2007/04/24

Joango al gara Bordelera?

Iepaaaaaa! Ba al duzue planik astebururako? Zer iruditzen Bordelera joaten bagara Anne bisitatzera? Oraindik ez dakit asteburua libre daukan, baina bihar jakitea espero dut, asteazkenean, alegia.

Gogoa baduzue esan, eta plana antolatuko dugu. Alaznek esan dit aukera ona izan litekeela furgosafarirako. Proposamenetarako irekita gaude. Animatu, eta Bordelera ez bada beste lekuren batera joan gaitezke pare bat egunetarako.

Nagore

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Iepa!

Prexixamente Eva eta biok fragonetan (nola ez...) landetara joateko asmoarekin gabiltza. Bordele ez dago urruti landetatik. Plana mundiala litzateke. Gu animatzen gea!!!!

Anónimo dijo...

Astebukaera hontan mundu guztiya Landa aldea dijuala emateu. Benito Manex ta konpañia're harrea dijuaz etxe hoitako bat hartuta. Axik (ustet, enaiz inorren hitza lapurtzeko gai) ta biok ezezkua bota diyeu. Guk ezteu zubiik. Ta asteartian playerotako finala. Nik uste ni bertan geatuko naizela laxai-laxai... baina halare informauta eon nahi nuke.... bazpaare.

Anónimo dijo...

Pena da, baina Anne Parisea omen doa asteburuan. Hala ere zerbait ingo deu, ezta?
Asti, nik igande iluntzerako bueltan izan nahi nuke, bestela Asier ikusi-re ez det iten eta. Asi ke plan lasairen bat prestatzia dakau, urruti jun gabe... pixkat deskonektatzeko baike!

Anónimo dijo...

Ba ni pasa dan asteburuan eon nitzan Anagatakin Marinatxikin!!!! Bere mutila ta bi lagun argentinarrekin zebilen. Bota genun norbean hitz jariyua ta holaxe gelditu ginan, asetuta!! Asteburu hontan Zarauzko herri zain (ta ez ertzain) bezela geldituko gea...baino fragoneta planak asko iteziak, ñooo! hurrengo bateako utzi berkoyau.
Eskumiñak kuadrilla eder honi!!!

Anónimo dijo...

Oso ondo! Plana gaur iluntzean itxiko dugu. Baina nahiko argi dagoela esango nuke: Landetara goaz Olatxo, Eva, Alazne eta laurok... Iujuuuuu!
Mx!

Anónimo dijo...

Oso ondo! Plana gaur iluntzean itxiko dugu. Baina nahiko argi dagoela esango nuke: Landetara goaz Olatxo, Eva, Alazne eta laurok... Iujuuuuu!
Mx!

Anónimo dijo...

Xabi, Nora eta hirurak ere asteburuan Landetan izango gara ba. Orijinalak ginelakoan!

Anónimo dijo...

hau da hau!
astelehen galanta, asteazkena izan arren...
blogera sartu, eta asteburuko planari buruzko testua eta 7 komentario, eta denak gaur ikusi ditut!
enfin...
lehenago irakurri izanez gero, segur aski animatuko ginatekeen.
gu baigorrin izan gara, nafarroaren egunean.
hori desfasea.
azkenean bertan geratu behar izan genuen lotan...

atzo oraindik erresakarekin segitzen nian, asti,
eta ezta plaieroen finaletara azaldu ere...