2006/01/13

Estekak ikusgai

Iepa!

Blogaren diseinuan aldaketa txikiak egiten ari naiz.
Argazkia moztuta eta batere zentratu gabe zegoenez, kendu egin dut.
Ea txukunago edo zabalago bat topatzen dugun, edota argazki hori bera beste nonbait sartzea lortzen dugun, blogera sartu orduko ikus dadin.

Bestalde, eskuineko zutabeko tituluak (links, archives... eta horrelakoak) euskaratu egin ditut: estekak, azken mezuak, mezu zaharragoak...

ESTEKAK atalean, koadrilako lagunekin zerikusia duten estekak edota link-ak jar ditzakegu.
Ez dakit: gero eta jende gehiagok ditu blogak. Nik ekainetik dut martxan nirea eta, lotsarik gabe, esteken atalean jarri dut: AZKEN PORTUA, HITZArenarekin batera.
Hartara, norbaitek hor klikatu besterik ez du webgune horietara joateko.
Beste norbaitek beste estekaren bat jarri nahi badu, abixatu, eta kito.
Nik uste dut interesgarria dela, koadrilako lagunak non gabiltzan ikusteko aukera eman dezaketelako esteka horiek.

Baina inori kontsultatu gabe egin ditudanez aldaketak, ba zuek esan zer diozuen...

Muxuak,

Gari

3 comentarios:

PKN dijo...

OK Gari. Niri primeran iruditzen zait.
Miren.

Anónimo dijo...

Ni eunero 8 aldiz jotzeizkit esteka hoiek... asike...

Anónimo dijo...

Primeran! Neri behintzat lana erraztu egin behar zait halako gauzetarako. Eskerrik asko, Gari.

Nagore