Aupa denoi!
Denbora da koadrilako afaririk egin ez dugula.
Taldeak ez ditugu egin aspaldian, eta bi hilabetean behin afari baten inguruan biltzeko ohitura ederra galduta dugu.
Hainbat kontu izan da azkenaldian, koadrila handitu zaigu, eta ez dugu aukerarik izan lagunartean lasai solasean aritzeko.
Hurrengo astean, berriz, zubi luze baten hasiera da, gero abendua dator, eta agian zailagoa izango dugu jendea elkartzea.
Beraz, hau da proposamena:
larunbat honetan koadrilako afaria elkarteren batean?
Poteo txikia, afaria, eta gero gerokoak, aspaldiko partez.
Animatzen al zarete?
Gaur oraindik asteartea da.
Ea zer erantzuten duzuen, ea telefonoak astintzen ditugun, eta ostegunerako edo finkatzen dugun baiezkoa ala ezezkoa.
Ale, ondo segi!
PKN
7 comentarios:
Badirudi, azkenaldian PIURAn bezala, ez duela (ia) inork idazten. Baina, tira, atzo eta gaur koadrilako batzuk ikusi ditudanez... komentatu duguna idatziko dut.
· Arratsaldean Aser ikusi nuen, eta berak ezin duela esan zidan. Eskiatzaileekin omen du afaria.
· Iluntzean Mante eta Eneritz ikusi nituen "Yosemiten eskalatzen" diapositiba emanaldian. Eta galdetzea ahaztu...
· Gaur goizean, etxetik lanera bidean, Mixi ikusi dut, eta bera animatuko litzatekeela esan dit.
· Ni ere animatzen naiz, jakina!
· Eta zuek?
Ni prest. Etenga haundi xamarra izango diat. Ostiralian Colplay + parranda baitzakau.
Ni ere animatzen nauk afarira, soziedadean goxo goxo egoteko gogoz natxiok gainera.
Gari, jarri duan menua (mezuko argazkian dagoena, ezta?) gustatu zaidak. Igual kostilla pixkat jarri beharko da, gosez geratzen bagaituk, badaezpada...
Pena da, baina guk ezin dugu: ezkontza batera goaz.
Dena dela, Orioko festak datoz eta zerbait antolatu beharko dugu. Ijito-artean ibiltzeko gogoz zaudetenok gonbidatuta zaudete. Zehaztuko dut aurrerago plana.
Ondo pasa larunbatean!
Lastima ! Txabillo eta biok ere ezin dugu. Oierren gelako gurasoen afaria dugu. Afaritan beraz ezin elkarrekin egon... ea kalean ikusten garen.
muxu bat aspaldiko zareten guztioi!
Aupa kuadrilla!
Piuran oaintxe desbirgatu nauk!
besarkada bat
Publicar un comentario