2005/12/15

adi erretzaileok!

Eztabaida gori-gori dago-eta, galdera batzuk denontzat. Erretzaileon kontrako kruzada badator, zer egin beharko dugu hemendik aurrera soziedadeko afarietan, jatetxe edo tabernetako bazkari edo afarietan erretzeko "desgrazia" dugunok? Kafe ondoko zigarroa komunean erre? Aparteko txoko batean, leprosoak bagina bezala bazterturik egon? Eta galdera gehiago ere badatozkit burura, baina zuek esan.

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik ez dut nire burua erretzailetzat kontsideratzen, nahiz eta askotan egin diodan nire buruari galdera hori: "Erretzailea ote naiz?". Izan ere, lagunekin gustura nagoen lekuetan, afarietan, kafe orduetan eta parrandetan, marihuanazko bufandak ehotzea plazer puntu bat gehiago da niretzat.
Hala ere, erretzen ez badut, ez dut erretzeko beharrik sentitzen. Ez naiz adiktoa sentitzen eta, beraz, nire burua ez dut erretzailetzat.
Baina txapa alde batera utzi eta galderari erantzunez... nahikoa argi dut: erretzaileak, leprosoak balira bezala, erretzaileen lekura edota kanpora. Erretzailea ez den batek ez du zertan gure kerik irentsi behar.
Matematikez eta errepidean jainkoa balira bezala ibiltzen diren kamioiez gain, bizitzan gutxien jasaten ditudan beste bi gauza daude: norbaitek baimenik eskatu gabe ondoan zigarroa edo porroa piztea eta haren kea irenstea, eta norbaiten txakurra ingurura etorri eta saltoka edota ostiakeriatan hastea (hori egin dezakeen galdetu gabe, jakina).
Kasu honetan, bada, eta niri zuzenean eragin arren, erretzaileei eremu itxietan bertan daudenen baimenik gabe erretzen ez uztearen alde nago.
Kanpoan edota denen adostatasunarekin, edozer. Leku itxietan eta bertan dauden guztien baimenik gabe, ezta pentsatu ere.
Eskubide eta errespetu kontua baita azken batean.

Anónimo dijo...

Etzekiyat baino hemendik aurrea tabakua debekatzen digutenez behin aukeratzen hasita porrua nahiyo!
Baña alare Zaauzko tabernetan porru ilegalak lasai asko erre daitekenez etzekiat ze puntutaño aldatuko duen ingurune hau. Lantokian debekatzea ondo iruditzen zait baino tabernetan, jabearen esku egon beharko luke aukeraketa eta ez lege baten eragozpenaren menpean. Ze arraiyo!

Anónimo dijo...

Hi Gari, trankil! Hik esaten duan bezala, inork ez dauka inoren kerik tragatu beharrik. Horretan ados. Baina tabernan griposo bat ondoan tokatuta, ez dauzkat bere birusak hartu beharrik, mozkor baten txapak ere kalte egiten zidak osasunean (mentalean), eta dezibelio esajeratuek ere entzumena izorratzen zidatek. Beraz, osasuna izorratzen diguten gauza asko zeudek. Ondorioa: mozkorrak (beraz, alkohola edatea), gaixoak, erretzaileak eta beste batzuk etxean edo kalean geratu daitezela.

Anónimo dijo...

Zeinek idatzi du "Adi erretzaileok!" posta? Idazten dana firmatzen ohitu!

Ba nik uste't lantokian debekatzia ondo dola, erretzeko propiyo leku bat ezpado.

Aparte komentatzekua izango litzake aisialdira zuzenduta dauden lanpostuak (tabernak, jantokiak, etab); nere ustez taberna, pub, edota jantoki batian bertako nagusiak jarri beharko luke leku hortan erretzeik eongo litzaken edo ez, eta ondorioz lanpostu hoietan.

Orain taberna eta pub guztietan erretzen da. Kixtona litzake erretzeik eztaon taberna, pub eta jantokiak eotia; nahiz ta ni erretzaillia izan. (Bueno zigarro bakarra egunian... bueno alkoola eatetenian mordua erretzet... bueno... pixkat erretzaillia naiz.

Muxu ketsu bat danontzat...
(nahi eztunak ez hartu... baina bi aste dazkat nahi dituten muxu ketsu guztiyak emateko, kartzela arrixkuik gabe behintzat.)

Anónimo dijo...

Ezin det xinixtu gure ostegunetako kafian zigarro edota porro bat ezingoetenik erre. Astebukaeratakuak baino askoz gehiago izorratze'it.

Anónimo dijo...

Kixton folloiak montauko'ia. Pentsau Tarin batian. UUfffff.

Anónimo dijo...

Orain oso liatuta nabil, baina eztabaida oso ona iruditzen zait.
Montatu dadila montatu beharrekoa, baina, niri, benetan, eskubide kontua iruditzen zait, eta eskubideekin ezin da jolastu, Mixi. Arrazoi dun griposoena eta horiek aipatzean, baina, hi, tabakoaren kearena arau zitekeen. Beraz, arau daitekeen heinean, BAZEN GARAIA! esaten dutenetakoa naiz.
Portzierto, eztabaidaren interesa ikusita, HITZAren webgunera eramatea pentsatu dut. Oraintxe sortu dugu eztabaida hau gure webgunean, INKESTA atalean.

Anónimo dijo...

Asti, ni izan naiz. Izenik gabe eta doble bidali nuen mezua. I´m sorry.

Anónimo dijo...

Baziren hiru egun ez nuela Blogean sartu irtenik egin, kanpoan izan bait naiz aste honetan. Sartu irtena diot, hori egiteko ohitura dudalako egunean behin gutxienez. Eta ohartu naiz denok ohitura bera dugula. Kostatzen zaiguna sua piztea da, behin sua piztuta auspoari erraz eragiten diogu.
Su eta ke kontutan gabiltzala eta, nik garbi daukat erretzailea naizela. Egunean hiru zigarro baino erretzen ez dituena baina erretzailea. Eta gainera hiru zigarro horiekin gozatu egiten dut. Halako ekilibrio batera iritsi naiz nun erretzen ditudan zigarro apurrak benetan gozatzen ditudan. Ez zait iruditzen nik inori kalte egiten diodanik hiru zigarro erretzeagatik, ezta neure buruari ere. Hala ere, parrandan nabilenean erretzaile porrokatua bihurtzen naiz.
Parrandan nabilen guztietan biharamunean beti ausnarketa berdina egiten dut: "jode xabi, atzore majina zigarro erre hituan!! Ze hostiyagatik erre ote nin babuan mouan...se akabo...ez dit gehiago modu honetan erreko". Betiko leloa. Gelditzen zaidan pausoa parrandan erretzea kontrolatzea dela diot neure buruari. Gogoa dudanean soilik erretzea. Horra hor koxka!! Kosta zait konturatzea baina, erretzailea naizen bitartean hori gustiz ezinezkoa ikusten dut.. Lege berri honek lortuko ote du erretzaileon ohiturak aldatzea? Ez dut uste. Ohiturak aldatzeko erretzea utzi behar da eta kitto. Eta ez du inposatutako zerbait izan behar. Norberaren inposizioa izan behar du, nahi ta nahi ez.