Aupa kuadrila!!!
Ba komentatzeko kuadrilako lenengo furgosafaria oso ondo irten dela eta hortaz furgosafari plana aldiro errepikatu behar dela erabaki dugu!!!
Eguraldiak etzigun geiegi lagundu baina konpañia ona denean...Larunbat eguardian irten, arratsalde pasa Landetan(scrable partida, hondartzan egonian...) eta ondoren afaipaxa Manex,Beni,Nahikari ta Joanakin(hauek ere Landaplana egin zuten).Gero gabean furgotertuli pixkat eta lota. Hurrengo goizian batzu surfeatzea ta besteak lakuari bueltatxua eman ta eguerdirako Oreretan ginen gero atsaldean bertan zegoen artisau azoka ikusteko ta afaltzeko bakoitza bere etxian. Plan konpletua!! Hurrengo furgosafaria mendi aldea egiteaz hitzegin genuen (Salbada aldera) baina ez genuen fetxarik itxi. Ondo eongo litzake bigarren furgosafarira jende geiago animatzea: furgonetarik ez da falta kuadrilan eta batzuk gainera oso ondo prestatuta dauzkate (Olatxok eta Ebak adibidez...).
2 comentarios:
egia esan, ez da ez batere plan txarra...
ea hurrengo batean animatzen garen.
dena dela, eta planak zehazten hasita, oharkabean gainera datorkigun data bat: asko gogoratuko zarete iaz Getariako Euskal Jaietan egin genuen parranda antologiko hartaz. Asti eta Olaxen urtebetetzearen bezperan izan zen, maiatzaren 27an. Arrantzara joateko geratu ginen goizean Azken Portun, eta legatz ederra harrapatu genuen gehienok, egia esan.
Aurten ere maiatzaren azken larunbatean izango dira Getariako Euskal Jaiak. Plana errepikatzea ez legoke gaizki, ezta?
muxuak denoi, eta batez ere anginekin dagoenari!
animo!
Earki pasa ginun bai. Pena nik buelta desassstrosua izan nula, baina sendatu naiz.
Gari, ez da plan txarra Getarikua. Aurten ere sardinak izango dira!
Publicar un comentario