
Hamaiketakoa eta bazkaria Kurpilen komentatu zen, baina Olasek bakarrik deitu nau zer egin behar degun galdezka. Beraz, ea lehenbailehen jendea harremanetan jartzen den,... Nere aldetik ez dago arazorik janariaz arduratzeko, baina zenbat izango garen jakitea gustatuko litzaiake.
Hamaiketakoa: Olas, Asti, Cristian (lagun frantzesa, duela urte batzu gurekin ospatu zuen urtezahar eguna), ni...
Bazkaria: Olas, Cristian, ni...
Ea telefonoak astintzen ditugun eta koadrila majo bat elkartzen garen. Haurrak ere onartzen dira...
12 comentarios:
Aser naiz, norbaitek zalantzarik balu...
Etzeon zalantzaik, Aser!
Nik, esan nizun bezala, ostiral arratsaldean (6etatik aurrera) libre nago hurrengo egunerako gauzak prestatzeko.
Beraz, ni ere barruan hamaiketakorako eta bazkarirako.
Eta, SORPRESA, gure frantsesita ere hemen izango da, eta gurekin egoteko gogoa omen du. Bazkarian fijo egongo dela, eta hamaiketakoan ere bai pentsatzen dut. Ostiralean dator eta orduan jakingo dugu seguru.
Alazne ere hemen izango da. Miren, Bittor eta Naroa ere gurekin izango direla esango nuke (galdetuko diet).
Laburbilduz: Anne, Alazne eta ni ere bai.
Hamaiketakoa soziedadean, bazkaria soziedadean... Klaustrofobia sartzen ari zait, Euskal Jai Eguna, egun osoa soziedadean sartuta pasatuko dugula sentitzearekin. Makarra izango da akaso, edo gaztetzen ari naizela, baina niri gero eta gehiago kostatzen zait eguerdian zonatik edota tabernetatik ospa egin eta nonbaitera bazkaltzera joatea.
Bokatak batzuk edota pintxo batzuk (sinpa, noski) hartu eta kafe torero egitea proposatzen dut, kalean bertan.
Hamaiketakora azalduko naiz ni. Beldur pixkat emateit, halare...
Azaltzen baldin bahaiz, bahitu egingo haugu. Hik ikusi.
No boda, no cry.
Asti, seguru azalduko zeala. Etorriii...! Ezetz boda jun. Gainera, Asier ez dator eta euria egiten badu... Erromantizismo pixkat berdeu!
Ta, Gari, zuk bildurra emaiteiazu!!! Baina pentsatzekua da esan dezuna. Ni dana dala, hamaiketakoari eustian aldekua naiz.
Gu hirurok etorriko gera, eta aukeran, eserita eta fundamentuz bazkaltzea nahiago. Ostiral arratsaldean laguntzeko prest nago ni. Aser: jarri hitzordua eta bide batez... proposatu menua!
Hamaiketakua eo gosaya goiz ein (9:30) ta 10:30tako kalean gaude. Dantza, parranda, poteoa, 15tan bazkaltzea, hemendik aurrera desbarajustea hasten da, baina ez leoke gaizki aurten San Pelaiora iristea beti re egualdik launtzen bau, txarra emana baito. Ze iruitzen?
Menua: Gosaya: Txoixua, olkiya, salda,haragi egosiya, arraultz prijituk... POTENTE (biharamunen prestauta)
Bazkaya: Berdura krema ta txuletak piparrakin...
Ondo?
Nagore: erromantizismoa nire kontu.
Nerea, Irati, Igor, Txabillo, Oier, Hegoa eta ni hamaiketakora animatzen gera 10.30ak aldera hobeto guretzat. Bazkaltzeko ez kontatu gurekin.
aupa euskal jaiak!
Aupa!!
Ni saiatuko naiz hamaiketakora joaten, bestela deituko dizuet ea non zabiltzaten jakiteko.
Hala ere bazkaltzeko ez kontatu nirekin.
Animo, biharko eguna gertu dago eta!!!!
Gu ere kalean ibiliko gara. Ikusiko gara!
Publicar un comentario