Lantzean behin gure blog-ak berri txarrak ere zabaldu behar ditu.
Iñigitoren deia jaso dugu; Itziarrek umea galdu duela esanez. Donostiako "Materno"an dago, norbaitek azaldu nahi balu, eta pare bat egunean etxean izango dela esan digu. Atzotik asko errekuperatu da eta animoz nahiko ondo ikusi omen du Iñigok.
Besarkada eta muxu potolo bat familiari eta eutsi goiai!
9 comentarios:
Animo!!
Muxu.
Ufffff... Besarkadarik handiena Mixiri eta Xabiri.
Eta animo, e?!!!
Muxu haundi bana hiruroi!
aupa kuadrilla;
Oraintxe hitzegin den Itziarrekin. Animoz baju dago, oso gogorra izan da. Plazenta desprenditu zaio bapatean, gauean odola botatzen hasi eta dagoeneko ez zegoen ezer egiterik, goizaldera partoa probokatu zioten. Fisikoki buelta eman behar eta psikologikoki ere. Haurra besoetan izan du, inzineratu egin behar dute (hiletarik ez da izango). Guztion babesa behar du, halere nahiago du hospitalean jende asko bueltaka ez izatea. Bertako telefonoa 943266060; muxuak eta besarkada beroak senti ditzan.
Besarkada bero bat une gogor hauetan. Animo Mixi!
Muxu haundi bat eta animo. Nora hor egoteak asko lagunduko dizu.
Animo eta eutsi goiai!
Animo Itziar!!
Muxu potolo bat Ainhoa eta bion partetik!! Animoak ere Xabiri!!
Eutsi goiai!!!
Eskerrik asko denoi animoengatik. Fisikoki askoz hobeto nago; barruko zauriak sendatu behar orain. Denborarekin... Familia eta lagunak ondoan sentituta, hala ere, ziur azkarrago izango dela.
Besarkada bat, mixi.
Publicar un comentario