Harrikada bat da hau, badakit, baina bota egingo dut.
Saioa Olmo artistari okurritu zaion puntazo bati buruzko erreportajea ikusi nuen atzo ETBn. Kontua da Artxandako jolas-parkera bisita gidatuak antolatu dituela artista honek, urriko asteburuetan. Artxanda duela 17 urte itxi zuten, atrakzioak saldu zituzten, eta jolas-parkea bera itxita, abandonatuta eta landaretzak eta herdoilak hartuta dago.
Bisita gidatua, beraz, beldurrezko pelikula bat egiteko moduko leku batera izango da: abandonatutako jolas-parke zahar batera.
Nor ez da gogoratzen Artxandaz?
Ez zinatekete bueltatuko hura ikustera? Eta, batez ere, hura abandonatuta, herdoilak janda eta landareek hartuta, bere horretan, nola dagoen ikustera? Puntazoa da, ezta?
Gaur sartu naiz ideia berezi honi buruzko webgunera, eta aldez aurretik izena eman behar da.
20 laguneko taldeak soilik onartuko dituzte, eta eguna hartu behar da, bakoitzak 3 euro soilik ordainduta.
Animatuko gara urrian larunbat edo igande batean joatera?
Bost animatzen garela? Ba bost… Hamar, ba hamar. Hiru, ba hiru…
Zer diozue?
Informazio gehiago, hemen: http://www.vuelvenlasatracciones.com
gaRi*
6 comentarios:
Atzo telebistan ikusi nian notizia eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, ni prest, baina 20ko taldea osatzeko nahiko lan.
pozten nauk, motel.
dena dela, 20ko taldea ez diagu guk osatu behar.
eguna hautatu eta beraiek esaten ditek lekua dagoen ala ez.
ea garaiz ibiltzen garen...
nei idea polita iruitze'zaiak.
urrian kixton kontzertuak zabek bilbon...
axi menorkan ziok ostiralerarte. hala're hitzeinezkero jarriko diat blogian.
ayo
stephen king-en eta parke jurasiko kakanahaste eguna ?
BAI
Ez diat oso ondo ulertzen plana baino ni animatzen nauk. Xirimiri pixkat eta egun goibel horietako bat ateratzen bada Blade Runner-en munduan sartuko gaituk..Uuuuuuaaaauuu!!
Pixkat berandu erantzuna baina plan ona dela iruitze zait. Parre batzu botako genitula fijo. Alare aste hontan irratian entzun dudanez iada ez dago tokirik!!!
Publicar un comentario