Bai pamili, bai! Badakit berandu XAMAR gabiltzala eta bla, bla, bla....ahaztu zitzaidan ere afariaren data publikatzea...bla, bla, bla... Pertsona bakan batzuk besterik ez zenekiten APIRILAK 10ean zela afaria ezta?? ejem....ba hori! apirilak 10ean arratsaldeko 8tan SALEGIN....zuen agendak masiboki ez badizue uzten behintzat, horretan jarraituko degu, ados?? ejem...ejem...badakizue gauza onak erditzeko arazo ugari egoten direla!!
Txintxuak izan erantzunetan.....
Muxu
Axi!
4 comentarios:
Txintxuak... txintxuak....
Utziyak nere agenda betia beiratzen.... Ni BAI (baina entenditzekua izango litzake EZ masibo bat...); bestela, larunbaterarte.
Kasualitatea! Aspaldian nere agenda "ebento sozialetan" oso urri zebilek, eta hara non eta apirilak 10ean batetik bazkaya Zumaian San Telmoen aitzakian eta bestetik kuadrilako neguko afaya. Bauan garaya!!! Negua aspaldi utzi genian atzian eh!!! Ni bietara apuntatzen naiz!!
aupa!
oraintxe ikusi det mezua (ostirala, 18:11).
olax: ni bai, baina berandu beharko dik.
eiderrek lana dik 22:00ak arte, eta etxera iristen denean aterako nauk ni bertatik. beraz, postrera-edo iritsiko nauk, 23:00ak alderako. baina afalosteko tertuliarako eta gero nonbaiten trago batzuk hartzeko, bai, kontatu nirekin.
Kaixo denoi,
Joxean ez da iñoiz idaztera animatzen ezta notiziak irakurtzea ere asike ni saiatuko naiz.
Joxean eta ni afaita ere joango gara. 8tan ikusiko gara Salegin.
Gero arte !
Nagore
Publicar un comentario