
Aupa denoi!
Zuetako batzuekin komentatu dut noizbait, baina hemen orain arte honi buruz inoiz ez dudala idatzi ohartu naiz gaur, beste blog batean zeliakiaren inguruko mobidak idazten ari nintzen bitartean.
Bueno, kontua da duela zenbait aste Araitz zeliakoa dela konfirmatu zigutela. Bueno, zalantzekin [txapa luzeegia da antikuerpoena eta azterketa genetikoarena eta antzekoak esplikatzea], baina glutenik gabeko dieta ezarri zioten behintzat dagoeneko. Urtarrilean hasi zitzaizkion probak egiten, eta martxoaren amaieran-edo ezarri zioten glutenik gabeko dieta. Eta ezagutzen nauzuenez, badakizue veleta puta bat naizela, eta zerbait buruan sartzen zaidanean harrikada horrekin irauten dudala beste harrikada bat sartzen zaidan arte.
Ba horrela nabil azkenaldian. Euskaraz zeliakiaren inguruan ezer askorik ez dagoela ohartuta, horren inguruko blog bat sortu nuen, twitter-eko eta facebook-eko erabiltzaileak eta taldeak sortu ditut, horren inguruko liburu bat idazten ari naiz haurrentzat (7 urteko haur zeliako bat da protagonista: gaixotasuna zer den, dieta, ezberdina sentitzearen gorabeherak, eskola, lagunak... ekainean amaitu nahi dut), eta abar. Biztanleen %1 da zeliakoa, eta normal elikatzeko eskubidea aldarrikatuz udalei, erakunde publikoei, arartekoari eta abar luzeari lata puta ematea tokatzen da orain. Ez naiz aspertuko, noski...
Por los hijos lo que sea izena zuen La Pollako Evaristoren liburuak. Ba horixe: por las hijas lo que sea...
Norbaitek kasualitatez saltseatu nahi izanez gero, hau da bloga: glutenbarik.blogspot.com
Portzierto, Araitz gero eta sorginagoa dago...
gaRi*
8 comentarios:
animo ba Gari, espero det dieta aldatziak on itia Araitzi. Badakat gogua ikusteko.
nola esan, beleta bakarrik ez, bixkorra zea geo! earra abiya!
muxu
Ezagutzen ditut pare bat kasu eta inolako arazorik gabe daude, jatekoa zaindu eta bale. Dena dela, diferentzia handiak egoten dira intolerantzia mailaren arabera. Esaten dute jende askok ez dakiela zeliakoa dela, eta batzuk seme alabaren bat zeliakoa dela konturatzean frogak egin eta orduan jakiten duela bera ere badela (halako kasu bat ezagutzen dut), bakarrik nahiko suabea dutela. Ba hori, animo! eta Gari, liburua, bloga,... nondik ateratzen duk hik denbora?
Hi haiz hi saltsaman!! Animo!!
Akordatzen nauk hi txikitan jaten zeharo exkaxa hintzela, "kabezajabali" bokadilo bat jateko ordu bete pasatzen huen gutxienez. Eta gaur egun ere ez haiz jatun aparta... Ez haiz ba hi ere zeliakoa izango akaso?
Nere anaya Yosun bi semiak zeliakuak dituk. Eozer gauze ber baek, baakik.
Amonan kroketak beti izan dituk munduko onenak, gure etxian'e bai; iriña ta osagai batzuk aldatu ta etziyan asko tardau berriz munduko kroketa onenak iten... ta gañea zeliakuak jateko mokuak.
Iloba zarrenan kasua mediku-eskolatan erakuste omen dek; badakik hontan'e graduak omen zauek; ba Jonena gradu topia omen huan, gutxitan ikusten dan hoitakua.
Esandakua, zeoze ber izanezkeo...
Portzierto, Jonek 8 urte zazkak (usteyat...)
Bizitza gozatzen ederki dakigu, zuk glutenik gabe, ni berriz karbo-hidratorik gabe, baina a ze guraso parea dugun, eh?? Nere ama, sukaldari - esperimentalari bat bihurtzen ari da ezinbestean, eta zure aita berriz, nola ez, glutenik gabeko bizitzaren bandera ipiniko du euskal-herriko lehioan... a ze suertea guk!
aupa denoi!
jode, ostegunean hori idatzi, eta orain arte ez ditut ikusi zuen komentarioak. liatuta ibiltzearen ondorioak. sorry...
mertzi denei mezuengatik, e?!
mixi: pare bat ez... azkenaldian txanpiñoiak bezala agertzen zaizkit niri inguruan. pasote. jende askok ez daki, ez. zeliakoen laurdena dago diagnostikatuta. baina horrelako guztiak liburuan irakurriko dituzue ;-)
olatxo: gaur egun ez naizela jatun aparta? eskerrak!!!
asti: banitxakin batena, baina biyak? ostia... konspiratuko diat halako baten anayakin. eta hire amaren kroketen kontua, dudarik gabe, liburuan aipatuko diat nola edo hala, fijo, politta duk-eta. Glutenik gabe, baina Susanak munduko kroketarik onenak egiten jarraitzen du. Ze ona...
amaia, eta hegoa: puuuffffaaa. flipatuta utzi nauzue. glutenik gabeko bizitzak ahalegina eskatzen badu, ez dut imajinatu nahi karbo-hidratorik gabekoak. muxu handi-handi-handi bana!
eta baita gainerakoentzat ere!
Urkabeko produktuak ere etzekatek glutenikan!! tripakiak kenduta beste guztiak gluten free dituk!!!
Publicar un comentario