Pasa dan astian Alaznek egin zuen deialdira 6 pertsona azaldu ginan. Kixton afaia izan zan, benetan, kixtona. 10.30tako danak etxian. Ostiralian ondoik ez; eskerrak, bestela ez genuke errepikatuko.
22-23 eurona ordaindu genun. Jaten gehiegitxo atera zuten (gehio ginala uste zuten).
Alaznek botatako datua: asteazkenero Orioko harakin danak bertara juten dia afaita... Haragia bertan gustoa hiltzeko mokua zeon...
Lo ditxo: ostegutan juteko idea erten zan, eo asteazkenetan...
Sardiña zarran tortilla mitikua're proatzeko mokua dao...
TTTXXXXOOOOOOOOOOOOOOOOOOOTXX !!!
asti
9 comentarios:
aupa lagunak; tentagarria gonbitea eta gomendioa, edozein alaitzeko modukoa.. ni animatuko naiz hauetako asteren batean, agian hurrengoan?
kontua da susto galanta eraman genuela larunbatean hegoarekin. Bapatean etxean geundela atake bat eman zion eta korrika batean anbulatoriora, hemendik anbulantzian donostiara... azkenean atzo "encefalograma"k atake epileptiko bat izan dela esan zuen. Tratamentua jarri diote eta etxean gaude, danok lasaiago. Bese proba batzuk egin behar dizkiote nondik datorren ikusteko, baina susto handiena pasa da. en fin... ba hori triste xamar, tripako-minez eta buelta ematen... txuleeta eder batek alaituko ote? datorren astean??ipini hitzordua.
muxu
Animo, ba, eta eutsi goiari!
aupa!
haragijaleei ziria sartzera nindoan, zorrotz, baina amaiarena irakurri ondoren, brometarako gogoak alde egin dit.
animo, ba! bere horretan gera dadila sustoa, besterik gabe, eta eutsi goiari!
gurean, bulegoan, nire aurrean lan egiten duen lankidearen aulkia hutsik dago gaur, eta ordenadorea itzalita. Istripua izan du Azpeititik Andoainerako bidean. Kolpe txikiren bat kenduta, ondo omen dago. Baina sustoa...
Horixe, bada: Asti aztiak betidanik erakutsi diguna: gozatu bizitzaz!
eta zaindu maite dituzuenak.
muxuak denontzat.
Satxotan mahai mordua dao. Batean orojaliak jarriko gaitunk eta bestean dana dalakua. Ta kupelan parian batuko gaitunk.
Ta hori, ba, sustua gehioa ez jutia ta hitzordua jarri berrik eztao. Norbaitek hotseiten badu ostegunero 8.30tan Portun geatuko gea; 9.00 tan Satxotan; 10.30 tan etxian.
Animo! Muxi danoi.
Smell the sagardo.
... while you can.
Animo Amaia, susto ederra hartuko zenuten noski. Eutsi goiari!!
Jode Asti, markatuta utzi hau aurreko asteko afariak. Kixtona egongo huan gutxienez. Ezin junak inbiditan utzi zitxian, beraz aste honetan ez zioat nere buruai barkatuko joaten ez banauk. TXOOOOOOTXXXXX!! Taste the sagardo!!
animo Amaia! Espero det ez dala ezer izango. Muxu haundi bat eman Hegoari.
Bestalde Satxotako planai dagokionez, neri ez dit ba inbiri haundik ematen, giruak bai, egia esan, baina ostegunez sagardotegira... nere tripa ez dao ohituta. Baina ikusiko det.
BAina egia esan astetartian jutia onena, izane, larunbatian izan ginan gu: girua paregabia (e, Miren), baina jatekua gutxi samar.
Por tzierto, lotsik ez dakazue. Aurreko baten proposatu nun noizik eta behin biltzia makrobiotika ikastaruan Itziarrek erakutsitako menu goxuak egiteko eta probatzeko eta inork erantzun ez. Gutxienez ezetz esan, kontxo! Etorriko zeate baaai, sagardotegiko koipeak, kolesterolak eta alkoholak gainezka iten dizuenian. Je, je, je. Muxu!
Nahi dezunian.
Smell the macrobiotik.
horretara ni apuntatzen naiz, Nagore, fijo.
eta eider ere zuk erakutsitakoak ikasteko gogoz dago.
muaaak!
Publicar un comentario