2008/08/25

HAURREN EUSKAL JAIETAKO PLANA

AUPA TXIKI !

Mezu hau zuretzat da. Ea ez zaidan inor ahazten: Oier, Nora, Irati, Hegoa, Naroa, Igor, Naia, Gorka, Beñat, Ane, Klara, Peru, Araitz, Iera eta Maddi (animatuz gero).
Irailak 7, haurren euskal - jai eguna. Beste urteetan Isabel taberna kanpoan bazkaldu izan degu eta gero plazara joan gara txaranga, erraldoi eta buruhandiekin San Pelaioko ZELAIRA joateko...
ba hori, animatzen bazarete (aitatxo eta amatxo konbentzitu), ba kasu egin zein bazkaritara zein arratsaldeko festara elkartzeko eta bide batez piura txiki baserritarren argazki polit bat ateratzeko.

Aprobatxatzen du Hegoak, baita ere gonbidatzeko (eguraldi ona egiten badu) astin egingo degun merienda txikira bere 4. urtebetetzea ospatzeko. Irailaren 3an, asteazkena arratsaldeko 5ak aldera.

Muxu txiki asko !

amaia

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Ze ondo!!!
Ni eztakit nola ibiliko naizen kalejiran joateko baina esango diot amatxoi sakuan sartu ta animatzeko;bazkaita ere joango gara. Hegoan meriendara ere animatzen gea eta amatxoi ere entzun diot helduen Euskal Jai egunean ere planen bat egin behar dela (San Pelaio zelaian pic-nic bazkari bat egin edo holako zerbait...). Nik uste amatxo konbentzituko detela plan guztieta apuntatzeko...aitatxo konbentzitzea zailago...
Muxu Piura txiki guztientzat!!!!Eta baita handientzat ere!!!!!
Peru.

Anónimo dijo...

Asteazkenean Astira joango gera meriendatzera eta igandean berriz arratsaldean elkartuko gera zuekin kalejiran.
Naroa eta Maddi.

Anónimo dijo...

Aupi Amaia!

Ze ondooooo! Gustatzen zait plana. Lagun berri pila bat ezagutuko ditut hartara.
Gaur aitatxo lanean hasi da, eta berandu etorriko da etxera, baina iristen denean komentatuko diot, ea igandea libre duen agendan.

Bitartean, txokolate eta marrubizko muxuak denontzat!

Anónimo dijo...

aupi!

gu bazkaltzea ez,
baina bazkalosteko kafera azalduko gea.

igandera arte!