2008/03/27

Iepaaaa!!!!

Iepaaaa!!!!
Ba al dabil norbait hortik???
Zer moduz aste santua??? Denak oporretan ala?? inork ez al du ezer kontatzeko??
Newyorkinos: ze mouz pasaezue sagar-handian???argazkiak ikusi nahi ditugu!!
Eta haurdun gaudenok zer??? Ze mouz dijuazte gure ondorengoak???Ze mouz lenengo ekografiak???edota azkenengoak???Eta iada hemen ditugunak zer?? Ze mouz konpontzen da Nagore bi titikin...barkatu: bi umekin???Ta ze mouz kuadrilako beste txikiak???Badirudi bloga ikusita mundua geratu dela!!! Ea hautsa pixkat aztintzen diogun piurari!!!!
Gure partetik: iada azken txanpan sartuak gera: hilabete besterik ez da falta morroxkoa mundura irtetzeko. Iada azken ekografia ikusi dugu eta 2kilotik gora ere bada!!! Irrikitan gaude besoetan hartzeko!!! Portzerto oraindik izenik ez du eta proposamenak onartzen dira. Muxu eta besarkadak guztiontzat!!!!
alazniet.

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Iepa Alazne!
Bada norbait, bai... baina badirudi gainerako guztiek oporretan jarraitzen dutela, edota blog honen helbidea ahaztu dutela... ;-)

Oporrak, uretatik pasata, eta zuen etxetik hurbil, gainera. Lezoko Gazte Topagunean. Hori da hori euria egin beharra!!! Lotara edota dutxa bat hartzera zuen etxetik pasatzea ere okurritu zitzaigun unerik kritikoenetan, jejeje...

Eider etxean. Erabateko atsedena agindu zioten azken rebisioan, duela hiru bat aste, Araitzek behar baino lehenago atera nahi duelakoan, eta ordudanik etxean dago, asper-asper-asper eginda. Eskerrak ondo zaintzen dudan! Etxean nagoenean, esan nahi dut... ;-)

Zuek, ikusten dudanez, dena primeran. Hilabete falta eta bi kilotik gora! Hori hori!!! Animo, zaindu, muaaaaaaak bat zuretzat, eta besarkada handi bat Jabirentzat.

Anónimo dijo...

Aupa Alazne!!!
New York bere saltzapotajia mantentzen du osotasunean. Ikaragarriya da hiriya ta berak dakarren mugimendua...ze esangoizut ez
dakizunikan ...argazki gehiegi ere ez genitun atera baino ikusiko dituzula, hori seguru!
Meatpacking, lower east village, soho, noho, tribeca, brooklyn, central park ttipittapatu genun iya atsedenik hartu´pe. Dena merke-merke (hemengo prezioei heren bat kendu +/- ta horra! dolarra nun daon.
Izena haurtxoarentzat..... Adur!! ze iruditzen? Gehiago botako dizkizut..
Nagoreri ere zor diot bixita eer bat, oraindik ez bait ditut txikitxoak ezagutzen ggrrrrl!! Sorry! muxu haundi bat zuretzat eta txikientzat.
Ta holaxe gatxabek. Ondo segi guays!
Ariyo

Anónimo dijo...

Aupa Alazne!!!
New York bere saltzapotajia mantentzen du osotasunean. Ikaragarriya da hiriya ta berak dakarren mugimendua...ze esangoizut ez
dakizunikan ...argazki gehiegi ere ez genitun atera baino ikusiko dituzula, hori seguru!
Meatpacking, lower east village, soho, noho, tribeca, brooklyn, central park ttipittapatu genun iya atsedenik hartu´pe. Dena merke-merke (hemengo prezioei heren bat kendu +/- ta horra! dolarra nun daon.
Izena haurtxoarentzat..... Adur!! ze iruditzen? Gehiago botako dizkizut..
Nagoreri ere zor diot bixita eer bat, oraindik ez bait ditut txikitxoak ezagutzen ggrrrrl!! Sorry! muxu haundi bat zuretzat eta txikientzat.
Ta holaxe gatxabek. Ondo segi guays!
Ariyo

Anónimo dijo...

Epa Alazne,
Gu ere bizi gara. Jaka aldean ibili gara eta Eros eta Cia ere topatu genituen.
Guk neska dugu oraingoan. Izena ez du baina "I"kin hasiko da hori ziur. Proposamenak eskertzen dira, duda asko daude eta.
Muxus denoi.
Nerea.

Anónimo dijo...

Neska Nerea!
Uste dut onena norberarentzako izenak erreserbatzea dela; alegia, zuei proposamenak bota aurretik guk gureak tanteatuko ditugula. Gero ez dedin reperik izan. Guk oraindik ez dakigu neska edo mutila dugun, baina tripatxoa atera zait. Eta bat da.
Adur... lerdea edo babari ere adur esaten zaio eta...ez dakit pa.
Nerea, izena i-rekin hasi beharra ere... baldintza gogora xamarra.
Lanean segi behar dut. Segiko dut pentsatzen.
Miren.

PKN dijo...

aupa Alazne ta kuadrilla! Alazne, nere proposamenak badakizkizu (Manex, Markel, Mañel, Peru, Pello..), eta Nerearentzat ba IDURRE izan daiteke aukera polit bat.
Nik ere ez ditut ezagutzen orioko bi printzesa berriak, ea laister baten hurbiltzen garen bixita egitera.
Animoak Eiderrentzat, eutsi eta aprobetxatu telenobela bateren batean engantxatzeko nagorek egin zuen bezala !
Gu hortxe gabiltz indarrak hartu eta egunerokoan aurrera, Beti! Orain Bartzelonako klinika batera goaz, igande honetan ingresatzen degu (Hegoa) estudio bat egingo diote eta ea asmatzen duten krisisak kontrolatzen ! Itxaropentsu habiatzen gara, ea horrala den !
Muxu danori!

Anónimo dijo...

Aupa Alazne,

Batzuk herriya zaintzen geatu gaitun, baina, badirudi gure lanak ez dizkiñaula behar bezala burutu, bodegako atea bota eta 2 tontakeri lapurtu zizkinaten eta... Bestela earki, newyorkinoen itzulera ospatzeko larunbatean afari bereziya izan genuen eta patxaranaren hatzaparretan bukatu nuen..., ze eingo zionau...

Anónimo dijo...

Aupa,aupa!!!!
Ze ondo jendearen berri jakitea!!!!
Gari: Jabi ta biok komentau genun: "fijo Gari hemendik dabilela Topagunean". Gure etxeko terrazatik kontzertuak primeran entzuten ziren eta gainera dutxa beroa bertan!!! Hurrengoan dudarik ez egin etxeko ateak zabal-zabalik dituzu eta!!!Hori da hori euria bota beharra!!Muxu erraldoi bat Eiderrentzat eta animo!!!Alare esaiozu txanda errespetatu behar duela eta pixkat eusteko!!!
Nere-Nere: Iratxe, Iñontzi, Ibane...Erropetan etb. jarritako inizialak aprobetxatu nahi ala???
Amaia:Muxu handiena famili guztiarentzat!!Ea gauzak ondo joaten diren! Eta eutsi indar eta itxaropen horri!!!

Anónimo dijo...

Gu ere astebete kanpoan izan gara Biarnon (New Yorketik km gutxi batzuetara) etxe bat hartuta lagun batzuekin. Despejatu pixkat eta buelta etxera.
Badirudi tripak handitzen doazela eta batzuk presa ere badutela. Animo denoi, gero eta gutxiago geratzen zaizue-eta!
Eta Amaia, ea dena ondo doakizuen.

mixi