Larunbaterako plana badaukagu: egun-pasa Hondarribira!
Oraindik zehaztu gabe daukagu plana, baina Alazne eta Nagore (eta apuntatzen zareten guztiok) Hondarribira joango gara. Finkatuta dagoen gauza bakarra da estropada ikustea; arratsaldeko seiak aldera izango da hori. Beraz, gainerakoa pentsatuko dugu: hondartzara joan ala ez, non bazkaldu...
Dena dela, goizean elkartuko gara. Zer iruditzen korrika-saio lasai bat eta bainutxo bat hondartzan? Eta gero gosari eder bat!
Animatu zaitezte, koadrila!
5 comentarios:
Aupa!
Jope.. ba nik lana daukat, eta ezin izango dut bertara joan.
Pena.
Dena dela, ondo pasatu!
Jabi eta biok animatzen gea eta Jabin kuadrilako Mikel baita. Mikelek proposatzen du estropa aurretik karretan pike bat botatzea...ez dakidana da non sartu plan hori...
Ostiralian afai gonbidapena dakat GETAIAN (Ai ama!) Eztet uste juteko gorputzaldik eukiko'etenik.
Ondo ibili....
Alazne, nola in dezu link hori zure izenetik???
Portzierto, karretara? alegia, karreta? Kostako zaizue ni konbentzitzia.
Asti, ondo pasa! Bildur pixkat ematen du, bai, Getaira jutiak. Dana dala, animatzen bazea deitu larunbatian bertan. Iluntzian pintxo batzuk jatea Hondarribian ere ez da plan txarra.
Plan txarra ez da, baina aurten SKAPAko mus txapelketan parte hartzeko geratua nago. Iazko errebantxak pendiente daude eta 4. postua hobetzeko asmotan gabiltza Benny eta biok. ONDO PASA NIKOLASA
Publicar un comentario