2013/12/05

Datorren urterako afari-taldeak

Larunbateko afaria mundiala jun'tzan.



Datorren urterako afari-taldeak sortzen...


................................................Azkenian taldiak hola geatu zian...................................................

NEGUA - JOXEANTONIO TALDEA - MIXI, JOXEAN, AMAIA CASADO (featuring MANTE) TA missing GORKA (featuring EROS)


UDABERRIA - ELVIRA TALDEA - NAGORE, NEREA, MIREN TA ASTI




UDA - PELLO TALDEA - OLATXO, AXI TA AMAIA GARRO (featuring GARI)




UDAZKENA - MERTXE TALDEA - ALAZNE, AMAIA TA BITTOR (featuring ASER)




KONTUAN HARTU DATORREN URTERAKO!!!!!!!

Ta bitartian ONDO BIZI.

asti

P.D.: zeozertan hanka sartu ba'et, bakizue...

2013/11/25

Larunbateko afaria

Ieup!!

Larunbateko afarirako hitzordua:

20:00tan, Pilarrian.

Asteazkenerako baiezkoak eta ezezkoak behar ditugu (falta direnenak).
Mila esker,

UDAZKENA   TALDERIK   GOXOENA
     Miren               Mixi               Asti

2013/10/31

Hemen da udazkeneko afaria...

Aupa koadrilla!!!!

Agendak begiratu eta egun hau koadrilarentzat erreserbatu: AZAROAK 30.

UDAZKENA   TALDERIK   GOXOENA
     Miren               Mixi               Asti

2012/12/23

2012/09/04

Iraetan zita

Pasa den astean Amaiak aldameneko zutabean idatzi bazuen ere, ez zuen erantzun handirik jaso eta plana astebukaera honetara (ostirala eta larunbata, badakigu igandean euskal jai eguna dela) atzeratzea erabaki genuen. Neskak afaldu eta bertan egingo dugu lo. Larunbatean berriz ahalik eta gehienak elkartzea da asmoa: umeak eta trajebañuak ahaztu gabe! Animatu!!

2012/07/27

Badatorrela UDAKO AFARIA!

Abuztuaren 11an, Azken Portun... jujuju... Mozorro-eguna omen da eta egitarauaren zain gaude mozorrotzeko gaia ezagutzeko. Mozorrotu ala ez... guztiok gonbidatuta zaudete koadrillako afarira. Seguruenik lehenago elkartuko gara arratsaldean baina hitzordu ofiziala: Las Palmeras tabernan 20:00. Aldez aurretik jakinarazi guri etortzekoak zaretela.

Antolatzaileak (Gari, Eros, Miren eta Nagore)

2012/06/23

Sanpelaiotan, afaria eta parranda!

Kurpilen oraintxe erabakita:
• astelehenean, San Pelaio bezperan, koadrilako afaria: 20:00etan Salegin!

Koadrilako blusak atera armairutik.
Eta baita zuek ere, behar izanez gero! ;-)

Kurpiletik, zuzenean! ;-)

Aupa Asti!

2012/04/24

Olatxon despedida dala-ta...

Aupa koadrila.
Pasa dan astian Alaznek Olatxon despedidan fetxa zein ote zan galdetu zian. Azkeneko koadrila afaian norbait fetxa hori argitaratzekotan geratu zan.
Ni e'naiz akordatzen. Bestela, Evai galdetuko'iou; seguru akordatze'ala.
Laster arte,

asti

2012/03/08

Neguko koadrilako afaria, martxoak 17an


Aupa koadrila.
Lehenik, barkatu atzerapenarengatik (beti bezala). Batzuk konbentzituta geunden neguko afaria urteko azkena zala...

Halare, ezta laguntza haundirik izan taldeen osaketa dokumentazioan... (kabron@s!!!).
Martxuaren 17an izango da neguko koadrila afaria.
Agendak libratzen jun; detailiak ixten jungo gea.

Laster arte,

amaiamanteaxiasti.

Gaur Satxotan afaia

Aupa koadrila.
Manterola haundiya azken aldiyan kili-kolo dabil osasun aldetik: hipertiroidismua omen du. Pasa zan astian Satxotan afaitxo bat antolatzeko ideaia bota zigun. Beraz, gaur, Satxota guaz afaita. Norbatitek azaldu nahi badu... edo ahal badu, eo Manteolakin eon nahi badu, hortxe izango gea.

Aio pelaio,

asti

2012/01/26

2012ko afari taldeak



Danak jesuseskrixton mobilekin, danak kixton argazki ta bideuak ateatzen, ta geo hemen jartzeko arrabik ez (Nagore ezik, y con un empujonsito...). Nere telefono ttikiyakin ateatako argazkiyak doazkitzue, nahiz ta ez oso ondo nabaritu ze jartze'un...

Zeoze ikuste al da???
Bat bai behintzat...:
Udaberriya: Alazne, Olatxo ta Aser.

2011/12/23

Udako taldearen bideoa

Hona hemen udako taldea osatuta geratu zeneko unea. Talde guztien osaeraren argazkia Olatxok dauka (iaba Xabi!).

2011/12/22

DATORREN URTEKO AFARI TALDEAK

Ieup. Urtero nik jartzet berriya, baina, bertan esan bezela, aurten zuen argazki ta bideuen zai nao. Ta bestela bakizue, zeuek jarri.

asti

2011/12/09

AFARIA ABENDUAN 17AN IZANGO DA

Kaixo Kuadrila! Afaria datorren larunbata, abenduak 17an izango da. Lekua eta ordua zehazteko ditugu oraindik baina jada data agendan apuntatzeko abixuan zaudete denok! Badakigu bateren bati gaizki etortzen zaiola, baina aukera gutxi daude eta urtarrilaren 7an ere bateren batek ezin duenez ba haseratik jarritako data errespetatzea pentsatu degu.
Hala, ba preparatu goxo-goxo gabon giroan afaltzeko eta zenbat izango garen jakiteko bota erantzunak hemen.
Ordurarte...txintxuak izan.

17ko komisioa

2011/12/03

Durango, abendua, afaria, telefonoak...

Aupa ekipo!

Pena da blogera sartzen garen bakoitzean lehen notizian Nagore irribarrez ikusi beharrean beste zerbait ikustea, baina komentatu beharreko zenbait kontu ditudanez... barkatuko duzue ;-)

· Durangoko Azoka:
Irrien Lagunak Klubaren erakusmahaian egon behar dut lanean asteartean, abenduaren 6an, egun osoan. Laguntzaile bat behar dut ondoan. Ohikoek (anaia, lankideen karanbolak, JB eta gainerakoak...) arrazoi bategatik edo besteagatik ezingo didate esku bat bota, huts egin didate. Beraz, norbait behar dut ondoan. Bakarrik ere moldatuko naiz, noski, baina Durangoko Azokan lanean aritzea zer den ez badakizue eta probatu nahi baduzue, badakizue ;-)

· Abendua eta afaria:
Gaur Olatxo ikusi eta komentatzen aritu gara: abendua dela, urteko azken afaria laster izango ote den ala zer... Galdera, beraz: zein dira hurrengo antolatzaileak? Urtea amaitu baino lehen antolatuko dute afaria? Geratzen zaizue astebururik libre? Antolatzaileei asteburua zehazteko eta afaria antolatzeko eskaera da hau. Parranda bat merezi dugu, ezta?

· Sarrera honi erantzuten dion lehen aitari edo amari, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko berria oparituko diot. Eta asteartea baino lehen erantzuten duten guztien artean, Irrien Lagunak Klubaren motxila bat zozketatuko dut. Kejatu egingo zarete, eh?!!? ;-)



· Amaitzeko, beste kontu bat: mobileko kontaktuen zerrenda osoa galdu dut. Ez dut inoren telefonorik. Gogoratzen bazarete, bidali mezu bat posta elektronikoz (kalaportu@gmail.com), zuen zenbakiarekin, berriro agenda osatzen joan nadin. Shukran!

gaRi*

2011/10/19

2011/09/30

Atzo batayua izan gendun


Atzo, gure ostegunetako bileran, batayua izan gendun... Nagore kotxe berriyakin azaldu zan ta oain modan jarri dan bezela, Arantzazura eraman biharrian, Sausalito parea eraman zun. Bertan bi apaizen makina bedeinkaziyo jaso zitun kotxe berriyan.

To argazkiya...

2011/09/22

KUORUM FALTA DELA ETA KOADRILAREN AFARIA EGUNEZ ALDATZEN DA. DATA BERRIA, URRIAK 15.

Xehetasun gehiago jakin nahi izan ezkero itxoin egin beharko dezue....Data berriarekin jende gehiago apuntatuko den itxaropenarekin, muxu potolo bat koadrilarentzat!
Axi