2011/12/03

Durango, abendua, afaria, telefonoak...

Aupa ekipo!

Pena da blogera sartzen garen bakoitzean lehen notizian Nagore irribarrez ikusi beharrean beste zerbait ikustea, baina komentatu beharreko zenbait kontu ditudanez... barkatuko duzue ;-)

· Durangoko Azoka:
Irrien Lagunak Klubaren erakusmahaian egon behar dut lanean asteartean, abenduaren 6an, egun osoan. Laguntzaile bat behar dut ondoan. Ohikoek (anaia, lankideen karanbolak, JB eta gainerakoak...) arrazoi bategatik edo besteagatik ezingo didate esku bat bota, huts egin didate. Beraz, norbait behar dut ondoan. Bakarrik ere moldatuko naiz, noski, baina Durangoko Azokan lanean aritzea zer den ez badakizue eta probatu nahi baduzue, badakizue ;-)

· Abendua eta afaria:
Gaur Olatxo ikusi eta komentatzen aritu gara: abendua dela, urteko azken afaria laster izango ote den ala zer... Galdera, beraz: zein dira hurrengo antolatzaileak? Urtea amaitu baino lehen antolatuko dute afaria? Geratzen zaizue astebururik libre? Antolatzaileei asteburua zehazteko eta afaria antolatzeko eskaera da hau. Parranda bat merezi dugu, ezta?

· Sarrera honi erantzuten dion lehen aitari edo amari, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko berria oparituko diot. Eta asteartea baino lehen erantzuten duten guztien artean, Irrien Lagunak Klubaren motxila bat zozketatuko dut. Kejatu egingo zarete, eh?!!? ;-)



· Amaitzeko, beste kontu bat: mobileko kontaktuen zerrenda osoa galdu dut. Ez dut inoren telefonorik. Gogoratzen bazarete, bidali mezu bat posta elektronikoz (kalaportu@gmail.com), zuen zenbakiarekin, berriro agenda osatzen joan nadin. Shukran!

gaRi*

12 comentarios:

asti dijo...

Ieup:

Nik dakitela oaindik enauk guroso. Durangoko plana ikearriya iruitze'zaiak, baina asteazkenearte lana zakat. Portzierto, Pupu ta Loren DVDia oantxe eskatuyat internetez...

asti dijo...

Portzierto, otro garrulo más que no hace copia de seguridad del móvil...

Ai-ai-ai-ai....

gaRi* dijo...

Asti, lasai: motxilaren zozketan hago! ;-) Eta mobilarena... enfin... Iphonearen 5.0 bertsio puta hau!!!

asti dijo...

Bai-bai. Beti dek telefono puta edo estifyobs putan kulpa.

Amaia dijo...

Aupa kuadrilla!

Lastima baina nik ezin azokan lagundu, bazkaria prestatzea tokatzen zait Osakarren familiakin!

Afariarena, ba printzipioz azken afarian jada jarri genuen data: abenduak 17. Hala ere, hutsegite asko badaude, ba atzeratu daiteke baina ez daude fetxa gehiegi ere, urtarrilaren 7a izan daiteke beste bat. Ea jendeak zer edo zer erantzuten duen eta antolatzaile ba Alazne, Nagore, Aser eta Ni gaudenez ba, erantzundakoarekin zirt edo zart erabakiko genuke.
Muxu handi bat bitartean...

gaRi* dijo...

Aupa Amaia!

Zu ere motxilaren zozketarako!

Afariari dagokionez, nik nahiago urtarrilaren 7a, abenduaren 17-18ko asteburuan Alicantera bainoa, tarteka joaten naizen bezala, Patxi Uranga oriotarra bisitatzera, kartzelara (institutuan ibili zinetenek gogoan izango duzue).

Diskoa, portzierto, Erostarbek irabazi du, baina erdi-tranpa eginda (sarrerari erantzun beharrean email bat bidali dit. hori tongo da, ezta? jejeje...)

asti dijo...

TTTTTTTTOOOOOOOOOONNNNNNNNNNNNGGGGGGGGOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO.

JUR-JUR-JUR-JUR.

Anónimo dijo...

Hi, tongo ez tek!!! Hire mezuan EMILIOA jartzen dik bidaltzeko!!! Por tzierto, hainbeste teknologia i-phone ta ostixe!!! Nere patata zarrak ez tik numeroik galtzen... 669811459. (Inbidia ote...)
Beno ba, ez festa buelta honetan norbait ikusten dudan kalean.
Txintxuak izan, ta biba la konsti!!!!
Eros

asti dijo...

TTTTOOOOOOOOOOOOOOOOOOONNNNNNNNNNGGGOOOOOOOOOOOOOOOOOO!!!

Frogak berdizkiu! Nik'e emilio bat bidali ziot!!!

TTTOOOOOOOOOOOONNNNNNNNNGGOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO!!!

JUR-JUR-JUR.

Eros dijo...

Osaba OSTI hauek!!!

Nun ziok notaiua!!!!!

mixi dijo...

Aupa!
Ez zen plan txarra asteartekoa, baina tira, berandu honezkero. Afariarena, nik ere nahiago urtarrilaren 7an, 17an gaizki ibiliko naiz.

nagore dijo...

Lotsatuta nao GAriiiiiiii! Orain irakurri det sarrera. Telefonua mailez bidaliko, Durangora ezin izango nun baina hurrengo batean nahi badezu zuzenian deitu eta lagunduko dizut gustora. Ta afarian kontua... aurreko afarian jarri genun data... Muaks!