2007/07/02

sanferminak 2007, iruñean

aupa!

dakizuen bezala, ostiral honetan hasiko dira sanferminak, uztailaren 6an. sanpelaioetan elkarrekin egoteko aukera izan genuenon artean, zenbaitek komentatu genuen aurten ere ezingo dugula huts egin azken urteotako plan ederrera: zapi gorriak eta arropa zuriak hartu, larunbat goizean edo eguerdian iruñea aldera joan, eta igande arratsaldean buelta, azken urteotan bezala.

aurten, gainera, txupinazoa ostiralean denez, izango da ostiralean joango denik ere. ;-)

# beraz, honakoak dira asteburuan Iruñera joateko irteera operazioak:

· uztailak 6, ostirala, 10:00ak aldera, txupinazora: Gari.
· uztailak 7, larunbata, goizean: Mante.
· uztailak 7, larunbata, eguerdian: Eider + baiezkoan geratu zirenak
[ komentarioetan zehaztu azkenean ba ote zatozten eta noiz ]

# lotarako azpiegiturari dagokionez:
· ostiralekoa nik lotuko dut, txantrean.
· asti, larunbatekoa hire kontu? azken urteotakoa lortu ezean, txantrean lotuko dut larunbatekoa ere. zuek esan…

hasi zapi gorriak eta arropa zuriak armairutik ateratzen…
4 egun, eta 39 minutu geratzen dira sanferminak hasteko!

gaRi*

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Egunon.
Hau dek tralla metralla uda hasera hontan. Ni zeharo paxauta nao parrandakin daoneko. Momentuan parrandako bat'e gogoik ez. Astebukaera inguratzen dan eiñian hau aldatu itea... baina bueno.
Ia Luzekin gaur hitzeiteten. Aurtengua pixkat arrarua da ze festa hasera astebukaerakin tokatzea, ta eztakit Luzek ta bere familiyak ze plan dakaen.
Hasta más ver.

H.

Anónimo dijo...

Ieup!!!!
Hau da hau exitua dakana konbokatoriak!!!
Ba nik esan, animatzen naizela larunbat eguerdian irtetzen direnen artean juteko.Lotako???? Ba beste urtetako azpiegituraik ezpadao ta segunta zenbat jutegean ba furgosafari antzeko bat ere egin daiteke: Manten superfurgonetan jende pila kabitzea ezta????
Beno gaztiak: ea beste urtetako listoia mantenzen jarraitzen deun!
Gora Permin!!!
P.D.: Ze Olatxo?¿?? Bueltau al gea Menorkatik??? Ze mouz pasazue????

Anónimo dijo...

Iepa!

Bai bueltatu gea, nahiz ta bueltatzeko gogo gehiegirik ez izan. Zekulakoa da Menorka. Denentzat gomendagarria. Parranda nahi dutenentzako, hondartzan potro eo titi bistan egon nahi dutenentzako, umeak dituzuenentzako, buzeatzeko.....zertan karibera joan menorka etxe aldamenean edukita.
San Ferminetako, oantxe bertan ez nago ba ni oso animoso, baina espero det larunbaterako animoak igoko direla. Hitzeingo deu

Anónimo dijo...

egoitz ere gurekin dator, nahiz eta zalantzan dagoen ostiralean etorri edota larunbatean...

astik oraintxe komentatu didanez, joxean ere baiezkoan omen dago, larunbatean joatekotan.

manex ere baiezkoan...
kanpoan omen dabil, baina astebururako hemen omen dago, eta ez omen du galdu nahi azken urteotan gurekin egindako sanferminetako urteroko parranda...

Anónimo dijo...

Atzo Iruñan izan nitzan afaitan.
Festa hasera astebukaeran izatiak asuntau piskat aldatu du Senar-Zabala familiyan eta astebukaera hontan etxian izango dia. Luzek komentau dit jun nahi badeu baña 8 hilabeteko Uxuen arpegia ikusita ezezkua bota diot. Mangarran koadrila bat etxea azaltzia familiya bizitza "normala" iten ari dan bitartian etzait gehiegi gustatzen.

Ba hori, nik oaindik eztakat oso argi astebukaerakua... atzo mozkortu in nitzan Iruñan... daonekoz jendia txuriz jantzita dabil...

ayo

Anónimo dijo...

astirekin bat: niri behintzat makarrada bat iruditzen zait enzierroa eta gero auskalo nola haien etxera azaltzea.
beraz, bi aukera: ostiralean izango dugun azpiegitura bera baliatu [txantreakoa], edota alaznek atzo proposatutako furgo-safaria.
edo furgo-sanfermina, edo dena delakoa.

[ portzierto: jendea galdezka ari da, eta larunbateko irteera operaziorako ere ordua jarri beharko da, ezta? iristen zaretenean, eman toke bat... han nonbait ibiliko naiz ni].

Anónimo dijo...

Sanfermineroiei zorionak! Ondo pasa ta txorakei gutxi egin!! Larunbatean Landetara egunpaxa eer bat izango da nire alternatiba! Eutsi tinko horrei!