2007/01/10

Itziar berriro haurdun dago!!!



Aurreko albistearen komentario moduan esan du esan beharrekoa Mixik, apal... baina honekin albiste berria sortzeko modukoa da notizia: Mixi berriro haurdun dago.

Hona kontu horren inguruko bere hitzak:

"Berriro ere haurdun nago. Oso gutxiko oraindik, sei asteko, baina ginekologoak esanda baja hartu behar izan dudanez, jendeari ezin ezkutatu. Berriz gorputzaldi eskasarekin nago baina pozik. Ea oraingoan gauzak ondo ateratzen diren".

ZORIONAK, MIXI!
Eta Mixik ez badu esan ere, aita Xabi dela suposatuz, zorionak hiri ere, Xabi!!!

Guk ere desio bera dugu: ea oraingoan dena ondo ateratzen den!

Zaindu, eta gozatu.
Muxurik goxoenak.

PKN

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Zorionak Mixi!
Hori bai albiste ona! Gutxi gora behera abuzturako edo? Guri urrian tokatu zitzaigun afaria prestatzea; Astiri, zuri eta niri. Laguntzaile bat gehiago izango dugu orduan.
Gari, afariak hileko bigarren larunbatetan jarri ziren, eta hilabeteak urtarrila, apirila, uztaila eta urria direla esango nuke.
Txao.

Anónimo dijo...

Zorionak Mixiiii!!! Patxi Xabierrei e bai. Bat bestian atzetik...oain kuarillako mutil baten txanda ote? Animo !

Anónimo dijo...

Zorionak Mixi!!
Zenbat pozten naizen!!! Ea oraingoan sortea dugun eta Nora-ri anaia-ahizpa etortzen zaion. Animo, asko zaindu eta sorterik handiena Ainhoa eta bion partez.
Bihar goaz gu ea txikia neska edo mutila den ikustera. Eta gauza ondo doan edo ez. Orain arte dena ondo doa....!!!!!!!
Por tzierto Axi. Lehenengo mutila martxan hasia zegok baina ea besteek ere "buztana" dantzan jarri eta enanoak ekartzen dituzuen. Sorte on guztiei eta zorionak itziar!!!

Larunbatean afaria: Josean, Nerea eta Ni neu gera antolatzen. Ordua, lekua, etab. jakinaraziko zaizue!!!!!

Ondo izan!!!
Eros

Anónimo dijo...

bihotz -bihotzetik: zorionak xabier eta zuri. Dena ondo joango da Animo prexioxa !

mua !

Anónimo dijo...

Aupa Mixiiii... Hau bai dala notizi ona. Pena da ondoezik egotea, baina mereziko du, ikusiko dezu.

Muxu haundi bana hiruroi!

Anónimo dijo...

OLE. Zorionak hiruroi.

MUXI.

p.d.: mertzi Miren; eneon seuru baina baneka errezelua hirugarrena zu ote ziñan; bakizu, Mixi aldamenian nekan...

Anónimo dijo...

Aupa Mixi!!!
Sei aste?? Orduan Pariserako bidaiak ez dauka zerikusirik??? Zorionak bioi!!! Pila bat pozten naiz!!! Zaindu!!
Eta bai: larunbat honetan edan ta erreko deu zure partez eta topa ere egingo deu!!!!

Anónimo dijo...

Berri pozgarri hau erabiliko det, nere izena zein den azaltzeko. Naia deituko naiz eta medikuek oso ondo nagola esan didate!!!

Izango duzue nere berri aurrerago!!

Anónimo dijo...

Zorionak Mixi eta Zorionak Naia,

Pozten naiz biok ondo aurkitzeaz. Orain gauzak patxadaz hartzea tokatzen zaizue. Muxuak!

Anónimo dijo...

Aber... Ustet liatzen ai geala.
Naia... Eros eta Ainhoarena izango da, ezta?
Neska dutela esan du Erosek beheko albistearen komentarioetan, eta Mixik oraindik ez du jakingo neska ala mutila duten.
Elemental, Mr. Watson.
;-)