
Urtero bezala, Euskal Jaien aurreko larunbatean Zarauzko Herri Bazkaria antolatzen du Euskal Herrian Euskaraz taldeak, AEKren eta herriko hainbat soziedaderen laguntzarekin.
Ehunka lagun elkartzen da urtero Musika Plazan, egundoko giroan, eta txartelak aurreko astean jartzen dituzte salgai, berehala agortzen direlako.
Aurreko urtean Aser eta biok bakarrik joan ginen gure koadrilatik bazkarira (hala uste dut behintzat), eta Eider egun batzuk lehenago "ezagutu" nuenez, Eiderren koadrilakoekin bazkaldu genuen.
Aurten ere gure koadrilak ez al du ordezkaritzarik bidali behar?
Plan ederra izaten da egun horretan.
Ea jendea animatzen den eta parte hartzen dugun.
TXARTELAK BIHAR EROSI BEHAR DIRA!!!
Egitaraua:
—Irailak 3, larunbata: EUSKARAREN EGUNA
· Goizeko 09:30ean, euskararen aldeko lasterketa.
· Eguerdian: herri bazkaria, eta bazkalondoan, txistulariak, koroa,
abestiak, antzerkia...
· Gaueko 23:00etan hasita, txosnetan: Tapia eta Leturia eta Amaiur taldeekin
goizaldera arteko parranda.
[Hitzak: Gari].
2 comentarios:
Nik ez det txartelik hartu, baina agertuko naiz goizean ez bada arratsalde-iluntze aldera. Parranda usaina dago!
Agian txartel batzuk lortzeko aukera egon badago.
Atzo hitz egin nuen Alaznerekin, eta gaur txartela lortu nahi dutenen kopuru zehatza niri esatekotan geratu zen, baina oraindik ez dit deitu...
Publicar un comentario