Aurreko egunean hamaiketarako lekua hartzera goazenez batzokia bazkaltzeko leku egokia izan daiteke. Proposamena:
1.- Errioxar modura prestaturiko patatak.
Txorixo pikantea eta baratxuria eztarriak buztirik mantentzeko lagungarri izango dira.
2.- Haragi gixatua.
Saltsa goxoak eta patatek tripa ondo betetzen lagunduko digute. Afaltzea ahazten zaien horientzat ezinbestekoa.
3.- Arrivatti Helatua.
Aurreko guztiak sor litzazkeen betekadak arintzeko lagungarria. Nahiago duenak Rokari bisita egin diezaioke.
Ideiarekin ados egonez gero erantzun lehenbailehen...
10 comentarios:
Ññññooooooooooo...
Jendiai ondo iruitzen bazaiok, ni ados. Batez inda're inportik ez..
Aurreko gabiak inberko genikek dana, ezta?
Hoi dek, baina, lasai hartuta prest legoke eta hurrengo eunen berotzea baino ez litzateke gerauko. Misterio handirik gabeko lana izango dek, denbora agian, baina hau lasai afai merienda ta mus partida botatzeko aitzaki izan daiteke... jeje
Ni hamaiketakora azalduko nauk.
Bazkarira ez.
Kontzientziak ez zidak uzten...
Kontu bat hamaiketakoa egitea duk... eta bestea bazkaria...
Dena dela, itxura ederra dik menuak.
Animo! Ea jendeak erantzuten duen!
Jode Gari, antzemate zaik gaxtetan batzokian ordu pila earra pasatakoa haizela. Sobredosi dexentekoa zirudik batzokian gosaria eta bazkaria egitea, baina bueno egun bategatik nire kontzientziak ez dik gehiegi sufrituko
Makina ostia jaso nizkian nik han...
Dantza gaizki egiteagatik... edota txistuarekin desafinatzeagatik...
Enpin...
Ez, serio: eguerdian Salbardinenean ez bada, aurten
Cachi Bachin diat bazkaria, Eider eta hauekin.
Horregatik, hamaiketakoa zuekin, eta arratsalde-iluntzea ere bai... (uzten badidazue, noski!).
Hau da hau parrandarako gogoa!!!
Aurreko mezua nirea zen.
Sinatzea ahaztu!
Hobeto pentsatuta, egia esan, bazkaltzeko asuntuan etziak tilin haundiik iten. Etzakiat. Eongo gaituk.
Nik Xalbardinen bazkalduko diat urtero lez. Hamaiketakoa azalduko nauk zeurunik.
Oaintxe hasten zaizkiak potro-txikiak. Akojonauta natxiok aurreneko egun honekin!!!!
Bakizue, maisu-maistra hauek nahiko potrohaundik gaituk ta gutxikin erniatzen gaituk.
Bihar arte!!!
Olas, Alazne, Javi?, Olatxo, Eba, Asti?, Joxean, Nagore, Miren eta Bittor?, Amaia?, ... Beno, nik 10rentzat bazkaria prest utziko det, eta apuntatzen dena ongi etorria...
Egia da prestatzeak pereza pixkat ematen duela, baina 3rak aldera todo dios bazkaltzera doala atseden hartzeko eta lasai bazkaltzeko lekutxo bat izatea eskertuko dugulakoan nago.
Publicar un comentario