Oraintxe ikusi dut lanean, eta... alaaaaaaa! ALAZNE DA-ETA!!!
Hemen azala, artxiboan ondo gordetzeko! ;-)
gaRi*
Gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis ikustea!
Aurrena Nagoreren ahots sexia izan zen. Gero, tarteka kameo batzuk egiten ere hasi zen. Eta orain... esandakoa: gero eta entretenigarriagoa da Teknopolis! Eta gainera zientziaz eta teknologiaz ere pila bat ikasten dugu! ;-)
Pasa den astean, rallyetako auto batean kopiloto moduan ikusi genuen. Begira zein profesional...
Muxuak denontzat,
gaRi*

aupa denoi!
batzuek badakizue, baina gainerakoontzat: bada hilabete inguru lan berri batean hasi nintzenetik, eta koadrilan dozena eta erdi haur ditugunez dagoeneko, horren berri gustura emango dizuet: ostegun honetan aurkeztuko den Irrien Lagunak Kluba da orain nire lan-ordu guztiak hartzen dituen proiektua.
pirritx, porrotx eta marimotots ezagutzen dituzuenok badakizue pirritx haurdun egon dela azken urtean. bada, dagoeneko jaio dira bikiak: pupu eta lore. pailazoen ardura izango da orain horiek heztea. haurren hezkuntza, ordea, garrantzitsua da herri batentzat, eta ezin da gurasoen edota eskola sistemaren esku soilik utzi. horregatik, berria egunkariak, elkar argitaletxeak eta katxiporreta pailazo taldeak Irrien Lagunak Kluba sortu dute. Haurren hezkuntza izango du ardatz. Euskal Herriko haurrak kolore guztiek lekua izango duten mundu alai baten alde hezteko ahalegin polita.
Txapa luzea sartu ahal dizuet, baina paso. Nahi duenak, hemen ditu azalpen guztiak:
· klubeko pertsonaiak zein izango diren...
Irria aldizkaria eta irrienlagunak.com webgunea izango ditu klubak bitarteko garrantzitsuenetakoak. euskaratik eta euskaraz, haurrak pirritx eta porrotxek urtez urte eta diskoz disko sustatutako baloreetan heztea da helburua: parekidetasuna, familia eredu berriak, elkartasuna gehien behar dutenekiko, etorkinen eta gure arteko kultura guztien integrazioa, errespetua, eta abar, beti ere eguzkia eta irribarrea banderatzat hartuta.
hippie puta bat bihurtu naizela dirudi, ezta?
bueno, ba jornada erdiz aldizkaria koordinatuko dut, eta beste erdia webgunea elikatzen eman beharko dut. Lan polita da. Oso polita. Bobby Sands irlandarraren esaldi bat daukat bulegoan jarrita: "Gure haurren irribarrea izango da gure mendekua".
Klubaren aurkezpena ostegun honetan izango da. Goizean komunikabideentzat. Eta arratsaldean irekia, Andoainen. Bertan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere, haur jaio berriekin. Gonbidatuta zaudete, noski!
gaRi*
Non: Orion, Bittorren soziedadean
Zenbat izango garen: makina bat!! Umeak bakarrik kontutan hartuta pila earra. Batzuk jadanik kontua galdu dugu zenbat ume dagoen kuadrilan.
Umerik ez duzutenak etortzekotan bazarete, abixatu Bittor edo Mireni deituta, ahalik eta azkarren. Bittorren mobila: 625706438
Igandera arte!!
Xabi

hitzordua: ekainak 12, 19:30ean, Salegin
udaberria amaitu aurretik, udaberriko afaria prestatzearen ardura hartu zuen taldeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekainaren 12an, larunbatarekin, antolatu duen koadrilako afarira.
afalostean, zarautz erretzera goaz. premeditazio eta alebosia askorekin. parrandarako gogoarekin ateratzea, beraz, ezinbestekoa izango da.
bertan ikusiko garelakoan, aldez aurretik, hasi agendan lekua gordetzen.
[ bide batez esanda, kartelean ikus dezakezuen moduan, deialdia Twitter eta Facebook bidez ere jasotzeko aukera dago. gaur arratsaldetik aurrera izango duzue T eta F bidez zuzenean PIURAko nobedade guztiak jasotzeko aukera, automatikoki, blogera sartzen hasi beharrean. ez dago esan beharrik, baina bi sareetan informazio guztia itxia izango da, eta sarrera koadrilako lagunek soilik izango dute ]
Irratiko ahots goxoena, orain telebistan: está naciendo un mitoooooooooooo.... ta ni, pare-parian tokau. Hemendik pixkatea... Wazemank-en fijo!
Bideua, hemen:

Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.
Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.
Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...
Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...
Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero, hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com
Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...
gaRi*
Anariren post-kontzertuan koadrila-mahai borobilak izan genun disertaziyo goorra ta gero, ta gauzak pixkat geyo argitze aldera hauxe esan nahi nuke: