noizbait esan behar genuen, eta… tira, hemen doakizue:
eider haurdun dago.
hiru hilabete pasatxoko kontua da dagoeneko.
irailaren amaiera aldera jakin genuen, eta atzo izan genuen lehen ekografia: gozada bat, egia esan.
jakin genuenetik 200.000 aldiz entzun behar izan dugu ea noiz animatzen garen, hurrengoak gu, eta antzekoak.
presing zorrotza, egia esan, eta gu isil-isilik, irribarrea ezkutatu ezinik.
hemen doazkizue dena ondo joanez gero maiatzaren amaiera edota ekainaren hasiera alderako koadrilako haur berria izan daitekeenaren lehen argazkiak, atzokoak.
muxuak denoi.
gaRi* eta eider
[ atzo, egia esan, flipatu egin genuen...]
[ oinak, eskuak, eta behatzak ere pasote bat ikusten ziren. aluzinantea...]
[ argi dago astiri eta bioi ez ezik, eiderri ere extraterresteak gustatzen zaizkiola: begira zer-nolako martzianito aurpegia daukan honek...]
10 comentarios:
Zorionak eta zorionak eta zorionak!
Disfrutatu.
Zorionak biei!!! Maiatzaren bukaeran, ekainaren hasieran...fetxa eerrenak dituk hoiek jaiotzeko, ta naiz ez sinistu ostiykan horoskopuan geminis datorrela dirudi...DeDios, beste gudari bat...hurrengoen lista geroz eta txikiagoa da...uff! Olatxo ta Eva hurrengoak!
Zorionak, benetan, Eider ta Gariri!
Hau da hau notizia ona. Zorionak bioi!
Aupa zuek ! Azken-portu geneko getariar bat kuadrillan... bua..ongietorria !
muxu bioi
Zorionak motel, hi bezain ipurterrea ateratzen baek earra dakak!! Eider gixajua... jejeje... Zorionak bioi eta besarkada handi bat!!
Je je... Egia esan ez nauk batere harritu. Festa mexikarrean haur jaio berriekin oso kontzentratuta antzeman nian, eta haurdun egongo zinetela burutik pasa eta dena egin zitzaian. ZORIONAK!!!
Seinalen bat eo beste ikusiyu azkenaldian.
Zorionak y agarraos los machos.
PD: eztakit zeatik 2 egun damazkit blogean sartu ezinik, eta bulegotik bakarrik da. Etxetik ai naiz.
LA VERDAD DEBE ESTAR POR AHI FUERA...
Zorionak bikote!!!!!!! Halakon baten guk ere lortu deu blogan sartzia.
Oain disfrutatu, eta Gari, zaitu Eider eta txikiya, altxorra dia ta!
Zorionak!!!Larunbatean pertsonalki zoriontzeko aukera izan genuen baina blogean ere gera dedila!!!Earra uzta datorrena 2008koa!!Aurtengo neguan elur pila inberdu!!! Blogera ezin sartzearena tortura bat izan da:jakin berria hor zegoela ekografia ta guzti ta ezin ikusi!!Ekografia ikusita konturatu naiz nere haurran izugarrizko antza daukala!! Nondik ote datozte umeak??Nik uste Paristik baina Martetik ekarriko dituztela.
Muxu erraldoi bat biontzat ta disfrutatu!!!!
mila esker denoi, benetan.
gozadika bat zarete.
Publicar un comentario