2005/09/20

Rita urakana gainean dugu (laguntza eskaera)

Aupa guztioi!
Internetek ematen duen aukera baliatuz,Habanatik idazten dizuegu.
Oporrak primeran doazkigu, eta ederki gabiltza Fidelen uharte karibetar honetan.
Dena dela, azken egunetan eguraldi adituek iragarritakoa bete da, eta gainean dugu Rita ekaitz tropikala. Dagoeneko ehun kilometro orduko haizeak ditu, eta gaur arratsaldean iritsi da Kubara. Indarra hartuz doa, eta hurrengo orduotan urakan bihurtuko dela dio telebistak.
Hainbat eta hainbat herri eta milaka lagun ebakuatu dituzte, eta telebistak ageri diren irudiak beldurtzeko modukoak dira.
Nazioarteko kateetan ere ikusi ditugu irudiak eta etxekoak agian kezkatuta egongo direnez, laguntza eskaera da hau.

Ahal duenak, please... dei dezala Gariren etxera, eta esan amatxori ondo gaudela eta lasai egoteko (943 834932).
Amaia, zuk, berriz, ahal baduzu, deitu Nereari, Eiderren ahizpari, eta esan berdina (943 021560), hark mezua Eiderren amari pasatu diezaion.
Dena dela, norbaitek deitzen badu, idatzi hemen komentarioen atalean, besteek jakin dezaten, eta denak batera dei ez dezazuen gure etxeetara. Nahikoa izango da norbaitek deitzea...
Ba horixe guztia Habanatik.
Ahal dugun hobekien babestu eta etxe giroko parranda egingo dugu hemengo lagunekin.
Izan ere, alerta egoeran, lantokiak hustu dituzte, jendeak jai du, biltegiak hustu dituzte, eta etxeetan sartu da jendea, urakanaren zain...

Besarkadak, eta laster arte!
Gora Kuba!!!

Eider eta Gari

1 comentario:

Anónimo dijo...

Lixto! Zure amarekin hitz egin dut Gari eta esan diot ondo zaudetela, lasai egoteko. Zuen berri jakiteko zain zeuden.

Ea guztia lehen bait lehen pasatzen den eta oporrak disfrutatzen jarraitzen duzuen.

Muxu haundi bat bioi!
Asmatu gu nora joango garen urrian...!