2005/12/23

Datorren astean nere etxeko "inaugurazioa"

Bakarrik bizi naizela 9 hilabete pasa badira ere, nere etxeko estrainalditxua in beharra dola akordau nitzan lehenguan.
Astebukaera hauek berexi xamarra direla-ta, astebarruan itia pentsatu'et. Nik lana dakat datorren astian "media-martxan", aste hau nahiko gaizki jun baitzait. Halare, atsalde bat aukeratu ber du, ardo ta urdaiazpiko pixkat jateko.
Batzuk zeharo jai eukiko zue. Hala eztakazuenok ordu pare bat ihesteko moua ingo zue... baina eguna jarri ber...

Ixpilla plaza 7B- 4.A........ Noiz?

Asti

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Asti: hik jarri eguna. Ni, edozein egunetan agertuko nauk!
Portzierto: gaur azkenean zer?
Nik jai daukat egunotan (asteazkenetik astelehenera!) eta, beraz, arrastorik ez dut izan nola ibili den bloga. Baina asteartean-edo ostiral edo larunbatean gera gintezkeela komentatu genuen...

Planik baldin bada, eman tokeren bat...

Biba zuek!

Anónimo dijo...

Iepa!!
Nik ostiralean bazkaria daukat, larunbata berriz 31, beraz beste egunen batean prest. Zuek jarri eguna...

Anónimo dijo...

Nik ostegunean ezin dut. Inposible!
Beste edozein egunetan bai!

Anónimo dijo...

Bihar 5.30 aldea?

Anónimo dijo...

Neregatik bai, bihar asteazkena?

Anónimo dijo...

Nik lana diat, eta 19:00ak 20:00ak aldera amaituko diat.
Baina niregatik aurrera. Besteek baiezkoa esaten badute, aurrera, eta ni azalduko nauk geroago.

Anónimo dijo...

Gaur oyan pasa diat atsaldia. Piskat izorrauta nitxok. Datorren asteako utziko'yu. Iual astebukaeran itia're baziok. Ia 31an hitzeite'yun.
Sentitze'yat.

Anónimo dijo...

Lasai, motel!
Kontua ahalik eta jende gehien elkartzea duk, eta anfitrioia umoretsu egotea, jakina!
Beraz, zaindu hadi!