzen bagera ere apuntatzen naiz!!!Ni oso noizean behin sartzen naiz blogean ez bait daukat errexa interneten sartzea eta gauza batzutaz berandugi enteratzen naiz...
A portzerto: URTEBERRION GUZTIOI!!!

PKN dijo...

Aupa kuadrila eta urte berri on!
Kostata baina halako batean lortu dut bloga zer den jakitea eta gehiago kostatu zaidana: bertan idaztea.Uste dut ni izan nintzela pasa den asteko anonimoa. Agintzen dizuet hurrengo egunetan sarri idatziko dudala, izan ere, ordenagailu baten aurrean nago lanean eta orduak batzutan luze joaten dira. Ez dakit noiz arte, baina zarauzko udaletxeko harreran nago, telefonista.
Larunbat honetarako proposamena dela eta, baiezkoa noski! Badugu garaia elkarrekin zerbait egiteko. Gu familia osoa joango gara.
Gero arte,
Miren.

PKN dijo...

Oraindik ez det asmatu nola idazten den "comments" hauetatik kanpo.
Larunbat honetarako bazkaria dela eta, norbaitek hartu al du antolatzearen ardura? lekua hartzea, zenbat izango garen etab. Norbaitek zerbait baleki, idatzi dezala.
Miren.

Anónimo dijo...

Galdera... portxikuela...
Larunbat honetakoa bazkaria ala afaria da???
Nik lana daukat. Beraz, bazkaltzera ezingo dut joan...
Baina parranda luzatzen baduzue, agertuko naiz gero...

Miren: "comments" hauetatik kanpo idazteko, blogaren eskuineko zutabearen behealdean agertzen den I POWER BLOGGER horri eman (B naranja bat ageri den botoitxo hori). Gero, beste orrialde bat irekiko dizu, eta erabiltzaile izena eta kontraseña eskatuko dizkizu (bidaliko e-mailez). Horiek sartu, eta idazteko aukera emango dizu dagoeneko... Bai? Ez baduzu lortzen, galdetu lasai...