
Gero, ordea, lagun horretaz gain, aspaldian beste gehienon arrastorik ere ez dudala ohartu nintzen, eta galdera orokorra egitea okurritu zait: BIZI AL GEA EO!!???
Izan ere, PIURArik gabe, badirudi elkar komunikatzeko gaitasunak edo gogoak behera egin duela, eta bloga hemen dugun arren, isilik gaude denak.
Marcos komandanteordeak esaten duen moduan, ordea, isiltasuna ez da dena galduta dagoenaren sintoma, zerbait egosten ari denaren seinale baizik.
Hondarretan aurkitzen ditugun itsas barraskiloak ere hutsik daudela dirudi, baina belarrira hurbilduz eta adi entzunez gero itsasoa entzun daiteke barruan.
Horregatik, hutsik eta isilik dagoen leku honetara etorri naiz gaur, ea oraindik taupadarik entzuten den…
Besarkadak eta muxuak denontzat,
Gari
6 comentarios:
Hementxe gatxabek oaindikan ta nik dakidanez denen taupada festa betikoan darrai....ez al da ala? eeooooo!
Dana dala nik bihar arratsaldeko 6:30k edo zazpik aldian Urtetako pilotaleku zoragarrian pala saio batetara gonbidatzen zaituztet gogo biziz....ea taupadak pixkatxo batean bizkortzen zaizkigun egun hauetako hotzari aurre eginez...
muxu t'erdi bakoitzari
Aupa danoi:
Egunean gutxiñez gure blogian 5 aldiz sartu eta ezer idazte'ztiatela onartziak lotsa piskat sorrarazten ziak.
Baina biziik gaudela eta jendian berri jakiteko goguak zazkatela ere erakuste'ik.
Gañea atzo Nagore tokatu huan nere kotxeko irratian...
Jendia ikusteko kixton goguak zazkat. Halare astebukaera hau 'finde' bilbotarra zakat... ta hurrena gabona'ituk...
Ni pala sayoa azalduko nauk.
Laster arte.
Asti: egia esan, hiri tokea ematekoa ninduan, denei ematea otu zaidanean... Baina, tira, ikusten diat bizirik gaudela oraindik!
Axi: nik etzekiat noiz amaiuko dudan biharko lanaldia... Goiz antzera amaituz gero, akaso, epaile lanak egitera joango nauk...
Alaznerekin afaldu nuen atzo, gau ilun, hotz eta ixilean. komentario berdina egin genuen,...lagunekin elkartzeko, egoteko gogoz giñen biok.
Eta Igorren jaiotza motibu hartuta, edo gabonak, edo ixiltasuna...bazkaria egingo bagenu?
adibidez, urtarrilaren 7an, edo 8an?
muxu ixilak denontzat
Hemen gabiltza, bai, oporrak hartzeko desiatzen. Aurtengoz nahiko lan egin dugula-eta, datorren urterako ere pixkat utzi beharko da. Argiñaxi, zer moduz atera zitzaizun afaria?
Muxuak denoi.
Poztekoa da isiltasunaren atzean taupadarik badela ohartzea.
Amaiaren proposamenarekin bat egiten dut: urtarrilaren 7an egin daiteke afaria-edo. Data hori sakratutzat jarriko nuke guztion agendan, OK?
Hala ere, ahal izanez gero, lehenago zerbait egiteko aukera ere izan dezakegu, ezta?
Muxuak bueltan denontzat.
Publicar un comentario