2005/12/20

I love you, my darlings!


Eguneko jardunak bultzaka narama hara eta hona. Eta horrela igaro dira aste bat, bi, hiru, hilabetea... Eta une batez gelditzea lortu dudanean, ingurura begiratu, eta bakarrik nagoela ikusi dut. Nire burua ere ez dut aurkitu.

Urte zaharra amaitzear da eta berria badator, aitzakia bat behar eta hori aukeratu dut une batez zuei idazteko. Baina, onar dezagun, benetako arrazoia faltan botatzen zaituztedala da.

Egunak ziren bloga ireki ere ez nuela egiten (lan eta lan), eta atzo zuen hitzak irakurri nituenean erabat unkituta geratu nintzen. Maite zaituztet! Eta, onar dezagun, maitasunak kontaktu fisikoa ere behar du. Beraz, lehen bailehen jar dezagun hitzordua, mesedez!

Muxu!

Nagore

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Jope, Nagore... hunkitu ere egiten da bat zure hitzak irakurrita.
Baina, tira, aurreko astean denok antzeko zerbait sentitu genuela iruditzen zait.
Afaria edo dena delakoa ez dakit noiz izango den... baina eguberri egunaren atariko poteoa izan daiteke elkartzeko aitzakia ederra.
Edo... ostiral hau ere bai, zergatik ez?
Ea zer dioen jendeak!
Muxuak.

Anónimo dijo...

Ta ostiala ta larunbata biak zergatik ez?
Ni ziharo prest!

(hogeitaseiko txikian... nahi'zuen doinuan...)

ÑO.... Bertso askotxo askenaldian, txo!

Anónimo dijo...

Aspaldian bueltaka
zuena buruan,
Astik bota du hemen
di-da segituan.
"Bietan zergatik ez"
behar den moduan,
hantxe izango gera
nahi duan orduan!

Anónimo dijo...

Hasi gaitezen denok
bertsoak botatzen
ez du inporta nola
ta zer esaten den
ez gaude BEC-en baina
anima gaitezen
ea koadrilatikan
txapelduna nor den

Anónimo dijo...

Potoek ere balio dute!