Aupa ekipo!
Pena da blogera sartzen garen bakoitzean lehen notizian Nagore irribarrez ikusi beharrean beste zerbait ikustea, baina komentatu beharreko zenbait kontu ditudanez... barkatuko duzue ;-)
· Durangoko Azoka:
Irrien Lagunak Klubaren erakusmahaian egon behar dut lanean asteartean, abenduaren 6an, egun osoan. Laguntzaile bat behar dut ondoan. Ohikoek (anaia, lankideen karanbolak, JB eta gainerakoak...) arrazoi bategatik edo besteagatik ezingo didate esku bat bota, huts egin didate. Beraz, norbait behar dut ondoan. Bakarrik ere moldatuko naiz, noski, baina Durangoko Azokan lanean aritzea zer den ez badakizue eta probatu nahi baduzue, badakizue ;-)
· Abendua eta afaria:
Gaur Olatxo ikusi eta komentatzen aritu gara: abendua dela, urteko azken afaria laster izango ote den ala zer... Galdera, beraz: zein dira hurrengo antolatzaileak? Urtea amaitu baino lehen antolatuko dute afaria? Geratzen zaizue astebururik libre? Antolatzaileei asteburua zehazteko eta afaria antolatzeko eskaera da hau. Parranda bat merezi dugu, ezta?
· Sarrera honi erantzuten dion lehen aitari edo amari, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko berria oparituko diot. Eta asteartea baino lehen erantzuten duten guztien artean, Irrien Lagunak Klubaren motxila bat zozketatuko dut. Kejatu egingo zarete, eh?!!? ;-)

· Amaitzeko, beste kontu bat: mobileko kontaktuen zerrenda osoa galdu dut. Ez dut inoren telefonorik. Gogoratzen bazarete, bidali mezu bat posta elektronikoz (kalaportu@gmail.com), zuen zenbakiarekin, berriro agenda osatzen joan nadin. Shukran!
gaRi*