2007/09/27

ARATZ jaio da!

Dagoeneko jakinaren gainean eongo zeate, baina, notiziya argazkiik pe etzala konpleto eongo ta hauek izanarte itxoin behar izan det. Osaba bihurtzian poza ezta guraso bihurtzian aiñakua izango, baña egiya esan inguruan aitzean poza ezta makala... Beno besteik pe hemen familikide berriyan argazkiya...

2007/09/18

EUSKAL JAIA


Hona hemen koadrialeren argazki bat. Jakin denok Igor-rek ikastolara eraman behar duen albunean argazki hau ipini dudala. Zuen baimena nuelakoan nago. Bere momentu tristetan erabiliko duten kontsueloa. Beharko du ze hau hasiera hau....

Muxu bat denoi eta ondo pasa Artxandan. Qué recuerdos.

2007/09/17

Artxanda herdoildura bisita...

Aupa denoi!

Harrikada bat da hau, badakit, baina bota egingo dut.
Saioa Olmo artistari okurritu zaion puntazo bati buruzko erreportajea ikusi nuen atzo ETBn. Kontua da Artxandako jolas-parkera bisita gidatuak antolatu dituela artista honek, urriko asteburuetan. Artxanda duela 17 urte itxi zuten, atrakzioak saldu zituzten, eta jolas-parkea bera itxita, abandonatuta eta landaretzak eta herdoilak hartuta dago.
Bisita gidatua, beraz, beldurrezko pelikula bat egiteko moduko leku batera izango da: abandonatutako jolas-parke zahar batera.

Nor ez da gogoratzen Artxandaz?
Ez zinatekete bueltatuko hura ikustera? Eta, batez ere, hura abandonatuta, herdoilak janda eta landareek hartuta, bere horretan, nola dagoen ikustera? Puntazoa da, ezta?

Gaur sartu naiz ideia berezi honi buruzko webgunera, eta aldez aurretik izena eman behar da.
20 laguneko taldeak soilik onartuko dituzte, eta eguna hartu behar da, bakoitzak 3 euro soilik ordainduta.

Animatuko gara urrian larunbat edo igande batean joatera?
Bost animatzen garela? Ba bost… Hamar, ba hamar. Hiru, ba hiru…

Zer diozue?

Informazio gehiago, hemen: http://www.vuelvenlasatracciones.com

gaRi*

2007/09/05

Girotzen hasteko...

Tori iazko pare bat argazki.
Hamaiketakokoak dira.
Hortik aurrera aurkitu ditudan gehienak, ez erakusteko horietakoak...





gaRi*

2007/09/04

Oaindik bazkaitako lekurik gabe

Aupa koadrila.
Ba hoixe. Atzo Axierrekin eon nitzan ta leku bilaketa utzi egin omen du pixkat desesperauta, eta koadrilaren gogoeza ikusita...
Gehienetan galdetu omen du. Taberna zaharrian ez omen du galdetu. Joxeanek, berriz, astebukaeran komentatu zigunez Euromarren ondo ematen omen dute.
Eztakit, nei Txarli etorri zait burura... Edo Iruretagoiena (Kukulu)...
Zer dio herriak? Esan zeoze ze bestela bokailo lehorren bat jan berko deu.

Asti

2007/08/27

EuskalJaitan nun demontre bazkaldu ber deu?

Eutsi goyai koadrilla!
Galdera ugari daude euskaljai inguruan...zenbat izango gea bazkaitan? ta nun demontre nahi dezue bazkaldu? nik folloitik gertuen egingo nuke. Proposamenik?

Axi

2007/08/14

Umeen Euskal Jai eguna

Datorren irailaren 2rako (igandea) proposamena:
Eguna elkarrekin pasatzea, umeekin, goiz partean kalean dagoen giroan ibili, bazkaldu, eta arratsaldean pasakallean san pelaiora.
Festa gogoz egotea da baldintza bakarra.
Gure kuadrilan ume jendea gero eta gehiago dela ikusita deialdiak arrakasta izango duela pentsatzen dut. Bide batez, ume jaio berrien gurasoei gogorarazi nahi diet bataiatu ere egin beharko ditugula txikienak, kuadrilan alegia, eta denok baiezkoa erantzungo bazenute ez litzatekeela aukera txarra izango egun hau bera aprobetxatzea.
Erantzun ezazue baizkoa edo ezezkoa bazkaltzeko lekua lehenbailehen hartzeko.
Animatu!

2007/08/04

Beñaten argazkiak

Atzo arratsaldean Mante eta Eneritzekin egoteko eta Beñati lehen argazkiak ateratzeko aukera izan genuen.
Go-za-da bat, egia esan.

Hemen doazkizue hiru argazki.





Zorionak familia, eta eutsi irribarre horri!!!

gaRi*

[ argazkiak handiago ikusteko, argazkien gainean klik egin dezakezue... ]

2007/07/26

Afarirako prest?

Udarako Piura Komite Gastronomikoa dagoeneko ari da larunbateko afaria antolatzen, baina oraindik garrantsitzuena falta zaigu: zenbat izango garen jakitea. Badakizue, erantzun blogean, edota deitu Nagore, Aser edo Olatxori. Mante ere tartean da baina badu beste kontu garrantzitsuagorik une hautetan....

Larunbatera arte.

UPKG

2007/07/21

Inkubadoratik irten da

eta hasi da bularretik esnea hartzen.
Mixi.

2007/07/18

Mixi, Xabi eta Gorka

Eskerrak zuen animoengatik denoi. Ni etxean naiz, errekuperatzen pixkanaka, baina ondo. Bixitak egiten eta "ordeñadorarekin" esnea ateratzen pasatzen dut denborarik gehien orain.
Gorka primeran dago. Kiloa eta 990g.rekin jaio zen eta orain egunetik egunera askoz ere hobeto dago. Pisua hartzen, ondo jaten... Gauzak bere bidetik doaz, eta espero dugu aste batzuetan (pisua hartzean) etxean izatea. Ea laster argazki politen bat bidaltzen asmatzen dudan (oso guapoa da, portzierto).
Ikusi arte, mixi.

2007/07/11

Afaria gainean dugula eta.....

Ba hori, hiruhilabetereko afariaren data gainean dugu(teorian datorren larunbatean) eta kontua da jadanik ez datozenen edota etortzea konplikatua dutenen zerrenda luze xamarra dela(Asti,Olax,Gari,Joxean,Mixi,???) eta egunez aldatzea planteatzen ari garela.
Badakigu denok egotea ia ezinezkoa dela, eta fetxa bat konkretatzea ere konplikatua dela, baina ahal dugun gehienok biltzeko ahalegin bat egitea pena merezi duela pentsatu dugu. Beraz proposamen berri batekin gatozkizue: datorren aste buruko Landetarako plana tarteko,afaria bi asteburu barru egitea proposatzen dugu. Data berria: uztailak 28. Ados???

sinadura:UPKT (udarako piura komite gastronomikoa)

GORKA JAIO DA!

Eztazkat datu danak baina bueno.
Susto bat eta gero (Mixi berriz azkar-azkar berriz ingresatu behar izan zuten), eta zesarea baten ondoren, Gorka atzo jaio zen aurreikusi baino pare bat hilabete lehenago.
Haserako izualdia ta gero, biak ondo omen daude. Gorkak 1,900 kilo pisatzen ditu.
Ba hoixe, enakila jendiak bazakin, ta datu gutxikin badare, haor berria.
Kasualidadia atzo Mixin lehengusuan etxian nitzan afaitan (Joxeanekin), Joseban etxian, eta guk behintzat topeko ardo batekin ospatu gendun.

ZORIONAK FAMILIA!!! Ta ea noiz ikusten gean.

asti

2007/07/02

sanferminak 2007, iruñean

aupa!

dakizuen bezala, ostiral honetan hasiko dira sanferminak, uztailaren 6an. sanpelaioetan elkarrekin egoteko aukera izan genuenon artean, zenbaitek komentatu genuen aurten ere ezingo dugula huts egin azken urteotako plan ederrera: zapi gorriak eta arropa zuriak hartu, larunbat goizean edo eguerdian iruñea aldera joan, eta igande arratsaldean buelta, azken urteotan bezala.

aurten, gainera, txupinazoa ostiralean denez, izango da ostiralean joango denik ere. ;-)

# beraz, honakoak dira asteburuan Iruñera joateko irteera operazioak:

· uztailak 6, ostirala, 10:00ak aldera, txupinazora: Gari.
· uztailak 7, larunbata, goizean: Mante.
· uztailak 7, larunbata, eguerdian: Eider + baiezkoan geratu zirenak
[ komentarioetan zehaztu azkenean ba ote zatozten eta noiz ]

# lotarako azpiegiturari dagokionez:
· ostiralekoa nik lotuko dut, txantrean.
· asti, larunbatekoa hire kontu? azken urteotakoa lortu ezean, txantrean lotuko dut larunbatekoa ere. zuek esan…

hasi zapi gorriak eta arropa zuriak armairutik ateratzen…
4 egun, eta 39 minutu geratzen dira sanferminak hasteko!

gaRi*

2007/06/26

Bixkiak espero ditugu



Gaur jakin dugu, San Pelaio egunez, eta oraindik sinistu ezinda gaude. Ondo irakurri duzue: bixkiak espero ditugu eta oso gustura gaude, noski.
Zer gehiago esango dizuet ba, ni erdizka nagoela, baina hori orain gutxienekoa da, ezta?

Asier eta Nagore

2007/06/21

OPORRAK


Kaixo,

Lehengo astean koadrilako batzuk Gau Txorin afaldu geneuen, Por tzierto, oso ondo; eta asteburuko eskapada bat egitea pentsatu genuen.

Asteko, proposamen giza: San Martin Kanpina landetan (gogoratzen urte batean....) baina oraingoan kotxetan, umeekin....

Ez da erraza lekua topatzea. Beraz, apuntatu nahi duenak lehen bait lehen.

Egun pasa joateko ere ez dago urruti.

Proposamenak onartzen dira.

Muxus eta egun on bat pasa.

2007/06/18

ZARAUZKO ALKATETZA, ASERREN ESKU


[ Aser eta EB-Aralar koalizioko gainerako hautetsiak, larunbatean, Zarauzko udaletxetik ateratzen ]

Politikaz ezin dela hitz egin dio PIURAren hasierako arauetako batek, baina kasu hau berezia da: Aserrek erabaki behar izan baitzuen, pertsonalki, Zarauzko alkatetza Maite Etxanizi edota Patxi Elolari eman.

Hau da azalpena:

Beharbada komunikabideetatik enteratuko zineten batzuk, edota akaso oharkabean pasatuko zitzaizuen egunotako albistea, baina Aserrek erabaki latza hartu behar izan zuen ostiral gauean.
· EB-Aralar koalizioak Maite Etxaniz alkatetzatik kentzeko PSE-EEko alkategai Patxi Elolari botoa ematea erabaki zuen.
· Zarautzek 21 zinegotzi ditu, eta alkate izendatua izateko gehiengo osoa behar denez, alkategaiak 11 boto behar zituen.
· Maite Etxanizek EAren 5 botoak zituen.
· Imanol Lasak EAJren 5 botoak.
· Patxi Elolak, berriz, PSE-EEren 5, EB-Aralarren 4 eta PPren 2: guztira, beraz, 11 boto, alkate izateko bezainbeste.

Aralarrek, ordea, ANVri legozkiokeen karguak ez hartzea erabaki zuen aurreko astean, baina kasuan kasuan salbuespenak egin eta herri bakoitzeko egoera aztertzeko asmoarekin.

Zarauzko kasuan, hartzekotan, Aserri zegokion ANV baliogabetu izan ez balute legozkiokeen 4 zinegotzietako baten kargua hartzea.
Eta hori zen zehazki, Aserrek erabaki behar izan zuena:
· ANVri zegokion kargua hartu eta Patxi Elolari alkatetza ematea.
· Edota kargu hori ANVri zegokiolakoan berak kargua ez hartzea eta, beraz, alkatetza berriro ere Maite Etxanizen esku uztea.
· Izan ere, erabakigarria zen Aserren botoa: Aserrekin, 11 ziren Elolaren aldekoak, eta alkatetza lortuko zuen. Aser gabe, 10 ziren Elolaren aldekoak, eta gehiengoa ez zenez, Maite izango zen berriro alkate.
Aralarrek Aserren esku utzi zuen erabakia. Aserren erabaki pertsonala izango zen karguari uko egitea ala ez egitea.

Ez zen gozoa izango Aserren larruan egotea ostiral gauean:
bere erabaki pertsonala zen Zarauzko alkatetza zeinen esku utzi…
· Larunbatean, dakizuenez, azkenean ez zuen zinegotzi kargua hartu, eta Patxi Elola 10 botorekin geratu zen.
Maite berriro alkate…

gaRi*

Sanpelayuak 2007

Ze in behar deu Sanpelayotan?
Joxeanek komentatu didanez, koadrilako batzuk egon zeate hitzeiten, afaitako lekua folloitik piskat apartauta hartu beharko deun edo.
Bada, bota ideiak, brainstorming, ideia zaparratda, idoiazatarrada (Joxean dixit)...

asti

2007/06/07

PILAK KARGATZEA IBIZARA

Bueno jetillaje... hemen geatze zeate. Maleta bukatzea nua.
3tan abiona hartu ta Ibiza ezautzea nua. Nik'e aitatxo izan naet.

AYO PELAYO.

Astebeten bueltatzen ezpanaiz.... BIXITAN ETORRI.

Asti

2007/05/31

Naia jaio da! ZORIONAK AINHOA ETA IÑAKIRI!!!

Mezu hau iritsi zaigu gaur arratsaldean mobilera, 18:56an:

“Kaixo, Naia naiz! Gaur arratsaldean jaio naiz. 3,1 kg. Denak oso ondo”.

Alegia, Ainhoaren eta Iñakiren alaba oraintsu jaio da!

ZORIONAK BIEI, eta ea laster hirurak bisitatzeko aukerarik dugun…
Bitartean, gozatu momentuaz, zaindu zaitezte, egin irribarre, eta muxu handi-handi bana!!!

Eta noski, ONGIETORRI NAIA!


gaRi*