2008/01/15

INHAUTERIAK

Inhautteriak datoztela eta koadrilako afaria egiteko data egokia dela dirudi. Sondeo moduan organizatzaileok jakin nahi dugu ea zer iruditzen zaizuen.

Por zierto, Gartxitarrok ere familia ugarituko dugu. Momentu honetan 9 astetako umetxo bat daukat nerekin.

Muxus eta ongi etorri dagoeneko etxean dauden Puertas neskatilei.

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Ezin dut komentariorik idatzi

Anónimo dijo...

Orain bai.
Nerea? Gartxitarrok familia ugaritu esan duzu? A ze notizia bonba neska! Hori bai hori sorpresa. Zorionak !
Ihauterietan afaria edo dena delakoa egiteko prest ez; irrikitan nago. Mozorrotuta ezta?

Anónimo dijo...

ZORIONAAAAAAAAAAAAK!!!!
hori hori! biba zuek, zaindu, eta animooooo!!!

inauteriei dagokienez, nire iritzia, aurreko afarian komentatu nuena: ni ez naiz koadrilako afaria inauterietan egitearen aldekoa. urtean behin igotzen naiz barra gainera play back-ean doctor deseoren abeslariarena egitera, eta egun horretan izaten da. baina gehiengoak egun hori hautatzen badu, zuen artean izango naiz, noski. nahiago, hala ere, beste egun bat.

Anónimo dijo...

Beti firmatzia ahatzen zain!!
ZORI0NAK!!!
Ni eozertako prest.
Noiz tokatzen dia karnabalak?

Anónimo dijo...

Karnabalak, otsailak 2an dira.

Nerea.

Anónimo dijo...

Zorionak bikoteari eta afariari bai eta mozorrotuta noski... Mozorroa aukeratu beharra dago. Aspaldiko partez zerbait originala egitea gustatuko litzaidake, norbait animatzen bada mozorroa pentsatzeko eta lanak banatzeko topatzea proposatzen det. Urtarrilaren 23an arratsaldeko 7tan Xoxoan adibidez? Konfirmatu...

Anónimo dijo...

Aser:
Niri ere gustatuko litzaidake mozorro original bat prestatzea, koadrilako afaria egun horretan izan ala ez izan, baina urtarrilaren 23a asteazkena da eta nik ezin dut aste barruan ordu horretan geratu. Mozorroa lantzeko bilera asteburuan balitz, larunbat edo igande honetan adibidez (lehenbailehen hobe) primeran. Hori bai, ideiarik gabe nago momentu honetan. Ideiak bururatu ahala idatziko dudala agintzen dut. Beste guztiok ere animatuta zaudete? Baduzue ideiarik? Bota hemen!

Anónimo dijo...

mozorrorako ideia: Alkain, Ainere, Iraola eta horiek egiten duten Noaua! telebista saioko
super-heroia: Putakumia!

erraz-erraza da: beltzez jantzi, eta urdinez antifaza, kapa eta bularraldean idatzita ageri den testua: Putakumia.

eta gau osoan jendeai putakeria txikiak egiten ibil gaitezke... kriston disfraza daaaaaa!

txan-txan-txan-txan... putakume, putakume, putakumiiiiiiaaaaaa!

Anónimo dijo...

Kasualitatia, aste buru hori aspalditik reserbatuta daukagu Kantabriako landetxe batetan. Izan ere aurten iñauteriak sekula baino goizo tokatzen dira.

Azkenengo urtetan ez bezela jendia mozorrotzeko gogoz dagoela dirudi, eta ni kanpoan. Ya me jode.....

Jode Nerea eta Gartxi! zuek bai sasoia!! Dagoeneko "familia numerosa". Zorionak!!!

Anónimo dijo...

Afariko antolatzaile bezala zera deritzot: afaria ihauteriak ez diren beste egun batetan egingo dela (abixatuko zaizue). Olatxok, asteburu horretarako plana duenaren komentarioa afaria berarekin zerikusirik ez balu bezela idazten du baina gogoratzen ez bada ere bera antolatzailetako bat da.
Ihauteriei dagokionez: nik oraindik ez dakit zer egingo deten baina usteet enaizela animatuko. Alare Aserrek disfrazantzat beste proposamen bat dauka: ajedrez fitxataz. Putakumiana ere ideia ona iruitzen zait baina nik uste jende geiago jantziko dela horretaz. Agian putakume gehiegi kaletik konpetentzia eginez...Muxu guztiontzat.
alazniet