PKNk, larunbateko afariaren balorazioa egiteko ziber-asanblea martxan jarri nahi du lerro hauen bidez.
Lau gauza hartuko dira kontuan nota jartzerakoan: jandakoa, betekada, kalitate-prezio oreka eta animalien eskubideak errespetatu izana.
Datuak:
· Sukaldariak: Eros, Joxean eta Nerea (Gartxik ere lagundu zien).
· Lekua: Galeperra elkartea.
· Eguna: 2007-01-13

—Otordua:
· Patea: ez gara gogoratzen, baina pikatzeko patea genuen, ezta?
· Patata entsalada epela, piper gorriekin eta arrainarekin: ummmmmmmm… ze goxoa zegoen!
· Patatak gazta saltsarekin: ummmmmmmmm! Ezin goxoagoa atera zitzaizuen!
· Olagarroa: egundokoa! Batzuk galegoz hitz egiten ere amaitu genuen.
· Sorbetea: puntazo ederra. Inork espero ez zuena. Bikain.
· Oilaskoa saltsa zuriarekin. Ordurako beteta geunden arren, so ona zegoen. Saltsa ere bai, baina betegarria.
· Gazta eta intxaurrak. Ez zen oso kurratua izan, baina presentazioarekin disimulatu zenuten behintzat.
Laburtuz, egundoko afaria.
· Nota: 8,5.
—Betekada:
· Gehiegi jan izanaren sentsazioarekin atera ginen. Egundoko betekadarekin. Alde horretatik, kaloria gehiegiko afaria izan zen. Azkenean soberan geratutako oilaskoa, eta gazta eta intxaurrak dira horren lekuko.
· Nota: 6.
—Kalitatea-prezioa:
· Egundoko afaria egin genuen, denetik janda.
15 euro izan ziren, baina botea zegoenez, 10 euro ordaindu genituen azkenean bakoitzak. Ondo.
· Nota: 7,5
—Animalien eskubideak (www.todosomosanimales.org):
· Eztabaidagarria izan daiteke, baina…
guk hasierako patea jan ahal izateko ahateek sufritutakoa, entsaladak zeukan arraina, olagarroa, saltsan jarritako oilaskoa, eta amaierako gazta egiteko ardiek jasandako tratua.
· Menuaren oinarria hildako animalien haragia (arraina, olagarroa, oilaskoa), eta animalien eratorriak izan ziren (patea, gazta eta saltsak zuen nata).
· Nota: 3.
Lau alderdi horiek kontuan hartu, eta zuek jarri nota.
Muxuak denoi.
PKN
9 comentarios:
Pateik jan al genun ba? Haserakua urdaiazpikua zan, ezta?
Nik entsaladako piperren errezeta nahiko nuke... Zeinei galdeteu be'yot? Joxeani? Erosi? Nereai? Gartxiri? Zeinen guraso edota amonei?...
Beste gauza bat... DEKORAZIUA're komentatu eta puntuatu beharko litzake... Nei globo freaky hua... UFA.... mordua gustau zitzaiten...
Nik azkeneko platera enun jan, baina afaia topekua iruitu zitzaiten.
p.d.: guri urrian tokatzen zaigu. Ni dekorazio kurtso batea apuntau naiz...
Gari, Astik arrazoi, ez zeon paterik, urdaiazpikua zan. Eta mundiala zeon!
Aitzakiren bat bilatu behar, eta zea esan behar det, gauza bat falta zala, oso inportantia gainera: argazkiak! Inork ez ginun argazki-kamaraik eraman. Hurrengorako gogoratu beharra dakau.
Bestalde, nik uste det danok primeran pasa genula: konbertsazio interesgarriak, parreak... Hurrengo egunean irriparrea ahoan jaiki nintzan!
Iritzi gehiago irakurtzean, guk ere gure balorazioa egingo dugu eta zuenei erantzun!!!!!! baina.... KRISTON AFARIA egin genian eta Nagorek esan bezala elkarrizketa ederrean egon gintuan (ni behintzat...).
ZORIONAK LAUKOTE eta ea gainontzeko afariak ere honen pareko ( egia esan erdira iristea ere kostako zaizue!!!!! Hortxe erronka!!!!!) giro eta tripa festan egiten ditugun.
Ondo pasa!
Batzordekideei zuen iritziak elaraziko dizkiet, begetariano, argazki zale,...
Ba nere ustez ere afaya kriiistona zeon baina lasai Eros: hurrengo taldeak berdindu eta superatu egingo duta!!!
Nere ustez puntuatu beharko lukeen beste gauza bat konbokatoria boterea da:alegia, asistentzia. Eta apartado horretan ez dakit superagarria den lenengo afai hau; ea hurrengotan ere hainbeste jende elkartzen garen!!! benetan onena hori izan zela!!!
Ejem... arrazoi duzue! Ez genuen paterik jan.
Izan ere, ostiralean afari bat, larunbatean bestea, eta igandean laneko bazkaria izan nuen, eta zer eta non jan nuen nahastu ere bai...
Dena dela, giro eta afari onena, dudarik gabe, larunbatean!
Alaznerekin ados: asistentzia ere baloratu beharko litzateke. Kasu honetan, argi dago: 10!
Dudarik gabe, ni ere Alaznerekin erabat ados. Argi geratu dena da Gari beste errealitate paralelo batean bizi dela: patearena esan duzue, baina ardiek sufritutakoa? esnea emateagatik? te as pasau. Gustura asko ibiliko dira ta larrean jan eta egonean. Balorazioa egiteko hartutako irizpideak benetan zalantzan jartzekoak dira (xelebreak ez esateagatik). Bestea: betekada? Hori oso erlatiboa da eta zer esanik ez neurri handi batean behintzat norberak hartu behar diola neurria (berriz ere) jaten duen kantitateari. Ez zintuen ba inork behartuko platera garbi uztera? Zuk betekada asteburu osokoarekin harrapatu duzu!
Nik ere dekorazioa, giro ona, aurkezpenak eta azken batean detaile guztiak hartu behar direla kontuan uste dut. Afaria arrakastatsua izan zen erabat, geroko anbientea da horren erakusgarri nabarmenena. Baina Eros, utzi hori guri esaten (gure etxean horri "Alábate burro que ..." esaten zaio).
Orain kontua da ez dezala honek indarra galdu eta goruntz joan dadila (bai bai, posible da) urrian topera iritsiko gara eta!
Aupa!
Jope... badirudi gaizki afaldu genuela idatzi dudala nik nonbaiten. Baina ez da horrela, e? Ondo irakurri al dituzue PKNren hitzak?
"Patata entsalada epela, piper gorriekin eta arrainarekin: ummmmmmmm… ze goxoa zegoen! Patatak gazta saltsarekin: ummmmmmmmm! Ezin goxoagoa atera zitzaizuen! Olagarroa: egundokoa! Sorbetea: puntazo ederra. Inork espero ez zuena. Bikain. Oilaskoa saltsa zuriarekin: oso ona zegoen. Laburtuz, egundoko afaria".
Hori da idatzitakoa.
Bestea, Miren, errealitate paraleloa, ez da hain estralurtarra. Begiratu hemen (www.todosomosanimales.org). Afarian horretaz hitz egiten aritu ginen, eta horregatik, saltsa pixkat sortzeko, animaliena ere aipatu dut. Egia esan, ez da horretarako lekua, baina eztabaida etiko polita da animaliak plazer hutsagatik (ez ditugu bizirauteko jaten) hiltzeko nork eman digun baimena (eta berriro diot: oso-oso gustura afaldu nuen, eta igandean ere oso gustura jan nuen patea, arraina eta solomilloa).
Ale, ondo segi denok, dagoeneko osteguna ere amaitzen ari da-eta!
[PD: Nagore: zer moduz makrobiotika ikastaroan?]
Badakit Nagoreri galdetu diozula baina bera baino lenuo idatzi dudanez...Ba berak esan didanez oso gustoa dabil baina hori beak erantzungou!! nik zea komentatzeko idazteet:naiz ta kurtsoa astelenetan izan larunbat bat ere egitekoa zen eta larunbat hori aste hontakoa da: 11:00ketatik aurrera kurtsoa eman, eta gero prestatutako guztiarekin bazkaria!!! Lezoko elkarte batean egingo da eta Jabi, Nagore eta hirurok bertan izango gea!!! Animatu!!! oso ondo egon daiteke!!! Ez nao ziur baino usteet 30€ inguru kostatzeala eta ez da ezer eraman behar. Ea kuadrilako batzu elkartzen gean!!!
Halakon baten hemen naiz!
Gari, ikastaroa oso ondo dago. Giro aparta! Gaika antolatu du Itziarrek: lehenengo astelehenean algak, bigarrenean proteinak, hirugarrenean pikleak eta laugarrenean postreak (datorren astelehenean izango da).
Alaznek esan bezala, larunbat honetan (bihar) ere badago klasea, asmoa menu makrobiotiko orekatu bat prestatzea da. Oso ondo egongo dela iruditzen zait. Gainera, uste dut ez dela jende asko joango, beraz, petit comite.
Norbaitek joan nahi badu garaiz dago. Animatu eta deitu!
Bestalde, pentsatu dut noizik eta behin han ikasitako praktikan jartzeko biltzea daukagula, sozidaderen baten edo. Oso aberasgarria izan liteke!
Publicar un comentario