
hitzordua: ekainak 12, 19:30ean, Salegin
udaberria amaitu aurretik, udaberriko afaria prestatzearen ardura hartu zuen taldeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekainaren 12an, larunbatarekin, antolatu duen koadrilako afarira.
afalostean, zarautz erretzera goaz. premeditazio eta alebosia askorekin. parrandarako gogoarekin ateratzea, beraz, ezinbestekoa izango da.
bertan ikusiko garelakoan, aldez aurretik, hasi agendan lekua gordetzen.
[ bide batez esanda, kartelean ikus dezakezuen moduan, deialdia Twitter eta Facebook bidez ere jasotzeko aukera dago. gaur arratsaldetik aurrera izango duzue T eta F bidez zuzenean PIURAko nobedade guztiak jasotzeko aukera, automatikoki, blogera sartzen hasi beharrean. ez dago esan beharrik, baina bi sareetan informazio guztia itxia izango da, eta sarrera koadrilako lagunek soilik izango dute ]
15 comentarios:
Nik Lehengusuaren boda zeukeat baino gero Zaautza erretzeko planari helduko diot!
de luxe! hire zain egongo gaituk!!!
Jungla-jungla!!!!
Jungla-jungla!!!
Antolatzaile Gari, Mixi ta ni. Mante kanpoan da, hurrengo taldekoek adoptatu nahi badezue...
uiiiii, zer gertatzen da? jendeak ez du ezer esaten... Gari, bildurtu in dituzu.
atzo idatzi nuelakoan.. eta nonbait ez da mezua registratu.
ba esaten nuen konbokatoria polita eta talde polita osatzen duzuela... espektatiba handiak piztu dituzue eta erantzungo dezuelakoan nago.
Ni ere han izango naiz.
Nerea
Joxeanek ezin du. Boda daka.
Ni apuntatzen naiz.
Miren
Ai ama!!! Ze beldur emateun konbokatoria honek! Ba ni bai. Afaita. Zarautz erretzearena beste baterako; baina ni nere poxpoluak rekamaran gordetzen ari naiz ta iada bete bete dakat!!
Larunbatarte!!!!
Bakat gogua zuek danok ikusteko!!!!
Ai ama!!! Ze beldur emateun konbokatoria honek! Ba ni bai. Afaita. Zarautz erretzearena beste baterako; baina ni nere poxpoluak rekamaran gordetzen ari naiz ta iada bete bete dakat!!
Larunbatarte!!!!
Bakat gogua zuek danok ikusteko!!!!
Nerekin kontatu, eta Evakin ere ziurrenik bai. Jakes ere emango genuke....baina Amamakin geratuko delakoan nago!
Aspaldiko!!!
Nik eskolako jaia daukat, afaria,... Beste batean izan beharko du... Ondo pasa!!
Iñaki
Amaia Garro ere animatuko da. Non geldituko gara ?
Oso ondo, Amaia, galdetu behar nizula ta...
Ze iruitzen 19:30tan Salegin?
Publicar un comentario