Koadrilako asko Massive Attacken zale handiak garenez eta zaretenez, hemen doa argitaratu berri duten diskoa: Heligoland.

1. Pray For Rain (featuring Tunde Adebimpe) 2. Babel (featuring Martina Topley-Bird) 3. Splitting The Atom (featuring Robert del Naja/Grant Marshall/Horace Andy) 4. Girl I Love You (featuring Horace Andy) 5. Psyche (featuring Martina Topley-Bird) 6. Flat Of The Blade (featuring Guy Garvey) 7. Paradise Circus (featuring Hope Sandoval) 8. Rush Minute (featuring Robert del Naja) 9. Saturday Come Slow (featuring Damon Albarn) 10. Atlas Air (featuring Robert del Naja)
· hemen jaitsi dezakezue doan.
Bestalde, Sade ere, hainbat urte eta gero, disko berriarekin dator. Badakizue, San Valentin egunaren zain egon gabe, eta kapitalismoari xirri askorik egin gabe, ondo geratu nahi baduzue, hemen duzue hau ere.

1.The moon and the sky
2.Soldier of love
3.Morning bird
4.Babyfather
5.Long hard road
6.Be that easy
7.Bring me home
8.In another time
9.Skin
10.The safest place
Kejatu egingo zarete, e?!?! ;-)
muxuak denontzat,
gaRi*
5 comentarios:
Ikearri motel!
Massive-nari buelta batzuk eman zizkioat dagoenekoz; eztek punta-puntakua, baina ondo zegok; bereziki onak "Splitting The Atom" eta "Girl I Love You". Diska atera aurretik "Atlas Air"en zuzeneko bertsioak makina bat aldiz tentetu zizkiak gorputzeko ileak. Norbaitek kantu hau ikusi/entzun nahi badu, facebook-ean txintxilikatuta daukat.
Sade jainkosaz, berriz, ezin dudarik egin (nahiz ta oraindik bat'e entzun ez): bonba bat izango da.
Mertzi, Gari; ikearri ondo etorri zaiak, batez ere Sade-na.
Muxu potoluak bueltan
Ooooooo!
Entzun ditut. Eta Saderekin maitemindu naiz berriz, eta elurrarekin, eta sentimenduekin...
Egun tristeak bizi ditugu etxean, Asierren tostakide bat hil zen, lagun bat, benetako tipo horietako bat. Bere neska bi ume txiki bakarrik aurrera atera beharrean geratu da, neska gogorra, benetakoa hau ere... asko maite ditugu,
eta unkituta gaude erabat.
Sadek jarri die soinu-banda sentimenduz betetako egun hauei.
Eskerrik asko, Gari.
aupa! diskoak lortu nituen egun berean jarri nizkizuen estekak, baina oraindik diskoak entzun gabe. azken bi egun hauetan izan dut denbora apur bat, gauez, baina ezta gehiegi ere. ez ditut behar bezala gozatu, baina itxura ederra dute, egia esan. pozten naiz gustatu bazaizkizue.
eñautena, nagore, bizitzaren kabroikeria latz horietakoa. herenegun behe bidasoako hitzan harrapatu ninduen albisteak, eta han ibili ginen, nola jorratu eta abar. hondarribiko arraun elkartearen oharra jaso genuen bezain laster akordatu nintzen zuekin, oso hurbilekoa izango zenutela ohartuta. animo, eta gozatu bizitzaren minutu bakoitza, egin irribarre, zabaldu eguzkia ingurukoen artean, kabendio, guk jakin gabe azken minutua izan daiteke-eta!!!
hori dek Gari!
Publicar un comentario