2007/02/14

IHAUTERIAK

Aupa!
Ez dut blogean albiste berri bat sartzea lortzen.
blog zaharra eta blog berria eta google-en kontu berria ireki beharra
eta ez dakit ze arraio... baina ez dit uzten.
beraz, mezua pasatzen dizuet:
larunbat honetan Azken Portuko II. Bertso Tourra izango da, eguerdian,
auzoko tabernetan barrena, iaz bezala Xabier Silveira eta Fredi Paia
bertsolariekin, trikitilariekin...
Eta gero urtean zehar Azken Portuko baratzean bildu ditugun
babarrunekin-eta bazkaria, merke-merke, 6 eurotan.
Kriston giroa eta parranda aseguratuta.
100 bat lagunentzako bazkaria prestatuko dugu, baina osteguna baino
lehen hartu behar ditugu txartelak, zenbat izango garen zehazki
jakiteko.

De luxe legoke koadrilako hainbat ere animatzea, erdiak baino gehiago
azken portun sortutakoak garela edota bertan bizi zaretela jakinda.
eta lagunak ere gonbidatu daitezkeenez, azken portu bihotzean soilik
eramatea nahikoa da etortzeko.
plan ona, ezta?
egitarau zehatza, fotologean jarri dut gaur: www.fotolog.com/kalaportu
animatu!!!!
muxuak denoi.

gaRi*

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik ere etzakiat zer arraio gertatu huan atzo blogakin. Saiatu nituan inauterien aitzakian albistea sartzen baina ezin izan nian.
Neri plana kristona iruditzen zaiak, bertso poteoa, babarrun jana eta farra..konpleto. Mozorrotzeko ordua iristerako earki mozorrotuta egongo gaituk. Ni animatzen nauk!!

Anónimo dijo...

Aupa denoi!

Ni atzo sartzen saiatu nintzen mezua da blogean agertzen dena, baina ez duk nik sartu, Aserrek baizik. Berak asmatu du blog 'berria' nola moldatu.
Antza denez, hemendik aurrera, erabiltzaile izena jartzen dugunean, koadrilarenpiura@gmail.com jarri behar dugu. Pasahitza, berriz, lehengo bera.

Inauteriei dagokienez, ea animatzen den jendea! Kriston parranda izango da, bai... Dena dela, bihar jaso behar ditugu txartelak Isabel tabernan. Beraz, bihar arratsalderako komeni zenbait hartu behar ditudan jakitea.

Anónimo dijo...

Nei plana izorrau'zaiank. Larunbatian pameli-bazkaia zakat...