2011/08/09

Badwater eztao in the middle of Texas


Aupa koadrila!
Pasa dan astebukaeran Joxean ta Nagoren berri izan det. Gure koadrilan mitikua zan leku baten dato bat gehitu digu Joxeanek...
Beste gauza batzun artian... "Toki honek beste berezitazun haundi bat dauka, hemen dago ipar amerika guztiko punturik bajuena, 85,5 metro itxaso nibelaren azpitik. Ba al dakizu nola izena duen toki horrek? NOS HAN ENGAÑADO, NO ESTABA IN THE MIDDLE OF TEXAS."

TO FROGA.

asti

2011/06/14

Udaberriko koadrila afaria 2011



EKAINAK 18, LARUNBATA, KOADRILAKO AFARIA.

· Lekua: Arkaitz-Mendi.
· Hitzordua: 20:00etan, Itsaski tabernan (Salegi itxita dao).




Aupa koadrila!
Beste behin ere fetxak gainera etorri zaizkigu koadrila afaria dela-ta. Gainera, konturatu gara datozen fetxak topera izango ditugula. Hori dela-ta, larunbat hontan afaria egiteko aukera planteatu nahi genuke. Jende gutxi apuntatuko balitz (normala, bestalde) atzeratuko genuke. Atzeratuz gero, uztailaren 15ean egiteko aukera edukiko genuke; honek, 3 astebukaera segidan batera egongo ginatekela esan nahi luke (igual gehitxo, ezta?).
Hortik atzera Joxeanek fallatuko luke eta gainera abuztuan sartuko ginateke, horrek dakarzkien oztopoekin.

Iraila?

En fin, beste behin, con el culo al aire.
Zuen iritsiak jakin nahi genituzke.

Mila esker,
Udaberriko Koadrila Afariaren Antolatzaileak (UKAA)

2011/04/07

Nagore, lau mila metroko altueratik salto egiten!


Ez galdu 05:45 minututik aurrerakoa! Aupa Nagore! Oleeeeee!





· iturria: Teknopolis [Paraxutean Egoitz Elorzekin]

2011/03/25

Alazne, chica de portada

Ikusi duzue gaurko El Diario Vascoren lehen orrialdea?
Oraintxe ikusi dut lanean, eta... alaaaaaaa! ALAZNE DA-ETA!!!

Hemen azala, artxiboan ondo gordetzeko! ;-)

gaRi*

2011/03/15

AFARIA


Larunbata, hilak 19, aitaren eguna, Oier-en urtebetetzeak,.... Neguko afaria Arralde Txikin. Suposatzen degu beti bezala lehenago elkartuko garela kalean.... baina zehaztuko da "garaiz". Joaterik ez duenak abisa dezala.

Tartetxo hau aprobetsatuko dut argazki bat bidaltzeko. Nere eskolako paretean zintzilikatua ikusi det, ACOJONANTE!!!!!!!!

Komentarioak, proposamenak,.... larunbatean jasoko dira.

Ondo izan.

2011/03/14

NEGUKO AFARIA

Eztakit zeinek idatzi dun "Piura zuzenean" atalian, baina bazpaane, neonek jarriko-kopiatuko diot albistia:

"Neguko afaria: Arralde Txikin, Arribati ondokuan afaria, datorren larunbatean, hilak 19. Gutako batzuren egunean... (etzekiat nola idatzi albiste bezala). Intifadako kontua kntaukoit! !"

2011/01/08

2011ko afariak eta antolatzaileak, taldeka

Bakoitzari dagokion kolorearen arabera, hauek dira hurrengo afariak eta taldeak:

• negua, urdina: mixi, nerea, joxean, eros.
• udaberria, berdea: olatxo, nagore, asti, gari.
• uda, gorria: miren, mante, eva, olaskoaga.
• negua, horia: alazne, amaia, nagore. sanikolasetan, orion.

2010/12/22

NEGUKO AFARIA BADATOR


Afari eske zabiltzatenak apuntatu agendan: URTARRILAK 8, neguko afaria. Zehaztasunak aurrerago emango baditugu ere, eta data aurretik jakitea komeni denez ba esanda geratzen da.
Bide batez, Isabel Preislerrek bere zuhaitzaren ondoan eta cabarekin egiten duen moduak HEGOAK EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON bat, orain arteko onena, opa dizue zuetako bakoitzari. MUXUAK DANORI eta ez ahaztu zapatak ondo garbitzea OLENTZERO inguruan dabil eta...

2010/11/30

Nagore, kopiloto profesionala

Gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis ikustea!

Aurrena Nagoreren ahots sexia izan zen. Gero, tarteka kameo batzuk egiten ere hasi zen. Eta orain... esandakoa: gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis! Eta gainera zientziaz eta teknologiaz ere pila bat ikasten dugu! ;-)

Pasa den astean, rallyetako auto batean kopiloto moduan ikusi genuen. Begira zein profesional...

Muxuak denontzat,

gaRi*




2010/11/16

Irrien Lagunak Kluba, eta abar...


aupa denoi!

batzuek badakizue, baina gainerakoontzat: bada hilabete inguru lan berri batean hasi nintzenetik, eta koadrilan dozena eta erdi haur ditugunez dagoeneko, horren berri gustura emango dizuet: ostegun honetan aurkeztuko den Irrien Lagunak Kluba da orain nire lan-ordu guztiak hartzen dituen proiektua.

pirritx, porrotx eta marimotots ezagutzen dituzuenok badakizue pirritx haurdun egon dela azken urtean. bada, dagoeneko jaio dira bikiak: pupu eta lore. pailazoen ardura izango da orain horiek heztea. haurren hezkuntza, ordea, garrantzitsua da herri batentzat, eta ezin da gurasoen edota eskola sistemaren esku soilik utzi. horregatik, berria egunkariak, elkar argitaletxeak eta katxiporreta pailazo taldeak Irrien Lagunak Kluba sortu dute. Haurren hezkuntza izango du ardatz. Euskal Herriko haurrak kolore guztiek lekua izango duten mundu alai baten alde hezteko ahalegin polita.

Txapa luzea sartu ahal dizuet, baina paso. Nahi duenak, hemen ditu azalpen guztiak:

· kluba zer den

· irria aldizkaria zer den

· klubeko pertsonaiak zein izango diren...

Irria aldizkaria eta irrienlagunak.com webgunea izango ditu klubak bitarteko garrantzitsuenetakoak. euskaratik eta euskaraz, haurrak pirritx eta porrotxek urtez urte eta diskoz disko sustatutako baloreetan heztea da helburua: parekidetasuna, familia eredu berriak, elkartasuna gehien behar dutenekiko, etorkinen eta gure arteko kultura guztien integrazioa, errespetua, eta abar, beti ere eguzkia eta irribarrea banderatzat hartuta.

hippie puta bat bihurtu naizela dirudi, ezta?

bueno, ba jornada erdiz aldizkaria koordinatuko dut, eta beste erdia webgunea elikatzen eman beharko dut. Lan polita da. Oso polita. Bobby Sands irlandarraren esaldi bat daukat bulegoan jarrita: "Gure haurren irribarrea izango da gure mendekua".

Klubaren aurkezpena ostegun honetan izango da. Goizean komunikabideentzat. Eta arratsaldean irekia, Andoainen. Bertan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere, haur jaio berriekin. Gonbidatuta zaudete, noski! 


gaRi*







2010/10/27

UDAZKENEKO LOREA

Lore jaio denaren mezua jaso dut eguerdian. Dirudienez dena ondo joan da. Ongietorri ba udazkeneko LORE politenari, ta muxu handi bana Iñaki, Ainhoa eta Nahiari.

2010/10/25

Datorren igandean, hilaren 31a bazkaria

Non: Orion, Bittorren soziedadean

Zenbat izango garen: makina bat!! Umeak bakarrik kontutan hartuta pila earra. Batzuk jadanik kontua galdu dugu zenbat ume dagoen kuadrilan.

Umerik ez duzutenak etortzekotan bazarete, abixatu Bittor edo Mireni deituta, ahalik eta azkarren. Bittorren mobila: 625706438

Igandera arte!!

Xabi

2010/09/21

Gariren bidariaren kontuen berri jakin nahi du koadrilak...

Ba hoixe, sinmax, ahal eo nahi dekenian fetxa ta lekua jarri. Batek baino geyok esan ziak hire azken bidaian historiyak aitu nahi ditula.

Nola osti utzi ziyen sartzen?

asti

2010/08/30

summer party 2010

Miren, Jose Angel eta Miren Mikelen eskutik....
hitzordua: irailaren 11, 19:30ean Xalegin.

Aurreko afariko herri-erretzea ikusita, fiestavascan belaxe jartzia pentsau deu, afaria lasai-antzea hartu eta 9ko aitzakia jartzeko.

Ordurarte pa bana.

2010/06/22

SanPelayuak 2010

Atzo Joxean galdezka nun, ia SanPelayotan kuadrilakin zeoze iteko asmoik daon; astebukaera tokatzeala etz zerbait inberra dola.
Nik larunbatiak iual AzkenaRockea juteko aukeran pentsatzen ai nitzan, baina eztala aurrea ateako iruitze'zait; asieske ni prest nao Zarautza erretzeko: "Jungla! Jungla!"

asti

2010/06/01

spring party 10


hitzordua: ekainak 12, 19:30ean, Salegin

udaberria amaitu aurretik, udaberriko afaria prestatzearen ardura hartu zuen taldeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekainaren 12an, larunbatarekin, antolatu duen koadrilako afarira.

afalostean, zarautz erretzera goaz. premeditazio eta alebosia askorekin. parrandarako gogoarekin ateratzea, beraz, ezinbestekoa izango da.

bertan ikusiko garelakoan, aldez aurretik, hasi agendan lekua gordetzen.

[ bide batez esanda, kartelean ikus dezakezuen moduan, deialdia Twitter eta Facebook bidez ere jasotzeko aukera dago. gaur arratsaldetik aurrera izango duzue T eta F bidez zuzenean PIURAko nobedade guztiak jasotzeko aukera, automatikoki, blogera sartzen hasi beharrean. ez dago esan beharrik, baina bi sareetan informazio guztia itxia izango da, eta sarrera koadrilako lagunek soilik izango dute   ]





2010/05/21

80 egunean

Duela urtebete grabatu eta gaur estrenatzen da gure zineetan. Badakit gehienok zinera juteko ohitura galdua duzuela baina peli hau zinean ikusi behar da. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak (Lucio, Sahara maraton,..) zuzenduriko pelikula da eta berriro ere txapo egin dute. Nik elkarrekin ikusteko proposamena ere luzatu nahi det: ze mouz astebarruko egun batean bokata+zine??? Ustet asteburu honetan Modelon botatzen dutela baina ez dakit zenbat egunetan egongo den ta bestela Donostin Printzipera jun gaitezke...Animatu!! Benetan peli unkigarria eta gainera bertakua!! Ze esatezue??
Alazniet.

2010/05/14

Telebistan aurkezle berria!!!

kIgandian, Egozkueko playero-ekipo-konzentrazio-astebukaeratik bueltan, telebistan aurkezle berri bat tokatu zitzaidan. Hain natural, erraz eta eroso ikusi nun ze pentsau nun gehiagotan ibilia zeola lan hauetan; hori zala-ta enun blogian ezer aipatu.

Atzo, asteroko juevessocialian enteratu nitzan, beak esanda, "bere aurreneko aldiya" zala.
Erreportaiko temak etzun, egiya esan, askoako ematen baina bea fantastika dao, ez al dezue uste?

http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=535&atala=erreportajeak&lang=EU

Irratiko ahots goxoena, orain telebistan: está naciendo un mitoooooooooooo.... ta ni, pare-parian tokau. Hemendik pixkatea... Wazemank-en fijo!

Bideua, hemen:


asti TVpredator

2010/05/06

Glutenik gabeko bizitza


Aupa denoi!

Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.

Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.

Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...

Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...

Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero,  hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com

Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...

gaRi*






2010/04/13

Blogeko lehen bideoa

PIURA bideoteka martxan da. Hasi larritzen... ;-)