
[ Aser eta EB-Aralar koalizioko gainerako hautetsiak, larunbatean, Zarauzko udaletxetik ateratzen ]
Politikaz ezin dela hitz egin dio PIURAren hasierako arauetako batek, baina kasu hau berezia da: Aserrek erabaki behar izan baitzuen, pertsonalki, Zarauzko alkatetza Maite Etxanizi edota Patxi Elolari eman.
Hau da azalpena:
Beharbada komunikabideetatik enteratuko zineten batzuk, edota akaso oharkabean pasatuko zitzaizuen egunotako albistea, baina Aserrek erabaki latza hartu behar izan zuen ostiral gauean.
· EB-Aralar koalizioak Maite Etxaniz alkatetzatik kentzeko PSE-EEko alkategai Patxi Elolari botoa ematea erabaki zuen.
· Zarautzek 21 zinegotzi ditu, eta alkate izendatua izateko gehiengo osoa behar denez, alkategaiak 11 boto behar zituen.
· Maite Etxanizek EAren 5 botoak zituen.
· Imanol Lasak EAJren 5 botoak.
· Patxi Elolak, berriz, PSE-EEren 5, EB-Aralarren 4 eta PPren 2: guztira, beraz, 11 boto, alkate izateko bezainbeste.
Aralarrek, ordea, ANVri legozkiokeen karguak ez hartzea erabaki zuen aurreko astean, baina kasuan kasuan salbuespenak egin eta herri bakoitzeko egoera aztertzeko asmoarekin.
Zarauzko kasuan, hartzekotan, Aserri zegokion ANV baliogabetu izan ez balute legozkiokeen 4 zinegotzietako baten kargua hartzea.
Eta hori zen zehazki, Aserrek erabaki behar izan zuena:
· ANVri zegokion kargua hartu eta Patxi Elolari alkatetza ematea.
· Edota kargu hori ANVri zegokiolakoan berak kargua ez hartzea eta, beraz, alkatetza berriro ere Maite Etxanizen esku uztea.
· Izan ere, erabakigarria zen Aserren botoa: Aserrekin, 11 ziren Elolaren aldekoak, eta alkatetza lortuko zuen. Aser gabe, 10 ziren Elolaren aldekoak, eta gehiengoa ez zenez, Maite izango zen berriro alkate.
Aralarrek Aserren esku utzi zuen erabakia. Aserren erabaki pertsonala izango zen karguari uko egitea ala ez egitea.
Ez zen gozoa izango Aserren larruan egotea ostiral gauean:
bere erabaki pertsonala zen Zarauzko alkatetza zeinen esku utzi…
· Larunbatean, dakizuenez, azkenean ez zuen zinegotzi kargua hartu, eta Patxi Elola 10 botorekin geratu zen.
Maite berriro alkate…
gaRi*
4 comentarios:
Uffff.....hori duk hori enbajada, ez haiz edozein modutan sartu politikan, zurrunbiloaren erdi erdian egon haiz, kaka guztiaren erdian hobeto esanda, eta kakastu gabe irten haiz zurrunbilo horretatik. Bejondeiala!
Bazirudik "hire erabaki pertsonalari" esker betikoek segituko dutela beren kortijoan agintzen, baina analisi hori egitea oso sinplea iruditzen zaidak. Kontua duk herritar denen botoak kontutan hartu izan balira honezgero dudarik gabe alkate berri bat edukiko genukeela, eta hor dago koxka, ez beste inon. Hartu deken erabakia oso koherentea iruditu zaidak beraz zorionak.
PD: espero diat hire argazkirik ez ikustea herriko kaleetako hormetan lapurra hitza itsatsirik duela. "Faltaria mas......"
Egin beharrekoa egin zenuela uste dut Aser. Baina hala ere ez dut entenditzen nola eman zizkien EB-Aralarrek (batez ere Aralarrek)botoak Elolari (PPrekin batera, portzierto). 10 boto ez baziren nahikoa Maite kentzeko, zergatik ez ziren abstenitu, edo beren buruari bozka eman, adibidez? Edo Elola gustatzen zaie alkatetzarako?
Ezin uka izugarrizko zurrunbiloan murgildurik ibili naizela, Gariri esan nion bezala egoeraren analisia egiteko orduan hainbat jenderen iritzia faltan bota izan dut eta ez da inolaz ere erabaki erraza izan. Bestalde egoerak sortu duen iritzi ezberdintasuna kontuan harturik eta nere erabakiaren nondik norakoaren jakinmina asetzeko kanpinean kafetxo bat hartzeko gera gintezke. Kontuan hartu Piuran gai politikoak ez aipatzekotan geratu ginela eta Pandoraren kutxa irekiz gero zaila dela berriz bueltan ixtea. Beraz, jarri hitzordua eta bertan lasai eta luze jardun dezakegu.
Aser....argazkian butanero alderdikoa emateek! ze demontre! bakarrik falta huan lege tranposo baten sustatzaile nagusiari legearen faboreak ematea bueltan, redios! ikusi zak zeinekin ulertzen dituken PSOEkoak...PP Powerrekin! ze PSE esatea gezur hutsa duk autonomia gabeko alderdi horietan....Ferraz eta Genova pil-pilean! aajjj!
Publicar un comentario